1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
271/2023 FORU DEKRETUA, azaroaren 22koa, Inmaculada de las Cuevas Terán andrea Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuetako zuzendariak libreki izendatuko eta kargutik kenduko direla Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko edo hari atxikitako funtzionarioen artetik aukeratuz.
Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta jarraikiz Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko azaroaren hogeita bian egindako bilkuran hartutako erabakiari,
DEKRETATZEN DUT:
1. Inmaculada de las Cuevas Terán andrea Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendari izendatzea. Izendapenak ondorioak izanen ditu Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak indarra hartzen duen egunean.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Hezkuntza Departamentura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2023ko azaroaren 22an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.
Iragarkiaren kodea: F2316494