259. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu huts batzuk. Izendapena

Prozesua bukatu da lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Burlatako Udaleko Alkatetzaren 2022/1257 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia, eta argitaratu zen 2022ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 21ean, eta akats-zuzenketa onetsi zen Alkatetzaren 2022/1316 Ebazpenaren bidez eta Kirol Patronatuko Presidentziaren 2022/60 Ebazpenaren bidez, eta argitaratu zen 2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28an.

Kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen proposamenarekin bat etorriz, Alkatetzaren 2023ko abenduaren 1eko 1408 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi da:

Lehena.–Yolanda Álvarez López izendatzea Burlatako Udalaren zerbitzuko funtzionario, hutsik dagoen eta plantilla organikoan 4.0 zenbakia duen Giza-baliabideetako teknikariaren lanpostuan aritzeko. 2023ko abenduaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da errekurtso hauek jar daitezkeela aipatutako ebazpenen kontra:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Burlatan, 2023ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2317184