259. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko azaroaren 22an hartua, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideak berritzen dituena.

Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, "Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideen kargualdia lau urtekoa izanen da".

Bestalde, Nafarroako Eskola Kontseiluaren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 356/1998 Foru Dekretuaren 13. artikuluko 1. apartatuak ezartzen du Nafarroako Eskola Kontseiluko kideek kargualdia bukatzearekin galduko dutela izaera hori.

Nafarroako Gobernuak 2019ko urriaren 2an eta 2019ko azaroaren 6an hartutako erabakien bidez, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideak izendatu ziren.

Ikusirik azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legean ageri diren entitate gehienek hautatu dituztela Nafarroako Eskola Kontseiluan izanen dituzten ordezkariak, bidezkoa da behar den erabakia hartzea ordezkari horiek Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide izendatzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Ondoren adierazten diren pertsonak Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide izendatzea, adierazten den erakundearen ordezkari gisa:

Batzordekideak:

Batzordeburu gisa: Manuel Martín Iglesias jauna.

Unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako irakasleen ordezkari gisa:

–María Aránzazu Ruiz Vidorreta andrea, STEE-EILAS sindikatuaren ordezkari.

–Carlos Rodrigo Guerra jauna, ANPE-NAVARRA sindikatuaren ordezkari.

–María Soledad Garjón López andrea, AFAPNA sindikatuaren ordezkari.

Unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatuetako irakasleen ordezkari gisa:

–Pilar López Valderrama andrea, FSIE-SEPNA sindikatuaren ordezkari.

–María Jesús Salanueva Uriarte andrea, FETE-UGT sindikatuaren ordezkari.

Ikasleen gurasoen elkarteen federazioen ordezkari gisa:

–Santiago Álvarez Folgueras jauna, HERRIKOA Gurasoen Federazioak proposaturik.

–Francisco Javier Martínez Domingo jauna, HERRIKOA Gurasoen Federazioak proposaturik.

–María Teresa Mòdol Betriu andrea, CONCAPA Gurasoen Federazioak proposaturik.

–Patricia Reloba Acevedo andrea, BRITILA Gurasoen Federazioak proposaturik.

–Nahia Garaikoetxea Salinas andrea, SORTZEN Gurasoen Federazioak proposaturik.

Nafarroako ikastetxe pribatuetako entitate titularren ordezkari gisa:

–José Jorge Lanchas Rivero jauna, ANEG-FEREren ordezkari.

–Ignacio María Iraizoz Zubeldía jauna, ANEG-FEREren ordezkari.

–Josu Repáraz Leiza jauna, Nafarroako Ikastolen Elkartearen ordezkari.

Hezkuntza Administrazioaren ordezkari gisa:

–Gil Sevillano González jauna, Hezkuntzako zuzendari nagusia.

–Luis Calatayud Yuste jauna, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia.

–Esther Monterrubio Ariznabarreta andrea, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendaria.

–Pablo Arriazu Amat jauna, Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendaria.

–Ignacio Catalán Librada jauna, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendaria.

Toki entitateen ordezkari gisa, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak proposaturik:

–Ladis Satrústegui Alzugaray andrea.

–Antonio Ángel Moleón Segura jauna.

Entzute handiko pertsona izateagatik Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide izateko hautatu den pertsona honako hau da:

–Koldo Sebastián del Cerro jauna.

–Nafarroako unibertsitateen ordezkari gisa:

–Cristina Bayona Sáez andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkari.

–Sonia Rivas Borrel andrea, Nafarroako Unibertsitatearen ordezkari.

Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordearen ordezkari gisa:

–María Inmaculada Jurío Macaya andrea.

–Eneka Maiz Ulaiar andrea.

Ordezkaritza handieneko enpresaburuen elkartearen ordezkari gisa:

–Jesús Basarte Galbete andrea, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren ordezkari.

Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza handiena duen sindikatuaren ordezkari gisa:

–Isabel Fernández Pan andrea, FETE-UGT sindikatuaren ordezkari.

–Nafarroako ikastetxeetako administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkari gisa:

–Joxe Paulos Vazquez jauna.

Nafarroako Foru Komunitatean bateko eta besteko desgaitasun motak biltzen dituen erakunde nagusiko ordezkari gisa:

–Mariluz Sanz Escudero andrea.

Unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako zuzendarien ordezkari gisa:

–Roberto Pérez Elorza jauna.

Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu itunduetako zuzendarien ordezkari gisa:

–Teresa María Arriaga Iraburu andrea.

Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide eta idazkari postua betetzeko izendatu den pertsona honako hau da:

–Antonio Iriarte Moncayola jauna, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridiko-Administratiboaren Ataleko burua.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Nafarroako Eskola Kontseilura edo Hezkuntzako Batzorde Nagusira igortzea eta interesdunei jakinaraztea.

Iruñean, 2023ko azaroaren 22an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2316490