258. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Dirulaguntzen deialdi publikoa, egin daitezen lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektuak eta jarduerak, garapen bidean diren herrialdeetan (GGKEak, 2023). Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 729410.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/729410).

Alkatetzaren 2023ko azaroaren 24ko Erabakiaren bitartez, deialdi publiko bat onetsi zen dirulaguntzak emateko, 2023ko aurrekontutik, egin daitezen lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektuak eta jarduerak, garapen bidean diren herrialdeetan.

Deialdian parte hartzen ahalko dute garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek (GGKE) eta beraien proiektuek, baldin eta betetzen badituzte deialdi honi atxikitako oinarrietan ezarritako baldintzak.

Oinarri hauen xedea da arautzea Zangozako Udalak, deialdi publikoaren bidez eta bere aurrekontuaren mugen barnean, emanen dituen laguntzen izapideak eta baldintzak. Aipatutako dirulaguntzak emanen zaizkie irabazi asmorik gabeko eta gobernuz kanpoko erakunde, instituzio, fundazio edota elkarteei, egin ditzaten lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektu eta jarduerak, garapen bidean diren herrialdeetako herritarren oinarrizko beharrizanak asetzeko.

Horretarako aurrekontua, gehienez ere, 47.280 eurokoa izanen da.

Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Oinarri arautzaileak, hemen: https://www.sanguesa.es/.

Zangozan, 2023ko azaroaren 24an.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2316791