258. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 14a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/04665 EG/sr. Jendaurreko informazioa.
Ur aprobetxamendurako eskaera Baztanen

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Jesús María Arraztoa Echenique.

Ibaiaren edo ibilguaren izena: izenik gabeko iturburua, 70. poligonoko 173. lurzatian.

Eskatutako emaria: 0,0014 l/s.

Tokia: Iruritako Idiaiz alderdia.

Udal mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Erabilera: abeltzaintza.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Obren xedea da hargunerako harrizko kutxatila bat (UTM koordenatuak: X=619945; Y=4773914) eta aprobetxamendurainoko hodiak paratzea. 4 zaldiren askarako ura ¾ hazbeteko diametroa eta 85 metroko luzera duen hodi batetik eramaten da, 40 cm-ko sakoneran lurperatuta, hargunetik ixteko sistema automatikoa (flotagailua) duen bainuontzi bateraino, 70. poligonoko 125. lurzatian. Kontagailu bat jarriko da hargunearen eta askaren artean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburu pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2023ko azaroaren 13an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2316781