259. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2522/2023 EBAZPENA, azaroaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitara dadila Gobernu Kontseiluak 2023ko azaroaren 30ean hartu zuen erabaki hau: "Erabakia, Estatuko 2023rako Aurrekontuen Lege Orokorrean ezarritako tasa espezifikoari dagokion irakasle eta ikertzaileen lan publikoaren eskaintza onesten duena".

Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz -maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren-, agindua ematen dut Gobernu Kontseiluak 2023ko azaroaren 30ean hartutako erabaki hau argitaratzeko: "Erabakia, Estatuko 2023rako Aurrekontuen Lege Orokorrean ezarritako tasa espezifikoari dagokion irakasle eta ikertzaileen lan publikoaren eskaintza onesten duena".

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, ESTATUKO 2023-RAKO AURREKONTUEN LEGE OROKORREAN EZARRITAKO TASA ESPEZIFIKOARI DAGOKION IRAKASLE ETA IKERTZAILEEN LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA ONESTEN DUENA

Estatuko 2023. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legeak administrazio eta erakunde publikoen lan publikoaren eskaintzak arautzen ditu, eta aditzera ematen du ezen, unibertsitate publikoei dagokienez, langileen birjarpen tasa hauen bidez artikulatuko dela eskaintza:

–Tasa orokor bat, %120koa lehentasunezko sektoreetan, hala nola unibertsitate publikoetan.

–Tasa espezifiko bat, zeina, aipatutako legearen 20. artikuluaren Bi.4 apartatuan ezarritakoaren arabera, administrazio bakoitzak baimentzen ahalko baitu, salbuespen gisa, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritako helburua betetzeko, alegia, enplegu publikoan behin-behineko lanpostuak egiturazko lanpostuen ehuneko 8 baino gehiago ez izatea bere arloetako bakoitzean, betiere justifikatua baldin badago eduki beharreko urte anitzeko plangintza-tresnaren arabera.

Bestalde, Unibertsitate Sistemari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoak (LOSU) bosgarren xedapen iragankorrean adierazten du unibertsitateek egonkortzeko prozesuak eginen dituztela kontratupeko bitarteko irakasle doktoreen lanpostuak (abenduaren 28ko 20/2021 Legearen araberakoak) irakasle kontratatu iraunkor izatera igarotzeko, eta, adierazi ondoren unibertsitateek lehiaketak eginen dituztela kontratupeko irakasle doktoreak unibertsitateko irakasle titularren lanpostuetara sartzeko (betiere unibertsitateko irakasle titularrari dagokion akreditazioa lortu badute), esaten du xedapen hori bera kontratupeko bitarteko irakasle doktoreei ere aplikatzen ahalko zaiela.

Erakunde publikoek aldi baterako enplegua egonkortzeko konprometituta duten helburua kontuan hartuta, aurreikuspen hori bera erakunde horietan dauden bitarteko beste figura batzuei ere zabal dakieke, eta, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, zehazki, apirilaren 20ko 36/2009 Foru Dekretuaren babesean irakaskuntzako ordezkapen kontratua duten irakasleei.

Arau-aurreikuspen horiek betetzeko, eta lehen aipatutako egonkortzeko tasa espezifikoa aplikatuz, lan publikoaren eskaintza bat onesten da, 2023ko urtarrilaren 23ko erabaki baten bidez birjarpen tasa orokorra aplikatuz onetsitakoaren osagarria (2023ko martxoaren 21eko NAOa). Eskaintza horretan bitarteko langileak irakasle kontratatu iraunkorren edo, kasua bada, unibertsitateko irakasle titularraren kategorietan egonkortzeko behar diren lanpostuak sartuko dira.

Irakasle laguntzaile doktoreak egonkortzeko beharrezkoak diren irakasle kontratatu iraunkorren lanpostuekin osatuko da lan eskaintza hori, betiere irakasle laguntzaile doktore horiek akreditazio nahikoa badute eta kontratua amaitzear izanda ezin bazaie luzatu LOSUren bosgarren xedapen iragankorra aplikatzearen ondorioz.

