259. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

388E/2023 FORU AGINDUA, azaroaren 24koa, Osasuneko kontseilariak emana, María Estrella Extramiana Cameno andrea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Lan Osasunaren Osasun Zerbitzuko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Foru Dekretuaren 55. artikuluak ezartzen du zerbitzuetako, ataletako eta unitateetako buruak azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz izendatuko eta kargutik kenduko direla, horren bidez arautu baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua.

Azaroaren 15eko 248/2023 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak eta egitura organikoa onetsi ziren. Bertan, Lan Osasunaren Osasun Zerbitzua sortu zen, eta Lan Osasunaren Zerbitzua kendu. Zerbitzu horretako burua María Estrella Extramiana Cameno andrea zen.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 248/2023 Foru Dekretuaren 11. artikuluan langileriaren arloan ezartzen diren eskudantziez baliatuz, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriaren 6. apartatuari jarraituz.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztutako proposamena ikusirik,

AGINTZEN DUT:

1. María Estrella Extramiana Cameno andrea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Lan Osasunaren Osasun Zerbitzuko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2023ko azaroaren 24tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau María Estrella Extramiana Cameno andreari jakinaraztea eta igortzea Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari eta Profesionalen Ataleko buruari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko azaroaren 24n.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F2316737