2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERBINTZANA
Akats-zuzenketa honako deialdi honetan: deialdia, administrari laguntzailearen lanpostu bat oposizio bidez betetzeko eta aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat egiteko
Honako deialdi honen iragarkia argitaratu zen 2023ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 9an: deialdia, administrari laguntzailearen lanpostu bat oposizio bidez betetzeko eta aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat egiteko. Akatsa atzemanik iragarki horretan, zuzendu egiten da.
Honela dioen tokian:
"2. oinarria. Baldintzak.
Oposizioan onartuak izateko, izangaiek bete beharko dituzte honako baldintza hauek:
–Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.
–Espainiar nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo, Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa. Era berean, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo, adin horretatik gorakoak izaki, haien kontura bizi badira.
–Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar dituen eginkizunetan aritzeko.
–Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, edukitzea Batxilergo titulua, Lanbide Heziketako erdi mailakoa edo horien baliokide bat, edo izateko moduan egotea (titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina)."
Honela behar du:
"2. oinarria. Baldintzak.
Oposizioan onartuak izateko, izangaiek bete beharko dituzte honako baldintza hauek:
–Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.
–Espainiar nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo, Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa. Era berean, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo, adin horretatik gorakoak izaki, haien kontura bizi badira.
–Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar dituen eginkizunetan aritzeko.
–Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, edukitzea DBHko Graduatua, Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketa edo horien baliokide bat, edo edukitzeko moduan egotea egun horretan."
Berbintzanan, 2023ko azaroaren 14an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.
Iragarkiaren kodea: L2316068