Egonkortzeko tasa espezifikoa aplikatzeko, beharrezkoa da dagokion erakunde publikoak, gure kasuan Nafarroako Unibertsitate Publikoak, urte anitzeko plangintza-tresna bat izatea. Irakasleen Gaietarako Errektoreordetzak egin du tresna hori, eta erabaki honen bidez onesten da (eranskin gisa erantsi da).

Irakasle eta Ikertzaileen Batzordeari eta Kontratupeko Irakasleen Enpresa Batzordeari informazioa eman ondoren, Irakasleen Gaietarako errektoreordeak proposatuta eta Batzorde Akademikoak aldeko txostena eginda, hau da Gobernu Kontseiluak, 2023ko azaroaren 30ean egindako bileran, hartu duen:

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Lan publikoaren eskaintzaren onespena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileen 2023ko lan publikoaren eskaintza onesten da, Estatuko 2023. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20.Bi.4 artikuluan ezarritako egonkortze tasa espezifikoari dagokiona.

Lan eskaintza publiko horrek osatu egiten du 2023ko urtarrilaren 23ko erabaki baten bidez birjarpen tasa orokorra aplikatuz onetsitakoa (2023ko martxoaren 21eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua).

Bigarrena.–Urte anitzeko plana.

Irakasleen Gaietarako Errektoreordetzak egindako urte anitzeko plana onesten da, eta erabaki honen II. eranskin gisa gehitu da.

Urte anitzeko plangintza-tresna horrek justifikatu egiten du tasa berezi bat onestea enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritako egonkortasun helburua lortzeko, Estatuko 2023. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20.Bi.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Hirugarrena.–Eskainitako lanpostuak.

Honako hau da eskainitako lanpostuen kopurua –denak txanda irekikoak–:

KIDEGOA

TALDEA

LANPOSTUAK GUZTIRA

Unibertsitateko irakasle titularra

A1

23

Irakasle kontratatu iraunkorra

65

Sartutako lanpostuak erabaki honen I. eranskinean adierazitakoak dira.

Laugarrena.–Lan publikoaren eskaintzaren betearazpena.

Erabaki honen bidez onetsitako lan publikoaren eskaintzaren betearazpena, bestalde, egokitu egin beharko da enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritako helburua lortzeko, alegia, enplegu publikoan behin-behineko lanpostuak egiturazko lanpostuen ehuneko 8 baino gehiago ez izatea 2024ko abenduaren 31rako.

Bosgarrena.–Hedapena.

Erabaki hau helaraztea Giza Baliabideen Zerbitzuari eta Nafarroako Gobernuaren Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari, eta agintzea erabakia eta haren eranskinak Unibertsitatearen iragarki ohol elektronikoan argitara daitezela eta erabakiaren testua eta I. eranskina, berriz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Seigarrena.–Erabaki honen aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea Gobernu Kontseiluari zuzendua, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako maila bereko epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2023ko azaroaren 30ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

I. ERANSKINA.–LANPOSTUEN XEHETASUNA

Unibertsitateko irakasle titular izateko lanpostuak:

–Lanpostu zk.: 5996.

  • Kidegoa: unibertsitateko titularra.
  • Saila: Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Edafologia eta Nekazaritzako Kimika.
  • Hizkuntza-gaitasuna: ingelesa.

–Lanpostu zk.: 5997.

  • Kidegoa: unibertsitateko titularra.
  • Saila: Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Fisika Aplikatua.

–Lanpostu zk.: 5998.

  • Kidegoa: unibertsitateko titularra.
  • Saila: Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Fisika Aplikatua.
  • Hizkuntza-gaitasuna: euskara.

–Lanpostu zk.: 5999.

  • Kidegoa: unibertsitateko titularra.
  • Saila: Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Landare Fisiologia.
  • Hizkuntza-gaitasuna: euskara.

–Lanpostu zk.: 6000.

  • Kidegoa: unibertsitateko titularra.
  • Saila: Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Kimika Analitikoa.

–Lanpostu zk.: 6001.

  • Kidegoa: unibertsitateko titularra.
  • Saila: Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Kimika Ez-organikoa.

