259. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2523/2023 EBAZPENA, azaroaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitara dadila Gobernu Kontseiluak 2023ko azaroaren 30ean hartu zuen erabaki hau: "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena".

Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz –maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren–, agindua ematen dut Gobernu Kontseiluak 2023ko azaroaren 30ean hartutako erabaki hau argitaratzeko: "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena".

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO TEKNIKARIEN ETA KUDEAKETAKO ETA ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen du plantilla organikoa onetsi egin behar dela. Foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, aplikatu beharrekoa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileei, Unibertsitatearen Estatutuen 106. artikuluaren arabera. Plantilla horretan, lanpostuak zerrendatu behar dira, behar bezala sailkaturik, eta adierazi behar da bakoitza zein mailari dagoen atxikia, eta, bidezkoa denean, lanpostuan aritzeko egiaztatu behar diren betebehar espezifikoak, bai eta izendapen librearen bidez bete daitezkeen lanpostuak eta erregelamenduaren arabera ezarri diren ordainsari osagarriak esleituak dauzkatenak ere.

Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 6an hartu zuen erabaki baten bidez –zeina urriaren 30ean errektoreak emandako 1600/2009 Ebazpenaren bidez argitaratu baitzen–, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen plantilla organikoa. Plantilla hori askotan aldatu da, urtero argitaratzen da, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera eta egitura organikoa islatzen ditu. Hain zuzen, 2023ko urtarrilaren 27an argitaratu zen azkenekoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 19. zenbakian, errektoreak urtarrilaren 12an emandako 41/2023 Ebazpenaren bidez.

Zenbait instantziak hala adierazi baitute, beharrezkoa da plantilla organikoan aldaketa batzuk egitea, unibertsitatean egiaz dauden beharretara egokitu dadin.

Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuei entzun ondoren, hau da kudeatzaileak, 2023ko azaroaren 30ean egindako bileran, Gobernu Kontseiluari proposatu dion:

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoaren aldaketak onestea. Eranskin gisa gehitu den memorian daude aldaketa horiek.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki honek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka, zilegi da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, bi hilabeteko epean, Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen xedapenetan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2023ko azaroaren 30ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

ERANSKINA.–MEMORIA: NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO TEKNIKARIEN ETA KUDEAKETAKO ETA ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOAREN ALDAKETAK

2023. URTEKO EKITALDIA

A.–Aldaketak egitura organikoan.

A.1. Unitate organikoak sortzea.

Unitate organiko hauek sortu dira:

–Kudeatzailetza / Ikerketa-Zerbitzua / Europako eta Nazioarteko Proiektuen Atala.

Justifikazioa: azken urteotan, lehia bidezko deialdietan lortutako ikerketa-proiektuen ondorioz, handitu egin da urteko transferentzia kopurua, eta horrek Europako proiektuen bolumena, konplexutasuna, dibertsitatea eta tipologia handitu egin direla adierazten du; hain justu, azken 10 urteetan kopuru hori hirukoiztu egin da NUPen.

Horrek guztiak kopurua nabarmen eta urteetan zehar era jarraituan igotzea ekarri du, bai lan-kargari dagokionez, baita Europar Proiektuen Bulegoaren lanaren konplexutasun teknikoari dagokionez ere, eta aldaketa horiek ez dira bideragarriak bulegoaren oraingo egiturarekin.

Era berean, NUPen V. Plan Estrategikoak "4. ekintza estrategiko [INT4]" gisa jasotzen du "Eskatutako proiektu europarren garrantzia handitzea eta erakundearentzako estrategikoak diren proiektuak sustatzea". Horren lorpen nagusia, beharbada, NUP UNITA Europako Unibertsitatean sartzea da; horrek nazioarteko proiektu gero eta gehiago egitea dakar.

