259. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

144/2023 FORU AGINDUA, azaroaren 23koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluaren osaera partez berritzen duena.

Bolondres-lanari buruzko martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legearen 21. artikuluaren arabera, Nafarroako Boluntariotzaren Kontseilua honako hauek osatuko dute:

a) Kontseiluko burua: Kontseilua atxikita dagoen departamentuko titularra.

b) Kontseiluko buruordea: kargu hau boluntariotzaren arloan ari diren erakundeen, pertsona boluntarioen eta sindikatuen ordezkari izateko izendatzen diren kontseilukideek hautatuko dute, beraien artetik bat aukeratuz.

c) Zazpi kontselukide, boluntariotzarekin zerikusia duten Nafarroako Gobernuko zuzendari nagusiei dagozkienak.

d) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren hiru teknikari, boluntariotzaren arloan adituak.

e) Toki entitateen hiru ordezkari, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatuak.

f) Boluntariotzaren arloan ari diren erakundeen zazpi ordezkari, boluntariotzaren arloan ari diren erakundeen erregistroan inskribaturik daudenen artetik hautatuak.

g) Hiru pertsona boluntario, kolektiboa ordezkatzen dutenak.

h) Foru Komunitatean ordezkaritza handiena duten sindikatuen hiru ordezkari.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak abenduaren 2an emandako 151/2021 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluko kideak izendatu ziren.

Boluntariotzaren arloan ari diren erakundeen, pertsona boluntarioen eta sindikatuen ordezkari diren kontseilukideen agintaldia lau urtekoa da.

Bestalde, administrazio publikoei kontseiluan dagozkien tokiak betetzen dituzten kideek kargua utziko dute kontseiluko buruak edo Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak hala xedatzen duenean, hurrenez hurren.

2023ko maiatzean egindako azken udal hauteskundeetako eta hauteskunde autonomikoetako emaitzen ondorioz, kontseilua berritu beharra dago, Nafarroako Gobernuko zuzendaritza nagusien ordezkariei dagozkien postuei dagokienez, bai eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatu beharreko toki entitateen ordezkaritzari dagokionez ere.

Ikusirik Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren Batzorde Betearazleak 2023ko urriaren 31n egindako bileran egindako izendapena.

Ikusirik Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiaren proposamena.

Bolondres-lanari buruzko martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legearen 19.2 artikuluak ezartzen du kontseilua Nafarroako Gobernuko departamentu honi atxikita egonen dela: boluntariotzaren arloan ari diren erakundeen erregistroaren kudeaketa-lanak eta Boluntariotzaren Departamentuarteko Batzordearen idazkari-lanak esleitzen zaizkion departamentua.

Uztailaren 14ko 66/2021 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Boluntariotzaren Departamentuarteko Batzordea arautzen duen uztailaren 30eko 61/2014 Foru Dekretua aldatu zen, batzorde hori herritarren parte-hartzearen arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiari atxikitzeko.

Uztailaren 14ko 67/2021 Foru Dekretuaren bidez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretua aldatu zen, eta Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiari eginkizun hauek esleitu zitzaizkion: boluntariotzaren arloan ari diren erakundeen errolda kudeatzea eta boluntariotzaren sustapena eta koordinazioa sustatzea. Gainera, Herritarren Partaidetzarako eta Boluntariotzarako Atalak bere gain hartu du Boluntariotzaren Departamentuarteko Batzordearen idazkaritza.

Horrenbestez, Bolondres-lanari buruzko martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legearen bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Ondoko hauek Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluko kide izendatzea:

a) Boluntariotzarekin zerikusia duten Nafarroako Gobernuko zuzendari nagusiak:

–Inés Jiménez Muro andrea, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia.

–Jorge Aguirre Oviedo jauna, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea.

–José María Burgaleta Encina jauna, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea.

–Ana Bretaña de la Torre andrea, Ingurumeneko zuzendari nagusia.

–Gil Sevillano González jauna, Hezkuntzako zuzendari nagusia.

–Patricia Elena Abad Encinas andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea.

–Joseba Asiain Albisu jauna, Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusia.

b) Toki entitateak ordezkatzeko, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatuak:

–Xabier Alcuaz Andueza jauna, Tafallako alkatea eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko lehendakaria.

–Cristina Ibarrola Guillén andrea, Iruñeko alkatea.

–María Lecumberri Bonilla andrea, Barañaingo Udaleko alkatea eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko bigarren lehendakariordea.

2. Foru agindu hau izendatutako pertsonei jakinaraztea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko azaroaren 23an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2316674