3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
A/31/04638 EG/sr. Jendaurreko informazioa.
Ur aprobetxamendurako eskaera Baztanen
Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.
Eskatzailea: Isabel Alemán Irungarai.
Ibaiaren edo errekaren izena: izenik gabeko iturburua.
Eskatutako emaria: 0,005 l/s.
Tokia: Otamundi alderdia, Arizkunen.
Udal mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).
Erabilera: abeltzaintza.
Obren azalpen laburra eta helburua:
Abeltzaintzarako ur aprobetxamendua eskatzen da (zaldi aziendaren 14 buru). 0,005 l/s-ko emaria eskatzen da, UTM koordenatu hauek dituen hargunean: X=624556 Y=4789326. Ura zuzenean bilduko da ixteko sistema automatikoa (flotagailua) duen bainuontzi batean. Ura biltegitik abeltegira eramateko, 222 metroko luzera eta 3/4 hazbeteko diametroa duen hodi bat erabiliko da, 40 cm-ko sakoneran lurperatuta.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburu pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2023ko azaroaren 17an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.
Iragarkiaren kodea: E2316771