Europar Proiektuen Bulegoan sortutako premia guztien aurrean, eta gero eta gehiago direnez beste tipologia batzuetako nazioarteko proiektuak, beharrezkotzat jotzen da behar bezalako giza baliabideak dituen egitura berri bat prestatzea eskaera horiei guztiei modu sinergikoan erantzuteko.

–Kudeatzailetza / Ikerketa Zerbitzua / Unita Atala.

Justifikazioa: partzuergoko kide bakoitzean UNITA bulego bat martxan jartzea eguneroko jarduerak aliantzaren ekintza-lerro guztietan behar bezala garatzen direla ziurtatzeko.

UNITA Unibertsitate Europarraren proiektuaren bigarren fasea onartu berria denez (NUP eskubide osoko bazkide da aliantza horretan), NUPek baliabide egokiak jarri behar ditu horri aurre egiteko. Hartutako konpromisoetako bat da partzuergoko kide bakoitzean UNITA bulego bat jartzea abian. Bulego horren ardura da ziurtatzea behar bezala egiten direla bazkideen arteko koordinazioa eta aliantzaren ekintza-lerro guztietako eguneroko jarduerak.

UNITA bulegoak UNITA proiektuaren bigarren faseari lotutako zeregin hauetaz arduratzen diren administrazioko eta zerbitzuetako langile guztiak bilduko ditu: proiektuen kudeaketa, finantza-kudeaketa, komunikazioa, ekitaldien antolaketa, mugikortasuna, administrazioa eta informatikako laguntza. Langile horiek erantzun azkarreko harreman etengabea izan beharko dute gai horietan eskumena duten NUPeko zerbitzu eta atalekin, gauza batzuk bi aldiz egiten direla saihesteko eta NUPen barne-prozesuek eta aliantzarenek bat egin dezaten.

Proiektua gauzatzeko epea amaitutakoan erabakiko da ea Atalak lanean jarraitu behar duen UNITAri lotutako zereginak behar bezala gauza daitezen ala zeregin horiek beren gain hartu behar dituzten NUPeko organigramako unitateek.

A.2. Unitate organiko baten atxikipena aldatzea.

Unitate organiko honen atxikipena aldatu da:

HASIERAKO KOKALEKUA

AZKENEKO KOKALEKUA

KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA / -- / TEKNOLOGIAREN ETA KUDEAKETAREN UNITATEA

KUDEATZAILETZA / -- / -- / TEKNOLOGIAREN ETA KUDEAKETAREN UNITATEA

Justifikazioa: unitatearen mendekotasuna aldatzea, bai ikuspegi organikotik bai funtzionaletik, esleitutako prozesuei eta zereginei ikuspegi transbertsalago batetik ekiteko.

B.–Lanpostu aldaketak.

B.1. Atxikipena aldatzea.

Lanpostu hauen atxikipena aldatu da:

LANPOSTU
ZK.

IZENA

HASIERAKO KOKALEKUA

AZKENEKO KOKALEKUA

581

OLko TEKNIKARIA

KUDEATZAILETZA / IKERKETA-ZERBITZUA / JAKINTZA TRANSFERITZEKO ATALA / EUROPAR PROIEKTUEN BULEGOA (OPEN)

KUDEATZAILETZA / IKERKETA-ZERBITZUA / EUROPAKO ETA NAZIOARTEKO PROIEKTUEN ATALA / EUROPAR PROIEKTUEN BULEGOA (OPEN)

675

OLko TEKNIKARIA

KUDEATZAILETZA / IKERKETA-ZERBITZUA / JAKINTZA TRANSFERITZEKO ATALA / EUROPAKO PROIEKTUEN BULEGOA (OPEN)

KUDEATZAILETZA / IKERKETA-ZERBITZUA / EUROPAKO ETA NAZIOARTEKO PROIEKTUEN ATALA / EUROPAR PROIEKTUEN BULEGOA (OPEN)

794

OLko ADMINISTRARIA

KUDEATZAILETZA / IKERKETA-ZERBITZUA / JAKINTZA TRANSFERITZEKO ATALA / EUROPAKO PROIEKTUEN BULEGOA (OPEN)

