2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Xehetasun-azterketa, Asteraingo 11. poligonoko 397. lurzatian. Hasierako onespena
Alkatetzak 2023ko azaroaren 22an emandako 481/2023 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa egitea Asteraingo katastroko 11. poligonoko 397. lurzatian, Marta Lavado Tutorrek sustatuta.
Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Gazolatzen, 2023ko azaroaren 22an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.
Iragarkiaren kodea: L2316510