259. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

4042/2023 EBAZPENA, azaroaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio oposizio-lehiaketaren bidez familiako eta komunitateko medikuntzako medikuen (OOLT–LZB–LZA–Laguntza) lanpostuak betetzeko sarrera-prozedurari, izangaietako zortzi funtzionario izendatzen baitira, eta xedatzen baita bidezkoa dela beste bat kontratatzea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 9ko 2641E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketa bidez sartzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko familiako eta komunitateko medikuntzako medikuen (OOLT–LZB–LZA–Laguntza) lanpostuan. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren apirilaren 3ko 1009E/2023 Ebazpenaren bidez (deialdiaren web fitxan argitaratu zen 2023ko apirilaren 3an), onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, 2023ko azaroaren 2an argitaratu zen, deialdiaren web fitxan, deialdiko baldintzak betetzen dituzten izangaien artean puntuaziorik handiena lortu duten izangaien aldeko izendapen proposamena.

Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, familiako eta komunitateko medikuntzako medikuen (OOLT–LZB–LZA–Laguntza) lanpostuetan aritzeko:

SALAZAR CAMEROS, MONICA BEATRIZ

SAN MIGUEL SAN MARTIN, JESUS

VILLANUEVA MARTINEZ, NEREA

ARGAIZ RUIZ, MARÍA DOLORES

DIAZ VERA, ALCIBIADES SEGUNDO

ALONSO MARTINEZ, SONIA

CIAURRIZ MARTIN, MARIA

OJER JIMENEZ, CARLOS

2. Xedatzea bidezkoa dela izangai honi lanaldi partzialeko kontratua egitea lan-araubidean:

SUESCUN CERVERA, IÑIGO

3. Lanpostu hutsak esleitzea, I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

4. Izendatutako izangaiek 2023ko abenduaren 19an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

Lanaldi partzialeko lan-araubideko kontratua izanen duten izangaiek behar den kontratua sinatu beharko dute 2023ko abenduaren 19an.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketako Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalera) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2023ko azaroaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK

LANPOSTUA

ZENTROA

HERRIA

ARAUBIDE JURIDIKOA

I

SALAZAR CAMEROS, MONICA BEATRIZ

72137

OOLTko MEDIKUA

BUZTINTXURIKO OOLT

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

I

SAN MIGUEL SAN MARTIN, JESUS

71769

OOLTko MEDIKUA

ARROTXAPEKO OOLT

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

I

VILLANUEVA MARTINEZ, NEREA

63541

OOLTko MEDIKUA

SAN ADRIANGO OOLT

SAN ADRIÁN

FUNTZIONARIOA

I

ARGAIZ RUIZ, MARÍA DOLORES

60575

OOLTko MEDIKUA

AZKOIENGO OOLT

AZKOIEN

FUNTZIONARIOA

I

DIAZ VERA, ALCIBIADES SEGUNDO

69172

LZAko MEDIKUA

AZKOIENGO OOLT

AZKOIEN

FUNTZIONARIOA

I

ALONSO MARTINEZ, SONIA

69319

LZAko MEDIKUA

CINTRUENIGOKO OOLT

CINTRUÉNIGO

FUNTZIONARIOA

I

CIAURRIZ MARTIN, MARIA

72455

OOLTko MEDIKUA

ZIZUR-ETXABAKOIZKO OOLT

ZIZUR NAGUSIA

FUNTZIONARIOA

I

OJER JIMENEZ, CARLOS

72454

OOLTko MEDIKUA

AZPILAGAÑAKO OOLT

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

I

SUESCUN CERVERA, IÑIGO

72477

LZAko MEDIKUA

OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZA

TAFALLA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP

Iragarkiaren kodea: F2316687