259. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Deialdia, laguntzak eman daitezen musika-ikasketak egiteko, 2023-2024 ikasturterako. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 726562.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/726562).

2022ko azaroaren 2ko osoko bilkuran hartutako erabakia.

DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehena.–Onuradunak: Beriaingo bizilagunak izan daitezke onuradun, musika-ikasketak egiten badituzte 2023-2024 ikasturtean.

Bigarrena.–Xedea: bekak arautzea, laguntza eman dakien 2023-2024 ikasturtean musika-ikasketak egiten dituzten Beriaingo bizilagunei.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: http://www.beriain.es.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

–Per capita errentaren tarteak:

  • 0tik.
  • 5000 arte.

–%75eko dirulaguntza:

  • 5.000,01tik.
  • 10000,00 arte.

–%50eko dirulaguntza:

  • 10.000,01tik.
  • 16800,00 arte.

–%25eko dirulaguntza:

  • 16.800,00 baino gehiago.

–%0ko dirulaguntza.

Eskaerak aurkezteko epea: hogei egun naturalekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita.

Beriainen, 2023ko azaroaren 13an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2316014