259. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

35/2023 FORU AGINDUA, azaroaren 24koa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordezkoak, titularren karguak hutsik daudenean, titularrak kanpoan edo gaixorik daudenean edo ezintasun pertsonalen bat dutenean, edo abstenitzea edo errekusatzea deklaratzen den kasuetan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16. artikuluak 2. apartatuan ezartzen du departamentuaren titularrak foru agindu baten bidez izendatuko dituela zuzendaritza nagusien eta idazkaritza tekniko nagusiaren titularren ordez aldi baterako arituko direnak, baita zuzenean horien menpe dauden beste administrazio organo batzuetako titularren ordez aldi baterako arituko direnak ere, karguak hutsik daudenean, titularrak kanpoan daudenean, gaixorik daudenean edo ezintasun pertsonalen bat dutenean, edo abstenitzea edo errekusatzea deklaratzen den kasuetan.

Era berean, artikulu horren 7. apartatuak ezartzen duenez, ordezkotza bidez ematen diren ebazpenetan eta egintzetan, inguruabar horren berri eman beharko da, eta zehaztuko da nor den organoaren titularra eta nor den titular horren ordezkotzan diharduen pertsona.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1.–Izendatzea departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordezkoak, titularren karguak hutsik daudenean, titularrak kanpoan edo gaixorik daudenean edo ezintasun pertsonalen bat dutenean, edo abstenitzea edo errekusatzea deklaratzen den kasuetan. Hortaz,

a) Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia honako hauek ordeztuko dute:

1. Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusia.

2. Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia.

b) Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusia honako hauek ordeztuko dute:

1. Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia.

2. Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia.

c) Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia honako hauek ordeztuko dute:

1. Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia.

2. Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusia.

d) Idazkari tekniko nagusia honako hauek ordeztuko dute:

1. Laguntza Juridikoaren Ataleko burua.

2. Modernizazioa Bultzatzeko Ataleko burua.

2.–Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko azaroaren 24an.–Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.

Iragarkiaren kodea: F2316724