–Lanpostu zk.: 6002.

  • Kidegoa: unibertsitateko titularra.
  • Saila: Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Kimika Organikoa.

–Lanpostu zk.: 6003.

  • Kidegoa: unibertsitateko titularra.
  • Saila: Osasun Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Nortasuna, Ebaluazioa eta Tratamendu Psikologikoa.

–Lanpostu zk.: 6004.

  • Kidegoa: unibertsitateko titularra.
  • Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika.

–Lanpostu zk.: 6005.

  • Kidegoa: unibertsitateko titularra.
  • Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Historia Modernoa.

–Lanpostu zk.: 6006.

  • Kidegoa: unibertsitateko titularra.
  • Saila: Zuzenbidea.
  • Jakintza-arloa: Zuzenbide Penala.

–Lanpostu zk.: 6007.

  • Kidegoa: unibertsitateko titularra.
  • Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika.
  • Jakintza-arloa: Konputazioaren Zientzia eta Adimen Artifiziala.
  • Hizkuntza-gaitasuna: euskara.

–Lanpostu zk.: 6008.

  • Kidegoa: unibertsitateko titularra.
  • Saila: Enpresen Kudeaketa.
  • Jakintza-arloa: Enpresen Antolaketa.

–Lanpostu zk.: 6009.

  • Kidegoa: unibertsitateko titularra.
  • Saila: Enpresen Kudeaketa.
  • Jakintza-arloa: Enpresen Antolaketa.

–Lanpostu zk.: 6010.

  • Kidegoa: unibertsitateko titularra.
  • Saila: Ingeniaritza.
  • Jakintza-arloa: Makina eta Motor Termikoak.
  • Hizkuntza-gaitasuna: ingelesa.

–Lanpostu zk.: 6011.

  • Kidegoa: unibertsitateko titularra.
  • Saila: Ingeniaritza.
  • Jakintza-arloa: Makina eta Motor Termikoak.

–Lanpostu zk.: 6012.

  • Kidegoa: unibertsitateko titularra.
  • Saila: Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa eta Komunikazio Ingeniaritza.
  • Jakintza-arloa: Ingeniaritza Elektrikoa.

–Lanpostu zk.: 6013.

  • Kidegoa: unibertsitateko titularra.
  • Saila: Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa eta Komunikazio Ingeniaritza.
  • Jakintza-arloa: Ingeniaritza Elektrikoa.

–Lanpostu zk.: 6014.

  • Kidegoa: unibertsitateko titularra.
  • Saila: Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa eta Komunikazio Ingeniaritza.
  • Jakintza-arloa: Ingeniaritza Elektrikoa.

–Lanpostu zk.: 2212.

  • Kidegoa: unibertsitateko titularra.
  • Saila: Osasun Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Erizaintza.

–Lanpostu zk.: 5190.

  • Kidegoa: unibertsitateko titularra.
  • Saila: Osasun Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Fisioterapia.
  • Campusa: Tutera.

–Lanpostu zk.: 5164.

  • Kidegoa: unibertsitateko titularra.
  • Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Didaktika eta Ikastetxearen Erakuntza.
  • Hizkuntza-gaitasuna: euskara.

–Lanpostu zk.: 5163.

  • Kidegoa: unibertsitateko titularra.
  • Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika.
  • Irakasle kontratatu iraunkor izateko lanpostuak.

–Lanpostu zk.: 5982.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Osasun Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Erizaintza.

–Lanpostu zk.: 5983.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Osasun Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Fisioterapia.
  • Campusa: Tutera.

–Lanpostu zk.: 5984.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Adierazpen Musikalaren Didaktika.
  • Hizkuntza-gaitasuna: euskara.

–Lanpostu zk.: 5985.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Didaktika eta Ikastetxearen Erakuntza.

–Lanpostu zk.: 5986.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Didaktika eta Ikastetxearen Erakuntza.
  • Hizkuntza-gaitasuna: euskara.

–Lanpostu zk.: 5987.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Ingeles Filologia.
  • Hizkuntza-gaitasuna: ingelesa.

