259. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Herri-lurren desafektazioa, "La Nava" eguzki-parke fotovoltaikoa instalatzeko. Jendaurrean jartzea

Tuterako Udalak, 2023ko azaroaren 27an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen indarrik gabe uztea 2023ko uztailaren 19ko osoko bilkurako bigarren, hirugarren, laugarren eta bosgarren puntuak. Puntu horiek honako gai hauei buruzkoak ziren: "La Nava" eguzki-parke fotovoltaikoa eta haren ebakuazio-instalazioak paratzeko proiektuak ukitutako herri-lurren hasiera bateko desafektazioa eta lur horien erabilera Solen Energía La Nava SLUri lagatzeko prozedura arautzeko baldintza-agiriaren onespena. Orobat, indarrik gabe utzi da interesdunen eskubideak iraungitzeko espedientearen hasiera.

Era berean, onetsi zen herri-lur horiek hasiera batez desafektatzea, ondoren Solen Energía La Nava SLUri lagatzeko.

Herri-ureztalurren 314.646,51 m² eta jabari publikoko 6.375,92 m² desafektatzen dira, "La Nava" eguzki-instalazio fotovoltaikorako, bai eta herri-lurren 880,58 m² eta jabari publikoko 21,94 m², lurpeko karga ezartzeko, interkonexiorako lurpeko barne-lineak paratzeko "Ebro I" ebakitze-zentroraino.

Azpisistemen arteko interkonexio-azpiegituretarako, La Nava TAEraino, beste linea elektriko bat erabiliko da, baina lur berberetatik igarota; horretarako, bada, herri-lurren 95,22 m² desafektatzeko prozedura hasi da, haien erabilera lagatzeko linea elektrikoko dorreak instalatzeko.Halaber, Tuterako Udalaren herri-lurretatik 323,70 m² erabiliko dira lurgain-zortasunerako; lurperatutako kableen bidezko lurzatiko zortasunerako, berriz, linea elektrikoko 1.645 m² herri-lurretan zehar. Bestalde, 18,70 m²-ko zortasuna ezarri da lurperatutako kableetarako jabari publikoko ondasunetan (bideak).

"La Nava" eguzki-instalazio fotovoltaikotik energia ebakuatzeko, La Nava TAEtik Cantera TAEra, erabiliko da La Nava eguzki-instalazio fotovoltaikoaren goi-tentsioko lurpeko linea bera. Linea horretarako, hain zuzen, beste baldintza-agiri bat prestatu da, honako hau: "Baldintza-agiria, arautzen duena herri-lur batzuk desafektatzea, lurpeko zortasuna ezartzeko "La Nava-La Cantera GTLL" ebakuazio-linea elektrikoan, La Nava eta Ebro I eguzki-parke fotovoltaikoetan". Herri-lur horien erabilera, hain zuzen, Solen Energía Valdelafuente SLUri eta Solen Energía la Navari laga zaie.

Lurgain-zortasunak, halaber, Nafarroako Gobernuaren lur batzuei eraginen die (1.153,7 m²). Ojo de Valdelafuente inguruan dauden lurzatiak dira (autobia eta altzonbidea). Zehazki, hauek dira proiektuak ukitutako lur guztiak:

a) Eguzki-instalazioa.

POLIGONOA

LURZATIA

TITULARRA

LURZATIAREN
AZALERA

(m²)

IRAUNKORRA

(m²)

ALDI
BATERAKOA

(m²)

ADJUDIKAZIODUNA

DESAFEKTAZIOA

(m²)

40

185

Herri-lurra

101.532,77 m²

88.467,36

0,00 m²

Hutsik

88.467,36

40

186

Herri-lurra

88.178,35 m²

84.890,76

0,00 m²

Hutsik

88.178,35

40

190

Herri-lurra

46.163,84 m²

44.799,53

0,00 m²

Hutsik

46.163,84

40

191

Herri-lurra

108.005,13 m²

91.836,96

0,00 m²

Hutsik

91.836,96

40

91610

Jabari publikoa

7.877,98 m²

6.375,92

0,00 m²

6.375,92

b) Interkonexiorako lineak:

POLIGONOA

LURZATIA

TITULARRA

LURZATIAREN
AZALERA

(m²)

DESAFEKTAZIOA

(m²)

ADJUDIKAZIODUNA

23

69

Herri-lurra

27.332,21 m²

367,7

NAVARRO LORENTE JOSE LUIS

23

92130

Jabari publikoa

402,94 m²

6,52

JABARI PUBLIKOA

23

115

Herri-lurra

984,16 m²

12,54

HUTSIK

23

65

Herri-lurra

14.386,69 m²

91,73

HUTSIK

23

63

Herri-lurra

130.210,98 m²

74,31

APARICIO PUYO. JESUS MARIA

23

91850

Jabari publikoa

4.144,39 m²

5,8 m2

JABARI PUBLIKOA

23

40

Herri-lurra

22.070,14 m²

85,48

APARICIO PUYO. JESUS MARIA

23

39

Herri-lurra

6.153,45 m²

115,56

MARTINEZ DIAZ JOSE MARIA

23

38

Herri-lurra

9.105,78 m²

55,17

MARTINEZ MUNARRIZ FRANCISCO

23

70

Herri-lurra

6.329,85 m²

54,77

NAVARRO ZUBELDIA JOSE LUIS

23

91820

Jabari publikoa

1.187,89 m²

6,65

JABARI PUBLIKOA

23

105

Herri-lurra

13.406,27 m²

23,32

GOMEZ VIRTO ENCARNACION

23

91840

Jabari publikoa

4.596,63 m²

2,97

JABARI PUBLIKOA

c) Azpisistemen konexioa, La Nava TAEraino:

POLIGONOA

LURZATIA

TITULARRA

OKUPAZIOA

EUSKARRIA

(m²)

LINEAREN
LUZ.

(m)

LURGAINEKO AZALERA

(m²)

ALDI
BATERAKO
OKUPAZIOA
(m²)

OHARRAK

23

38

Herri-lurra

47,61

18,00

109,60

404,00

FRANCISCO MARTINEZ MUNARRIZ

23

115

Nafarroako Foru Komunitatea (bideak)

13,00

94,40

65,00

23

8

Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak)

20,00

172,40

100,00

23

111

Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak)

82,00

794,60

410,00

Mozketa. 737,3 m². Pinuak

23

114

Nafarroako Foru Komunitatea (bideak)

11,00

92,30

55,00

40

151

Herri-lurra

41,29

32,00

214,10

355,00

FRANCISCO JAVIER NAVARRO LORENTE

40

155

Herri-lurra

6,32

0,00

0,00

115,00

ENRIQUE MALO VIDORRETA

d) Lurpekoa.

POLIGONOA

LURZATIA

TITULARRA

KANALIZAZIOAREN
AZALERA

(m²)

ADJUDIKAZIODUNA

40

151

Herri-lurra

2,8

NAVARRO LORENTE FCO. JAVIER

40

154

Herri-lurra

16,6

NAVARRO LORENTE FCO. JAVIER

40

155

Herri-lurra

213,1

MALO VIDORRETA ENRIQUE

40

156

Herri-lurra

62,5

MUNARRIZ RIPOLL NICOLAS

40

157

Herri-lurra

21,2

RUIZ ORTEGA DIMAS

40

158

Herri-lurra

41,7

NAVARRO LORENTE FCO. JAVIER

40

170

Herri-lurra

252,8

NAVARRO LORENTE FCO. JAVIER

40

172

Herri-lurra

197,7

APARICIO PUYO. JESUS MARIA

40

173

Herri-lurra

12,8

PEREZ GAYA MIGUEL

40

175

Herri-lurra

36,8

NAVARRO LORENTE FCO. JAVIER

40

177

Herri-lurra

66,5

NAVARRO LORENTE FCO. JAVIER

40

185

Herri-lurra

276,2

HUTSIK

40

191

Herri-lurra

247,1

HUTSIK

40

242

Herri-lurra

166,8

HUTSIK

40

91590

Jabari publikoa

8,7

JABARI PUBLIKOKO BIDEA

40

91610

Jabari publikoa

10,0

JABARI PUBLIKOKO BIDEA

23

38

Herri-lurra

11,9

FRANCISCO MARTINEZ MUNARRIZ

Aipatu desafektazioak Nafarroako Gobernuaren behin betiko onespena izan beharko du, eta hark ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

Orobat, erabaki zen onestea, batetik, Solen Energía La Nava SLUri herri-lurren erabilera lagatzeko prozedura arautzen duen baldintza-agiria, "La Nava" eguzki-instalazio fotovoltaikoa eta azpisistemen arteko interkonexio-azpiegiturak paratu beharrez, eta, bestetik, herri-lurrak Solen Energía Valdelafuente SLUren eta Solen Energía La Nava SLUren alde desafektatzeko prozedura arautzeko baldintza-agiria, lurpeko zortasuna ezarri beharrez "La Nava-La Cantera GTLL" ebakuazio-linea elektrikoan, "La Nava" eta "Ebro I" eguzki-instalazio fotovoltaikoetan.

Desafektazio eta erabileraren lagapen espedientea jendaurrean jartzen da hamabost egunean, ukitutakoek alegazioak aurkez ditzaten, aintzat hartuta aplikagarria zaiola Administrazioa Errazteko Neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan xedaturikoa, foru intereseko inbertsio deklaraturik baitago. Alegaziorik batere aurkezten ez bada, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onets dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan xedatzen den bezala.

Jendaurrean egon bitartean, interesdunek erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikus ditzakete Tuterako Udaleko Hiri Garapen Jasangarriko Alorrean (Nekazaritzako unitate administratiboa), aurretiko hitzordua eskatuta posta bidez (montes@tudela.es).

Erabaki hau izapide egintza da, eta ezin da beronen aurkako errekurtsorik aurkeztu.

Tuteran, 2023ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2317109