258. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Hiri-jarduketarako plan berezia, 3. poligonoko 170. lurzatian. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarraren 2023ko azaroaren 21eko erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zen 3. poligonoko 170. lurzatirako hiri-jarduketarako plan berezia, Moaedd Muhammadek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Altsasun, 2023ko azaroaren 22an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2316516