259. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

139/2023 FORU AGINDUA, azaroaren 16koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena María Jesús Goiburu Imaz andrea, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Ataleko Langileriaren Kudeaketarako Bulegoko burua, berak eskatu baitu.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki ezeztatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea María Jesús Goiburu Imaz andrea, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Ataleko Langileriaren Kudeaketarako Bulegoko burua, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2023ko azaroaren 22an izanen ditu ondorioak, eta burutzan aritzeko azken eguna 2023ko azaroaren 21a izanen da.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko azaroaren 16an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2316348