1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
2524/2023 EBAZPENA, azaroaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitara dadila Gobernu Kontseiluak 2023ko azaroaren 30ean hartu zuen erabaki hau: "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langile funtzionarioen salbuespenezko promozio prozesuan sartutako lanpostuak ezartzen dituena".
Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz –maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren–, agindua ematen dut Gobernu Kontseiluak 2023ko azaroaren 30ean hartutako erabaki hau argitaratzeko: "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langile funtzionarioen salbuespenezko promozio prozesuan sartutako lanpostuak ezartzen dituena".
GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO TEKNIKARIEN ETA KUDEAKETAKO ETA ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILE FUNTZIONARIOEN SALBUESPENEZKO PROMOZIO PROZESUAN SARTUTAKO LANPOSTUAK EZARTZEN DITUENA
2023ko otsailaren 27ko erabaki baten bidez, salbuespenezko promozio prozesu bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario diren administrazioko eta zerbitzuetako langileentzat (teknikariak eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langile deitzen zaie Unibertsitate Sistemari buruzko Lege Organikoa onetsi denez geroztik). Erabaki hori 2023ko martxoaren 14ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta aditzera ematen du prozesu hori A eta B mailetako lanpostuen deialdiaren bidez eginen dela, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioentzat bakarrik dela.
2023ko ekainaren 27ko erabaki baten bidez, NUPeko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatu zen, eta A eta B mailetako zenbait lanpostu sortu ziren. Erabaki horren hitzaurrean adierazitakoaren arabera, lanpostu horiek sortzea beharrezkotzat jotzen da plantilla eraldatzeko eta modernizatzeko helburuak betetzeko, eta, lanpostuok betetzeko, aipatutako promozio prozesua erabiltzen ahalko da.
Bestalde, 2023ko ekainaren 27ko bileran, NUPeko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen 2023ko lan publikoaren eskaintza ere onetsi zen, eta han daude sartuak Estatuko 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean onetsitako birjarpen tasa eta egonkortzeko tasa espezifikoa aplikatuz bete beharreko lanpostu guztiak.
Horrenbestez, bidezkoa da beste erabaki bat onestea salbuespenezko promozio prozesuan sartuak dauden lanpostuak ezartzeko.
Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuei entzun ondoren, kudeatzaileak proposaturik, honako hau da Gobernu Kontseiluak 2023ko azaroaren 30ean egindako bileran hartu duen:
ERABAKIA:
Lehenbizikoa.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langile funtzionarioen salbuespenezko promozio prozesuan sartuak dauden lanpostuak ezartzea. Honako hauek izanen dira:
LANPOSTU KOPURUA | LANPOSTUA | MAILA | PLANTILLAKO ZK. |
2 | OLko teknikaria (Liburutegiak) | A | 853 eta 854 |
1 | OLko teknikaria (Adar Ekonomikoa) | A | 880 |
3 | OLko teknikaria (Informatika Zerbitzua) | A | 875, 876 eta 877 |
9 | OLko kudeaketaria | B | 872, 873, 874, 879, 883, 884, 885, 886 eta 887 |
2 | Liburutegiko OLko laguntzailea | B | 881 eta 882 |
1 | OLko kudeaketaria (Informatika Zerbitzua) | B | 878 |
Baliteke erabaki honen ondoriozko hautaketa-prozesuetan sartutako lanpostuen zenbaki zehatzak beste batzuk izatea, orain tramitatzen ari diren lekualdatze-lehiaketen emaitzen arabera; kasu horretan, gehitu eginen dira lehiaketa horien ondorioz gelditzen diren lanpostuak.
Baldin eta lanposturen bat lanpostu erreserbarik gabeko atalburutza bat betetzeari uzten dion funtzionario bati esleitzen bazaio, edo lekualdatze-lehiaketa batean parte hartuz borondatezko eszedentzia-egoeratik jarduneko zerbitzura itzultzen den bati, edo ordenamendu juridikoan aurreikusitako beste edozein prozeduraren bidez betetzen bada lanpostua eta horren ondorioz ez bada lanpostu zehatzik sortu, orduan lanpostu gutxiago deituko dira.
Bigarrena.–Deialdiaren berri ematea.
Erabaki hau helaraztea Kudeatzailetzari, Giza Baliabideen Zerbitzuari eta Nafarroako Gobernuaren Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitara dadila agintzea.
Hirugarrena.–Erabaki honen aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea Gobernu Kontseiluari zuzendua, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako maila bereko epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2023ko azaroaren 30ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.
Iragarkiaren kodea: F2316992