KUDEATZAILETZA / IKERKETA-ZERBITZUA / EUROPAKO ETA NAZIOARTEKO PROIEKTUEN ATALA / EUROPAR PROIEKTUEN BULEGOA (OPEN)

615

OLko TEKNIKARIA

KUDEATZAILETZA / IKERKETA ZERBITZUA / NAZIOARTEKOTZE ETA LANKIDETZA ATALA

KUDEATZAILETZA / IKERKETA-ZERBITZUA / EUROPAKO ETA NAZIOARTEKO PROIEKTUEN ATALA

Justifikazioa: Europako eta nazioarteko proiektuekin lotutako zereginak betetzen zituzten lanpostuak atal sortu berrian kokatzea, OPENaren egiturari eutsita.

LANPOSTU
ZK.

IZENA

HASIERAKO KOKALEKUA

AZKENEKO KOKALEKUA

163

BULEGOBURUA (Kudeaketaren Teknologiaren Unitatea)

KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA / -- / TEKNOLOGIAREN ETA KUDEAKETAREN UNITATEA

KUDEATZAILETZA / -- / -- / TEKNOLOGIAREN ETA KUDEAKETAREN UNITATEA

600

OLko KUDEAKETARIA

KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA / -- / TEKNOLOGIAREN ETA KUDEAKETAREN UNITATEA

KUDEATZAILETZA / -- / -- / TEKNOLOGIAREN ETA KUDEAKETAREN UNITATEA

887

OLko KUDEAKETARIA

KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA / -- / TEKNOLOGIAREN ETA KUDEAKETAREN UNITATEA

KUDEATZAILETZA / -- / -- / TEKNOLOGIAREN ETA KUDEAKETAREN UNITATEA

178

ADMINISTRARI ARDURADUNA

KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA / -- / TEKNOLOGIAREN ETA KUDEAKETAREN UNITATEA

KUDEATZAILETZA / -- / -- / TEKNOLOGIAREN ETA KUDEAKETAREN UNITATEA

Justifikazioa: Teknologiaren eta Kudeaketaren Unitateari atxikitako lanpostuak unitatearen kokapen berriari atxikitzea.

LANPOSTU
ZK.

IZENA

HASIERAKO KOKALEKUA

AZKENEKO KOKALEKUA

411

OLko ADMINISTRARIA

KUDEATZAILETZA / ZERBITZU JURIDIKOA / IDAZKARITZA TEKNIKOKO ATALA / -

KUDEATZAILETZA /-- /---

414

OLko ADMINISTRARIA

KUDEATZAILETZA / ZERBITZU JURIDIKOA / IDAZKARITZA TEKNIKOKO ATALA / -

KUDEATZAILETZA /-- /---

58

OLko ADMINISTRARIA

KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA / GRADUKO IKASKETEN ATALA

KUDEATZAILETZA /-- /---

774

OLko ADMINISTRARIA

KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA / SARBIDEAREN, BEKEN ETA TITULUEN ATALA

KUDEATZAILETZA /-- /---

387

OLko ADMINISTRARIA

KUDEATZAILETZA / INFORMATIKA ZERBITZUA

KUDEATZAILETZA /-- /---

379

OLko ADMINISTRARIA

KUDEATZAILETZA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / IKASTEGIEN ETA SAILEN ATALA / KUDEAKETARAKO ETA KOORDINAZIORAKO UNITATEA

KUDEATZAILETZA /-- /---

Justifikazioa: OLko administrari izateko zenbait lanpostu huts Kudeatzailetzari atxikitzea, etorkizunean unitateetan sortzen ahal diren beharrei erantzuteko.

B.2. Lanaldiaren aldaketa.

Lanpostu honen lanaldia aldatu da:

LANPOSTU
ZK.

