259. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

490E/2023 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendariak emana, Josu Barkos Beloki jauna Printzearen Gotorlekua kirol egoitzako zuzendari izendatzen duena bitarte baterako. Zentro hori Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari atxikirik dago.

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuaren 28.1 artikuluak dio Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari atxikitako zentroak honako hauek direla: a) Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroa, b) "Larrabide Estadioa" Kirol Teknifikazioaren Zentroa, c) Guelbenzu jolaslekua, eta d) Printzearen Gotorlekua kirol egoitza.

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuaren 28.2 artikuluak honako hau dio: "Zentroko zuzendariaren karguari dagozkion ordainsariak aipatutako plantilla organikoan ageri direnak izanen dira. Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko zuzendariaren ordainsariak atalburuenak bezalakoak izanen dira, baita "Larrabide Estadioa" Kirol Teknifikazioaren Zentroko eta Printzearen Gotorlekua kirol egoitzako zuzendarienak ere".

Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 23ko 487E/2023 Ebazpenaren bidez, kargutik kentzen da Josu Barkos Beloki jauna, Printzearen Gotorlekua kirol egoitzako Kudeaketa Bulegoko burua. Kargu-uzteak 2023ko azaroaren 23an izanen ditu ondorioak, hain zuzen Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretua argitaratu den egunean, eta horixe izanen da burutzan aritzeko azken eguna.

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendariak proposatu du Printzearen Gotorlekua kirol egoitzaren zuzendaria (atalburua) Josu Barkos Beloki jauna izatea, orain arte Printzearen Gotorlekua kirol egoitzako Kudeaketa Bulegoko buru zena.

Hala ezartzen baitu bere lehenbiziko xedapen gehigarrian otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituenak, erakunde autonomoetako burutzak bitarte baterako betetzeko, kasuan kasuko erakundearen estatutuetan ezarritakoari jarraikiko zaio.

Horrenbestez, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena jaso ondoren, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren estatutuak onetsi zituen azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuaren 12.ñ) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Josu Barkos Beloki jauna Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Printzearen Gotorlekua kirol egoitzako zuzendari izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2023ko azaroaren 24an izanen ditu ondorioak, hain zuzen Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuak indarra hartzen duen egunean.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, interesdunari, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Atalari eta Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzari, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, eta haren menpeko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Antolamenduko Zerbitzuari eta Langileria Kudeatzeko Zerbitzuari.

Iruñean, 2023ko azaroaren 24an.–Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Jorge Aguirre Oviedo.

Iragarkiaren kodea: F2316933