2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Hiri-jarduketarako plan berezia, Elkanoko 8. poligonoko 51. lurzatian. Behin betiko onespena
2023ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat, lurzatiaren gutxieneko azalera aldatzeko Ermitako pasealekuko 15ean, Elkanon (8. poligonoa, 51. lurzatia); Emilio José Gárriz Eguarasek sustatu du. Hori guztia, bete beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi ziren Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Hartara, Legegintzako Foru Dekretu horren 79.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, iragarki hau argitaratzen da, eranskin gisa duela aipatutako plan berezia.
Sarrigurenen (Eguesibar), 2023ko azaroaren 20an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2316820