259. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

125E/2023 FORU AGINDUA, azaroaren 20koa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko kontseilariak emana, Nafarroako Merkataritza Kontseiluko zenbait kideren izendapena aldatzen duena.

Maiatzaren 15eko 57/2019 Foru Dekretuak Nafarroako Merkataritza Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen ditu.

Ondoren, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko kontseilariaren zenbait foru aginduren bidez, kontseilu horretako kideak eta idazkaria izendatu dira, eta izendapen horietako batzuk eguneratu egin dira.

Nafarroako Merkataritza Kontseiluan ordezkatuta dauden entitateetako batzuek kontseilu horretara joaten diren pertsonen aldaketa jakinarazi dute.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren egituran izandako aldaketen ondorioz, bidezkoa da kontseilu horretako idazkaria eta haren ordezkoa izendatzea, aipatutako foru dekretuaren 5. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Horrenbestez, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 70/2023 Foru Dekretuan eta haren lehen xedapen iragankorrean ezarritakoari jarraikiz, honako hau,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Merkataritza Kontseiluko kide izendatzea honako hauek:

a) Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa ordezkatuz:

–Ladis Satrústegui Alzugaray jauna, titular gisa, eta Jon Gondán Cabrera jauna, ordezko gisa.

–Cristina Ibarrola Guillén andrea, titular gisa, eta Tirso Calvo Zardoya jauna, ordezko gisa.

b) Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa ordezkatuz, titular gisa, Lidia Lizarraga Eraso andrea.

c) Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) sindikatua ordezkatuz, Nerea Lizaso Sánchez andrea, titular gisa.

2. Carlos Agúndez Salinas jauna Nafarroako Merkataritza Kontseiluko idazkari izendatzea, eta, ordezko gisa, Javier Zazu Ercille jauna, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiko Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuko administrazio publikoko teknikariak, adar juridikokoak.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

4. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunei eta Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari, eta, adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2023ko azaroaren 20an.–Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.

Iragarkiaren kodea: F2316459