1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
146/2023 FORU AGINDUA, azaroaren 28koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, Ana Isabel Valencia Labiano andrea Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Ataleko Langileriaren Kudeaketarako Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Hala ezartzen baitu hirugarren xedapen gehigarriaren 2. atalean abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Bestalde, hala ezartzen baitu bosgarren xedapen gehigarrian martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak, kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen du bulegoetako burutzen bitarte baterako izendapena, funtzio publikoaren arloko eskumena duen departamentuak aldeko txostena egin ondoren. Horri dagokionez, espedientean jaso dira Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak egindako aldeko txostena eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren adostasuna.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Ana Isabel Valencia Labiano andrea Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Ataleko Langileriaren Kudeaketarako Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2023ko abenduaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Atalari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2023ko azaroaren 28an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.
Iragarkiaren kodea: F2316943