1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
80/2023 FORU AGINDUA, azaroaren 17koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Gurutze Úbeda Echarri andrea, Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintzaren Araubide Juridikoaren Ataleko burua, berak eskatu baitu.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean ezartzen du atalburuen bitarte baterako izendapenak libreki ezeztatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Gurutze Úbeda Echarri andrea, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintzaren Araubide Juridikoaren Ataleko burua, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Burutzan aritzeko azken eguna 2023ko azaroaren 20a izanen da.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2023ko azaroaren 17an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2316454