2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
Deialdi publikoa, diru-laguntzak eman dakizkien tokiko gizarte-ekintzaren arloan jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeei, instituzioei edo elkarteei (2023). Laburpena
DDBN (Identifikazioa): 729414.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/729414).
Alkatetzaren 2023ko azaroaren 24ko erabakiaren bidez, deialdi publiko bat onetsi zen, dirulaguntzak emateko, 2023ko aurrekontutik, tokiko gizarte-ekintzaren arloan jarduerak garatzen dituzten irabazi asmorik gabeko erakundeei, instituzioei edo elkarteei.
Deialdi honetan parte hartu ahal izanen dute irabazi-asmorik gabeko erakunde, instituzio edo elkarteek, baldin eta jarduerak gauzatzen badituzte Zangozako gizarte-ekintzaren arloan, bai eta haien proiektuek ere, baldin eta betetzen badituzte deialdi honi erantsitako oinarrietan zehaztutako baldintzak.
Oinarri hauen helburua honako hau da: Zangozako Udalaren laguntzak deialdi publiko bidez emateko izapideak eta baldintzak arautzea, aurrekontuak zehazten dituen mugen barnean, Zangozako herritarren ongizatearen garapenean eragina duten programak egiteko, horretarako jarduerak eginez arlo hauetan: prebentzioa, laguntza, ikerketa, gizarteratzea eta esku-hartze soziala.
Horretarako aurrekontua, gehienez ere, 4.000 eurokoa izanen da.
Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Oinarri arautzaileak, hemen: https://www.sanguesa.es/.
Zangozan, 2023ko azaroaren 24an.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.
Iragarkiaren kodea: L2316823