1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
111/2023 FORU AGINDUA, azaroaren 23koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Román Torre Carretero jauna, Hezkuntza Departamentuko Hizkuntza Programen Bulegoko burua.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean ezartzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki ezeztatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Horrenbestez,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Román Torre Carretero jauna, Hezkuntza Departamentuko Hizkuntza Programen Bulegoko burua. Kargu-uzteak 2023ko azaroaren 23tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2023ko azaroaren 23an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.
Iragarkiaren kodea: F2316815