258. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OLAIBAR

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Alkatetzak maiatzaren 10ean emandako 7/2022 Ebazpena. Haren bidez deialdi bat onetsi zen, lanpostu huts batzuk bete zitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Merezimendu-lehiaketako prozesua amaituta, eta kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenari jarraikiz, Olaibarko Udaleko alkateak ondotik ageri den ebazpena eman du, Olaibarko Udalaren zerbitzura lan-kontratudun finko gisa arituko den izangaia izendatzeko.

–17/2023 Ebazpena, azaroaren 22koa, zeinaren bidez María Jesús Uriz Villanueva izendatzen baita lan-kontratudun finko, administrari-ofizialaren lanpostuan. Lanpostu horrek 1 zenbakia du plantilla organikoan.

2023ko abenduaren 15ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ezkabarten, 2023ko azaroaren 29an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2317047