259. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Herri-lurren desafektazioa, "Ebro I" eguzki-parke fotovoltaikoaren instalazioa handitzeko. Jendaurrean jartzea

Tuterako Udalak, 2023ko azaroaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen desafektatzea 23. poligonoko 102., 73., 74., 75. eta 91830. lurzatietako herri-lurrak Solen Energía Valdelafuente SLUren alde, "Ebro I" eguzki-parke fotovoltaikoaren instalazioa eta haren ebakuazio azpiegiturak handitzeko La Nava TAEraino.

Zehazki, eguzki-instalaziorako, desafektatzen dira herri-lurren 128.265,32 m² eta jabari publikoko bideen 4.560,13 m².

Orobat, onetsi zuen herri-lurren erabilera-lagapen hori arautzeko baldintzen agiria.

Aipatu desafektazioak Nafarroako Gobernuaren behin betiko onespena izan beharko du, eta hark ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

Desafektazio eta erabileraren lagapen espedientea jendaurrean jartzen da hamabost egunean, ukitutakoek alegazioak aurkez ditzaten, aintzat hartuta aplikagarria zaiola Administrazioa Errazteko Neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan xedaturikoa, foru intereseko inbertsio deklaraturik baitago. Alegaziorik batere aurkezten ez bada, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onets dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan xedatzen den bezala.

Jendaurrean egon bitartean, interesdunek erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikus ditzakete Tuterako Udaleko Hiri Garapen Jasangarriko Alorrean (Nekazaritzako unitate administratiboa), aurretiko hitzordua eskatuta posta bidez (montes@tudela.es).

Erabaki hau izapide egintza da, eta ezin da beronen aurkako errekurtsorik aurkeztu.

Tuteran, 2023ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2317065