1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
4043/2023 EBAZPENA, azaroaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Francisco Antonio Aldaz Equiza jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, osasun dokumentazioko teknikari espezialisten (ODTE) lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 8ko 2632E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait lanpostutan sartzeko salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez; lanpostu horien artean osasun dokumentazioko teknikari espezialisten (ODTE) lanpostua dago. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 12ko 363E/2023 Ebazpenaren bidez (deialdiaren web fitxan argitaratu zen 2023ko otsailaren 14an), onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.
Merezimenduak baloratzeko fasea amaituta, 2023ko abuztuaren 28an deialdiaren web fitxan argitaratu zen puntuazio handiena zuten eta deialdietan eskatutako baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatzeko proposamena, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 26ko 3168/2023 Ebazpenaren bidez, izendapen proposamen horretan sartutako izangaiak izendatu ziren.
Gero, Isabel Jiménez Vázquez andreari eta María Luisa Garcés Álvarez andreari borondatezko eszedentzia eman zitzaien, jabetza hartu zuten egunetik beretik, une horretan administrazio publiko honetan edo beste batean zerbitzu ematen ari zirelako, eta, horretan oinarrituta, 2023ko azaroaren 2an deialdiaren web fitxan izendapen proposamen osagarria argitaratu zen, Francisco Antonio Aldaz Equiza jauna eta Sergio Solchaga Díaz jauna sartuta.
Aditzera eman behar da Sergio Solchaga Díaz jaunak, ezinbesteko arrazoi bat alegatuta, eskatu duela epearen zenbaketa eten dadila aipatutako egoera desagertu arte.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da proposatutako gainerako izangaiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostuak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Francisco Antonio Aldaz Equiza jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, osasun dokumentazioko teknikari espezialisten (ODTE) lanpostuan aritzeko, eta plantillan 71755 zenbakia duen lanpostu hutsa esleitzea, funtzionario araubidekoa, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioari atxikia.
2. Izendatutako izangaiak 2023ko abenduaren 19an hartu beharko du lanpostuaren jabetza.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Sergio Solchaga Díaz jaunarentzat epearen zenbaketa etetea, berak egiaztatu duen ezinbesteko arrazoia desagertu arte.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileria Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalera) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2023ko azaroaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2316700