259. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

52/2023 FORU AGINDUA, azaroaren 24koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Isaías Bautista Sanz jauna izendatzen baita Berrikuntzaren eta Europako Proiektuen Ataleko buru.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen duenez, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularrak eginen ditu bitarte baterako izendapenak, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren.

Ikusirik 2023ko azaroaren 24an Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak aipatu txostena eman duela, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak baliatuz –foru dekretu horrek langileen arloko eskudantziak zehazten ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetan–,

AGINTZEN DUT:

1. Isaías Bautista Sanz jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Berrikuntzaren eta Europako Proiektuen Ataleko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2023ko azaroaren 24tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Langileria Bulegoari eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko azaroaren 24an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2316810