–Lanpostu zk.: 5988.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Ekonomia.
  • Jakintza-arloa: Historia eta Erakunde Ekonomikoak.

–Lanpostu zk.: 5989.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika.
  • Jakintza-arloa: Aljebra.
  • Hizkuntza-gaitasuna: euskara.

–Lanpostu zk.: 5990.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika.
  • Jakintza-arloa: Matematikaren Didaktika.
  • Hizkuntza-gaitasuna: euskara.

–Lanpostu zk.: 5991.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Adierazpen Plastikoaren Didaktika.
  • Hizkuntza-gaitasuna: ingelesa.

–Lanpostu zk.: 5992.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Ingeniaritza.
  • Jakintza-arloa: Jariakinen Mekanika.
  • Hizkuntza-gaitasuna: ingelesa.

–Lanpostu zk.: 5993.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Soziologia eta Gizarte Lana.
  • Jakintza-arloa: Gizarte Lana eta Gizarte Zerbitzuak.

–Lanpostu zk.: 5994.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Soziologia eta Gizarte Lana.
  • Jakintza-arloa: Gizarte Lana eta Gizarte Zerbitzuak.
  • Hizkuntza-gaitasuna: euskara.

–Lanpostu zk.: 3700.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura.
  • Jakintza-arloa: Animalia Ekoizpena.
  • Hizkuntza-gaitasuna: euskara.

–Lanpostu zk.: 3938.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura.
  • Jakintza-arloa: Landare Ekoizpena.

–Lanpostu zk.: 4303.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura.
  • Jakintza-arloa: Elikagaien Teknologia.

–Lanpostu zk.: 3691.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Zientzia Esperimentalen Didaktika.
  • Hizkuntza-gaitasuna: euskara.

–Lanpostu zk.: 3886.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Ingeniaritza Kimikoa.

–Lanpostu zk.: 4615.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Osasun Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Biokimika eta Biologia Molekularra.
  • Hizkuntza-gaitasuna: euskara.

–Lanpostu zk.: 4583.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Osasun Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Biokimika eta Biologia Molekularra.
  • Hizkuntza-gaitasuna: euskara.

–Lanpostu zk.: 5455.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Osasun Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Medikuntza.

–Lanpostu zk.: 4173.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Osasun Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Psikobiologia.
  • Hizkuntza-gaitasuna: euskara.

–Lanpostu zk.: 4604.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Osasun Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia.

–Lanpostu zk.: 4167.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika.

–Lanpostu zk.: 3744.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika.

–Lanpostu zk.: 4023.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika.

–Lanpostu zk.: 4086.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika.
  • Hizkuntza-gaitasuna: ingelesa.

–Lanpostu zk.: 3367.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Adierazpen Musikalaren Didaktika.

–Lanpostu zk.: 5336.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Ingeles Filologia.
  • Hizkuntza-gaitasuna: ingelesa.

–Lanpostu zk.: 3219.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Euskal Filologia.
  • Hizkuntza-gaitasuna: euskara.

–Lanpostu zk.: 5323.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Historia Garaikidea.
  • Hizkuntza-gaitasuna: euskara.

–Lanpostu zk.: 4872.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Historia Garaikidea.

–Lanpostu zk.: 4116.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak.
  • Jakintza-arloa: Musika.
  • Hizkuntza-gaitasuna: euskara.

–Lanpostu zk.: 3742.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Zuzenbidea.
  • Jakintza-arloa: Administrazio Zuzenbidea.
  • Hizkuntza-gaitasuna: euskara.

–Lanpostu zk.: 5182.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Zuzenbidea.
  • Jakintza-arloa: Zuzenbide Zibila.
  • Hizkuntza-gaitasuna: ingelesa.

–Lanpostu zk.: 4170.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Zuzenbidea.
  • Jakintza-arloa: Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea.
  • Hizkuntza-gaitasuna: euskara.

–Lanpostu zk.: 4219.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Zuzenbidea.
  • Jakintza-arloa: Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea.

–Lanpostu zk.: 4792.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Zuzenbidea.
  • Jakintza-arloa: Merkataritzako Zuzenbidea.

