259. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

33/2023 FORU AGINDUA, azaroaren 23koa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak emana, Nafarroako Kontsumoko Arbitraje Batzordeko burua eta idazkaria izendatzen dituena.

Kontsumoko Arbitraje Sistema arautzen duen otsailaren 15eko 231/2008 Errege Dekretuaren 7.1 artikuluan ezartzen denez, Arbitraje Batzordeek buru eta idazkari bana izanen dituzte, eta kargu horiek administrazio publikoen zerbitzuko langileek eta aipatu organoari atxikitako laguntzako langileek beteko dituzte. Kontsumoko Arbitraje Batzordea zein administrazioren mende dagoen, horrexek izendatuko ditu batzordeko burua eta idazkaria, eta izendapena Kontsumoko Arbitraje Batzordearen lurralde eremuari dagokion aldizkari ofizialean argitaratuko da.

2023ko azaroaren 30ean erretiroa hartuko du Nafarroako Kontsumoko Arbitraje Batzordeko egungo buruak, María Antonia Sesma Vea andreak, eta, beraz, bidezkoa da batzordea bere mende duen departamentuko titularrak izendatzea kargu hori 2023ko abenduaren 1etik aurrera beteko duen pertsona, bai eta kide anitzeko organo horretako idazkaria ere.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea María Antonia Sesma Vea andrea, Nafarroako Kontsumoko Arbitraje Batzordeko burua, 2023ko azaroaren 30ean erretiroa hartuko baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Izendatzea Javier Zazu Ercille jauna Nafarroako Kontsumoko Arbitraje Batzordeko buru eta Alfonso Javier Zunzarren Berrade idazkari, 2023ko abenduaren 1etik aurrerako ondorioekin.

3. Izendatzea Carlos Agúndez Salinas jauna Nafarroako Kontsumoko Arbitraje Batzordeko ordezko buru eta Raquel Murillo Oroz ordezko idazkari, 2023ko abenduaren 1etik aurrerako ondorioekin.

4. Foru agindu hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko azaroaren 23an.–Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.

Iragarkiaren kodea: F2316672