POSTUA

ZERI ATXIKIA

HASIERAKO
LANALDIA

BUKAERAKO
LANALDIA

785

OLko ADMINISTRARIA

KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / OSASUNAREN SUSTAPENERAKO ETA JASANGARRITASUNERAKO ATALA / GIZARTE EKINTZARAKO UNITATEA

ARRATSALDEZ

GOIZEZ

Justifikazioa: ohiko lanaldia egokitzea unitatearen beharren arabera.

C.–Lanpostuak sortzea.

C.1. Funtzionario izaerako lanpostuak.

Funtzionario lanpostu hauek sortu dira:

–Kudeatzailetza / Ikerketa-Zerbitzua / Europako eta Nazioarteko Proiektuen Atala.

  • Atalburua:
    • Lanpostuaren zk.: 890.
    • Maila: A/B&.
    • Erabateko arduraldiaren osagarria: %55.
    • Zuzendaritza-osagarria: %20.
    • Lanpostuaren osagarria: %4,73 edo %4,88.
    • Hizkuntza-eskakizuna: ingeleseko C1 maila.

Justifikazioa: sortutako atal berriari burutza ematea.

–Kudeatzailetza / Ikerketa Zerbitzua / Unita Atala.

  • Atalburua:
    • Lanpostuaren zk.: 891.
    • Maila: A/B&.
    • Erabateko arduraldiaren osagarria: %55.
    • Zuzendaritza-osagarria: %20.
    • Lanpostuaren osagarria: %4,73 edo %4,88.
    • Hizkuntza-eskakizuna: ingeleseko C1 maila.

Justifikazioa: sortutako atal berriari burutza ematea.

C.2. Aldi baterako lanpostua.

–Errektoretza / --- / ---- /.

  • Errektoretzako aholkulari juridikoa.
    • Lanpostuaren zk.: 892.
    • Baldintza: Zuzenbidean lizentziaduna.

Justifikazioa: Unibertsitatean figura bat sartzea Errektoretzari arlo juridikoan laguntza emateko, hala nola unibertsitatearen ordezkaritza- eta defentsa-lanetan; Zerbitzu Juridikoarekin zuzenean arituko da lankidetzan, eta horrek erraztu eginen du orain Errektoretzak egiten duen lanak etorkizuneko jarraipena izatea.

Horregatik, kontuan hartu behar da azken urteotan Unibertsitatearen aurka egiten diren gero eta demanda gehiago epaiketetan amaitzen direla. Horrek berekin dakar Zerbitzu Juridikoen Zerbitzuak auzitegietara jo beharra Unibertsitateko organoek hartzen dituzten erabakiak defendatzera. Bestalde, joan den apirilaren 12an sartu zen indarrean Unibertsitate Sistemaren Lege Organiko berria (LOSU). Lege horrek, beste gauza batzuen artean, estatutu berriak idaztera behartzen du Unibertsitatea, baita irakasle iraunkor eta ez-iraunkorren kontratazioari buruzko araudi guztiak aldatzera eta ikertzaileen figura berriak definitzera ere. Horregatik, beharrezkoa da profil juridiko espezifikoa duen pertsona bat sartzea plantillan, nahikoa esperientzia baduena epaiketetara joateko eta, aldi berean, LOSU Unibertsitatean garatzen eta ezartzen laguntzeko.

D.–Xedapen gehigarria.

Aldatu egiten da Gobernu Kontseiluaren 2023ko urriaren 24ko Erabakia –Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen du–. Zehazki, OLko teknikari izateko (Euskara) 889 zenbakidun lanpostua sortzearen justifikazioa aldatuko da. Honela idatzita geratuko da:

Justifikazioa: antolaketa-arrazoiengatik, webgunearekin, sare sozialekin eta Komunikazio Atalaren zereginen ondoriozko beste testu batzuekin lotutako lanak itzultzeko lanpostu bat izateko beharrari erantzutea, eta, horrekin batera, ekainaren 28ko 5/2023 Errege Lege Dekretuaren 217. artikulua betetzea.

Iragarkiaren kodea: F2316993