259. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

475/2023 FORU AGINDUA, azaroaren 27koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira zerbitzu hauetako zuzendariak aldi baterako ordeztu ditzaketenak: Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzua, Toki Azpiegituren Zerbitzua, Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzua eta Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzua.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.3 artikuluak xedatzen duenez, Foru Administrazio Publikoko gainerako buruak, hierarkikoki zer organoren menpe dauden, hari egokituko zaio haien ordezkoak hautatzea, salbu eta horren gaineko berariazko arauren bat dagoenean.

Artikulu horren 6. apartatuaren arabera, ordezkoen izendapena baliozkoa izateko, ez da nahitaezkoa izanen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, salbu eta baldintza hori ezarrita duten kasu zehatzetan.

Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuaren 9. artikuluarekin bat (2023ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 23koan), Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren menpean daude zuzenean Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzua, Toki Azpiegituren Zerbitzua, Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzua eta Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzua.

Horrenbestez, aipatutako lege horrekin bat,

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Titularraren kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan denean eta eritasun edo ezintasunen bat duenean eta abstentzioa edo errekusazioa deklaratuta dagoenean, Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko zuzendaria aldi baterako ordeztuko dute haren menpeko ataletako buruek, hurrenkera honen arabera:

a) Kudeaketa Juridikoaren eta Toki Antolamenduaren Atala.

b) Arauen Garapenerako eta Toki Araubiderako Atala.

c) Toki Entitateetako Langileen Kudeaketa eta Aholkularitza Atala.

d) Laguntza Tekniko-administratiboaren Atala.

Bigarrena.–Titularraren kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan denean eta eritasun edo ezintasunen bat duenean eta abstentzioa edo errekusazioa deklaratuta dagoenean, Toki Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria aldi baterako ordeztuko dute haren menpeko ataletako buruek, hurrenkera honen arabera:

a) Toki Azpiegituren eta Obren Atala.

b) Plangintzaren, Azterlanen eta Uraren Ziklo Osoaren Atala.

c) Kudeaketa Tekniko-administratiboaren Atala.

Hirugarrena.–Titularraren kargua hutsik dagoenean, titularra ez dagoenean, kanpoan denean eta eritasun edo ezintasunen bat duenean eta abstentzioa edo errekusazioa deklaratuta dagoenean, Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuko zuzendaria aldi baterako ordeztuko dute haren menpeko ataletako buruek, hurrenkera honetan:

a) Kudeaketa Ekonomiko-finantzariorako Atala.

b) Aurrekontuari eta Kontabilitateari buruzko Aholkularitzarako Atala.

c) Plangintzaren eta Azterlan Ekonomikoen Atala.

Laugarrena.–Titularraren kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan denean eta eritasun edo ezintasunen bat duenean eta abstentzioa edo errekusazioa deklaratuta dagoenean, Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuko zuzendaria aldi baterako ordeztuko dute haren menpeko ataletako buruek, hurrenkera honetan:

a) Analisi eta Plangintza Estrategikorako eta Politika Publikoen Koordinaziorako Atala.

b) Proiektuen Kudeaketarako Atala.

Bosgarrena.–Ebazpen hau interesdunei eta Nafarroako Aldizkari Ofizialari igortzea, argitara dadin.

Iruñean, 2023ko azaroaren 27an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F2316920