3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
A/31/04641 (EG/--). Jendaurreko informazioa.
Atallun obrak egiteko baimen-eskaera
Gaia: obrak baimentzeko eskaera.
Eskatzailea: Ignacio Eraso Ochotorena.
Ibaiaren edo errekaren izena: Mekola erreka.
Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Araxes-1/0400/140.
Tokia: Atallu.
Udal mugartea eta probintzia: Araitz (Nafarroa).
Obren azalpen laburra eta helburua:
Baimena eskatzen da altuera aldakorreko (gehienez ere 2 metro) eta 27,55 metroko luzerako eustorma bat egiteko, harri-lubetazkoa, egun dagoenaren jarraipena izateko, Mekola errekaren bazterrean, 2. poligonoko 396. lurzatian dagoen industria nabearen ondoan. Harresia harri-lubetazko blokeekin proiektatu da (800-1.350 kilokoak), morterorik gabe kokatuta sestraren gainean, lurraren kontra ezponda sortzeko, hutsuneak hormigoi pobrearekin beteta. Harresiaren estradosa material pikortsu iragazleaz beteko da, gehienez ere 15 zentimetro.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Araizko udaletxean edo Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, -8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2023ko azaroaren 21ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua, Noemí López Fernández. (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua).
Iragarkiaren kodea: E2316770