259. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

23-01609 gora jotzeko errekurtsoa, hizpide duena uko egin izana ordu konpentsazioari, prestakuntza-ikastaroetara joateagatik

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren probidentzia baten bidez, Udal honi jakinarazi zitzaion Mikel Zuza Astizek 23-837 gora jotzeko errekurtsoa jarri zuela Udal honetako Alkatetzak 2023ko uztailaren 12an emandako ebazpenaren kontra. Ebazpen horren bidez ezetsi egin zen berraztertzeko errekurtso bat, zeina jarri baitzen Alkatetzaren 2023ko apirilaren 27ko ebazpen baten kontra; ebazpen horrek uko egiten zion ordu konpentsazioa egiteari prestakuntza-ikastaroetara joateagatik.

Ediktu bidez ematen da argitara, babes harturik 6/1990 Foru Legea garatzeko erregelamenduaren II. kapitulua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Toki Administrazioari buruzkoa; 279/1990 Foru Dekretuaren bidez arautu zen foru lege hori garatzeko erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintzak eta erabakiak aurkaratzearen arloan garatu ere); ez da egin banakako berariazko jakinarazpenik, pertsona kopuru zehaztugabe bat xede duen administrazio-egintza izateagatik, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira, interesdun gisa ager daitezen hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñea, Iturrama karrika 10; sarrera, Ezkirotz karrikatik), aipatutako espediente administratiboan.

Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2023ko azaroaren 13an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2316020