1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
487E/2023 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena Josu Barkos Beloki jauna, Nafarroako Kirolaren Institutuari atxikitako Printzearen Gotorlekua kirol egoitzako Kudeaketa Bulegoko burua.
Nafarroako Kirolaren Institutuaren Estatutuen 12. artikuluak erakunde horretako zuzendari kudeatzaileari esleitzen dio Nafarroako Kirolaren Institutuari atxikitako atalburuak, bulegoburuak edo beste unitate batzuetako buruak bitarte baterako izendatzeko eskumena (estatutu horiek azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren, eta ekainaren 2ko 45/2021 Foru Dekretuaren bidez aldatu).
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki baliogabetzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Horiek horrela, eta bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Nafarroako Kirolaren Institutuaren Estatutuak onetsi zituen azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuan ezarritakoarekin,
EBAZTEN DUT:
1. Kargutik kentzea Josu Barkos Beloki jauna, Nafarroako Kirolaren Institutuari atxikitako Printzearen Gotorlekua kirol egoitzako Kudeaketa Bulegoko burua. Kargu-uzteak 2023ko azaroaren 23an izanen ditu ondorioak, hain zuzen Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren Estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretua argitaratu zen egunean, eta horixe izanen da burutzan aritzeko azken eguna.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Kirolaren Zuzendariordetzari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta horren mende dauden Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2023ko azaroaren 23an.–Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Jorge Aguirre Oviedo.
Iragarkiaren kodea: F2316701