258. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Aldaketa egituratzailea, Udal Planeko 1. poligonoko 39. Lurzatian, Lizarragan. Hasierako onespena

Ergoienako Udalak, 2023ko azaroaren hogeiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egituratzailea egitea Ergoienako Udal Planean, 1. poligonoko 39. Lurzatian, Lizarragan.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ergoienan, 2023ko azaroaren 21ean.–Alkatea, M.ª Soledad Mozo Galarza.

Iragarkiaren kodea: L2316467