259. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketak, Laborantzarako herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan, zeinak indarrean jarriko baitira 2024ko urtarrilaren 1ean. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2023ko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketak egitea aipatutako ordenantzan, indarrean jar daitezen 2024ko urtarrilaren 1ean.

Espedientea jendaurrean egon da 30 egunean, erabakia 2023ko 215. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, urriaren 17an, bai eta udal honen iragarki-taulan ere, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork aurkeztu gabe inolako alegazio, kexa edo oharrik, eta bete beharrez aipatutako foru legearen 325.1.c) artikuluko aginduak, ondotik argitaratzen dira behin betiko onetsitako aldaketak.

TARIFAK:

1.–Herritarrendako lehentasunezko aprobetxamenduak:

A) Lehorreko lurrak:

1. mailakoak: 1,93 euro erreguko.

2. mailakoak 1,45 euro erreguko.

3. mailakoak 0,70 euro erreguko.

B) Ureztalurrak:

1. mailakoak: 33,05 euro erreguko.

2. mailakoak 30,36 euro erreguko.

3. mailakoak 19,02 euro erreguko.

2.–Herritarrendako zuzeneko aprobetxamenduak:

Aurreko tarifak, %50 handituta.

3.–Montes de Cierzo I eta Valdetellasko ureztalur berriak: 33,05 euro erreguko.

4.–Montes de Cierzo II-ko ureztalur berriak: 40,27 euro erreguko.

Tuteran, 2023ko azaroaren 30ean.–Ogasuneko zinegotzi ordezkaria, Reyes Carmona Blasco.

Iragarkiaren kodea: L2317064