1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
4038/2023 EBAZPENA, azaroaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, familiako eta komunitateko medikuntzako medikuen (OOLT - LZB - LZA - Laguntza) lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 8ko 2632E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait lanpostutan sartzeko salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez; lanpostu horien artean familiako eta komunitateko medikuntzako medikuen (OOLT - LZB - LZA - Laguntza) lanpostua dago. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 12ko 374E/2023 Ebazpenaren bidez (deialdiaren web fitxan argitaratu zen 2023ko otsailaren 14an), onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.
Merezimenduak baloratzeko fasea amaituta, 2023ko maiatzaren 9an deialdiaren web fitxan argitaratu zen puntuazio handiena zuten eta deialdietan eskatutako baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatzeko proposamena, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 1778/2023 Ebazpenaren bidez –maiatzaren 31ko 1919/2023 Ebazpenaren bidez zuzendu zen–, izendapen proposamen horretan zerrendatutako izangaiak izendatu ziren, 11 izangai izan ezik, zeinak ezin baitziren izendatu nahitaezko erretiroaren gehieneko adina gainditzeagatik (deialdiaren 2.1 oinarria) edo lanpostuari uko egiteagatik.
Gero, 9 izangairi borondatezko eszedentzia eman zitzaien, jabetza hartu zuten egunetik beretik, une horretan beste administrazio publiko batean zerbitzu ematen ari zirelako, eta, horretan oinarrituta, 2023ko abuztuaren 17an deialdiaren web fitxan izendapen proposamen osagarria argitaratu zen, gaindituen zerrendan agertzen ziren hurrengo izangaiekin, eta pertsona horiek Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 11ko 3016/2023 Ebazpenaren bidez izendatu ziren.
Gero, Luz Marina Ribera Castro andreari, Amaia Arrieta Salinas andreari, Eduardo Mediavilla Oteiza jaunari, Alfonso Miguel Herrero Azpiazu jaunari eta Francisco Javier Olcoz Flamarique jaunari borondatezko eszedentzia eman zitzaien, jabetza hartu zuten egunetik beretik, une horretan administrazio publiko honetan edo beste batean zerbitzu ematen ari zirelako.
Hori dela eta, deialdiaren oinarrietan ezarritakoarekin bat etorriz, 2023ko azaroaren 2an, deialdiaren web fitxan bigarren izendapen proposamen osagarria argitaratu zen, gaindituen zerrendan agertzen ziren hurrengo izangaiekin.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostuak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, familiako eta komunitateko medikuntzako medikuen (OOLT - LZB - LZA - Laguntza) lanpostuetan aritzeko:
FERNÁNDEZ GONZÁLEZ, CARLOS JAVIER
RODRÍGUEZ RODRÍGUEZ, TARA
RUIZ DE EGUINO RUIZ DE EGUINO, VIRGINIA
GARCÍA ECHEVERRÍA, PABLO
FLORES MORAN, JULIO FRANCISCO
2. Izendatutako izangaiek 2023ko abenduaren 19an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Reina Sofía Ospitaleko Langileria Zuzendaritzara eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketako Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalera) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
Iruñean, 2023ko azaroaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
DEITURAK ETA IZENA | LANPOSTU ZK | LANPOSTUA | ZENTROA | HERRIA |
FERNÁNDEZ GONZÁLEZ, CARLOS JAVIER | 72983 | LZAko MEDIKUA | REINA SOFÍA OSPITALEA | TUTERA |
RODRÍGUEZ RODRÍGUEZ, TARA | 72981 | OOLTko MEDIKUA | CORELLAKO OOLT | CORELLA |
RUIZ DE EGUINO RUIZ DE EGUINO, VIRGINIA | 69404 | LZBko MEDIKUA | OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZA | IRUÑA |
GARCÍA ECHEVERRÍA, PABLO | 72470 | LZBko MEDIKUA | OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZA | IRUÑA |
FLORES MORAN, JULIO FRANCISCO | 69271 | LZAko MEDIKUA | SAN ADRIANGO OOLT | SAN ADRIÁN |
Iragarkiaren kodea: F2316686