259. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

145/2023 FORU AGINDUA, azaroaren 24koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, departamentuko idazkari tekniko nagusiaren eta zuzendari nagusien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.2 artikuluak ezartzen du ezen departamentuko titularrak foru agindu baten bidez izendatuko dituela zuzendaritza nagusietako eta idazkaritza tekniko nagusiko titularren ordez aldi baterako arituko direnak, baita zuzenean horien menpe dauden beste organo batzuetako titularren ordez aldi baterako arituko direnak ere, kasuan kasuko kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean, ezintasun pertsonalen bat duenean edo haren abstentzioa edo errekusazioa deklaratzen den kasuetan.

Agindu horren 6. atalaren arabera, ordezkoen izendapena baliozkoa izateko, ez da derrigorrezkoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, salbu eta baldintza hori ezarrita duten kasuetan.

Horrenbestez, aipatutako lege horrekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusiaren kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, edo haren abstentzioa edo errekusazioa deklaratzen den kasuetan, haren ordez arituko dira zuzendaritzaren mendeko zerbitzuetako zuzendariak, ordena honi jarraikiz:

a) Gobernuaren Idazkaritzako, Erakundeekiko Harremanetako eta Araugintzako Zerbitzua.

b) Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzua.

c) Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzua.

2. Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko zuzendari nagusiaren kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, edo haren abstentzioa edo errekusazioa deklaratzen den kasuetan, haren ordez arituko dira zuzendaritzaren mendeko zerbitzuetako zuzendariak, ordena honi jarraikiz:

a) Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko Zerbitzua.

b) Nastat-Nafarroako Estatistika Institutua.

3. Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren zuzendari nagusiaren kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, edo haren absentzioa edo errekusazioa deklaratzen den kasuetan, haren ordez arituko dira zuzendaritzaren mendeko zerbitzuetako zuzendariak, ordena honi jarraikiz:

a) Komunikazio Zerbitzua.

b) Proiekzio Instituzionalaren eta Nafarroa Markaren Zerbitzua.

4. Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, edo haren absentzioa edo errekusazioa deklaratzen den kasuetan, haren ordez arituko dira organo hauetako titularrak, ordena honi jarraikiz:

a) Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atala.

b) Gobernuaren Idazkaritzako, Erakundeekiko Harremanetako eta Araugintzako Zerbitzua.

5. Indarrik gabe uzten da Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abenduaren 18ko 196/2019 Foru Agindua, departamentuko idazkari tekniko nagusiaren eta zuzendari nagusien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

6. Foru agindu hau interesdun guztiei eta departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko azaroaren 24an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2316722