–Lanpostu zk.: 4584.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Zuzenbidea.
  • Jakintza-arloa: Zuzenbidearen eta Erakundeen Historia.
  • Hizkuntza-gaitasuna: ingelesa.

–Lanpostu zk.: 3743.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Ekonomia.
  • Jakintza-arloa: Ekonomia Aplikatua.

–Lanpostu zk.: 4172.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Ekonomia.
  • Jakintza-arloa: Analisi Ekonomikoaren Hastapenak.

–Lanpostu zk.: 4794.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika.
  • Jakintza-arloa: Aljebra.

–Lanpostu zk.: 4025.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika.
  • Jakintza-arloa: Analisi Matematikoa.

–Lanpostu zk.: 3930.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika.
  • Jakintza-arloa: Matematikaren Didaktika.

–Lanpostu zk.: 5048.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika.
  • Jakintza-arloa: Matematikaren Didaktika.
  • Hizkuntza-gaitasuna: euskara.

–Lanpostu zk.: 4221.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika.
  • Jakintza-arloa: Estatistika eta Ikerketa Operatiboa.

–Lanpostu zk.: 3698.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika.
  • Jakintza-arloa: Estatistika eta Ikerketa Operatiboa.
  • Hizkuntza-gaitasuna: euskara.

–Lanpostu zk.: 4216.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika.
  • Jakintza-arloa: Estatistika eta Ikerketa Operatiboa.

–Lanpostu zk.: 4793.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika.
  • Jakintza-arloa: Lengoaia eta Sistema Informatikoak.

–Lanpostu zk.: 3703.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika.
  • Jakintza-arloa: Lengoaia eta Sistema Informatikoak.

–Lanpostu zk.: 4174.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika.
  • Jakintza-arloa: Lengoaia eta Sistema Informatikoak.

–Lanpostu zk.: 5184.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Enpresen Kudeaketa.
  • Jakintza-arloa: Merkaturatzea eta Merkatuen Ikerketa.

–Lanpostu zk.: 3515.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Enpresen Kudeaketa.
  • Jakintza-arloa: Merkaturatzea eta Merkatuen Ikerketa.

–Lanpostu zk.: 4084.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Enpresen Kudeaketa.
  • Jakintza-arloa: Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea.

–Lanpostu zk.: 3931.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Enpresen Kudeaketa.
  • Jakintza-arloa: Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea.

–Lanpostu zk.: 4024.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Enpresen Kudeaketa.
  • Jakintza-arloa: Enpresen Antolaketa.

–Lanpostu zk.: 5173.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Enpresen Kudeaketa.
  • Jakintza-arloa: Enpresen Antolaketa.

–Lanpostu zk.: 4028.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Ingeniaritza.
  • Jakintza-arloa: Ingeniaritzaren Adierazpen Grafikoa.

–Lanpostu zk.: 4801.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Ingeniaritza.
  • Jakintza-arloa: Ingeniaritzaren Adierazpen Grafikoa.

–Lanpostu zk.: 5187.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Ingeniaritza.
  • Jakintza-arloa: Ingeniaritza Mekanikoa.
  • Hizkuntza-gaitasuna: euskara.

–Lanpostu zk.: 4601.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Ingeniaritza.
  • Jakintza-arloa: Makina eta Motor Termikoak.

–Lanpostu zk.: 5188.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Ingeniaritza.
  • Jakintza-arloa: Jariakinen Mekanika.

–Lanpostu zk.: 4331.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Ingeniaritza.
  • Jakintza-arloa: Ingeniaritza Proiektuak.

–Lanpostu zk.: 5337.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
  • Saila: Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa eta Komunikazio Ingeniaritza.
  • Jakintza-arloa: Ingeniaritza Telematikoa.

–Lanpostu zk.: 3695.

  • Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra
  • Saila: Soziologia eta Gizarte Lana.
  • Jakintza-arloa: Soziologia.
  • Hizkuntza-gaitasuna: euskara.

Iragarkiaren kodea: F2316994