258. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 14a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/04650EG/oc. Jendaurreko informazioa.
Ur aprobetxamendurako eskaera Baztanen

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Mikel Alzuri Astondoa.

Helbidea: Balda dr. plaza 1, 1.a A, Elizondo-31700 Baztan (Nafarroa).

Ibaiaren edo errekaren izena: Ariztegi erreka eta izenik gabeko iturburu bat.

Eskatutako emaria: 0,013 l/s.

Udal mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Erabilera: etxerako.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ura bi hargunetan hartuko da: bat 66. poligonoko 413. lurzatian (izenik gabeko iturburu batean) eta beste bat 66. poligonoko 427. lurzatian (Ariztegi erreka). Bi harguneen kanalizazioa 40 cm-ko sakoneran lurperatutako hazbete bateko hodiekin egiten da, eta bat egiten dute 406. lurzatian dagoen biltegi batean. Biltegitik Alite etxea hornitzen da ¾ hazbeteko diametroa eta 490 metroko luzera duen hodi baten bidez. Instalazioek emaria mugatzeko sistema eta kontagailua dute.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburu pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2023ko azaroaren 22an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2316772