1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
39E/2023 FORU AGINDUA, urriaren 31koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Abartzuzako Udal Planaren aldaketa 1. sektorean, 1. poligonoko 202., 40., 41. eta 43. lurzatietan. Sustatzailea Abartzuzako Udala da.
Abartzuzako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.
Espedientearen xedea da 1. sektoreko lurzoru urbanizagarriaren zati baten sailkapena aldatzea, hiri lurzoruaren kategoriara alegia, hura kudeatzea errazagoa izan dadin.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 17ko 259E/2023 Ebazpenaren bidez, ingurumen txosten estrategikoa egin zen Abartzuzako Udal Planaren determinazio egituratzaileak 1. poligonoko 202., 40., 41. eta 43. lurzatietan (1. sektorea) aldatzearen alde. Aldaketa Abartzuzako Udalak sustatu zuen.
Ebazpen hori 2023ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 13koan.
Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.
Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 69/2023 Foru Dekretuan xedatutakoaz baliatuz,
AGINTZEN DUT:
1. Behin betiko onestea Abartzuzako Udal Planaren aldaketa 1. sektorean, 1. poligonoko 202., 40., 41. eta 43. lurzatietan. Sustatzailea Abartzuzako Udala da.
2. Foru agindu hau Ingurumen Eraginaren Atalera igortzea, bere ondorioak sor ditzan.
3. Foru agindu hau Abartzuzako Udalari jakinaraztea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.
4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Halaber, onetsitako hirigintza-araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2023ko urriaren 31n.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2315955