258. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORELLA

Deialdia, oposizio bidez betetzeko Udaltzaingoko udaltzain-agentearen 3 lanpostu

Corellako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko azaroaren 6an egin bilkuran, deialdia onetsi du honako oinarri hauen arabera:

OINARRIAK

1. oinarria.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Corellako Udaltzaingoko udaltzain izateko 3 lanpostu oposizio bidez betetzea. Honako txanda hauetan banatuta daude, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.3 artikuluan ezarritakoarekin bat (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina):

a) 1 lanpostu, txanda irekian.

b) 2 lanpostu, igoera txandan, Nafarroako administrazio publikoetako langileendako.

1.2. Igoera txandako lanposturen bat bete gabe geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa ez lortzeagatik, txanda irekiko lanpostuei gehituko zaizkie.

1.3. Halaber, igoera txandan hutsik dauden lanpostuak baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditurik ere lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehia garbian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera, ezagutzei buruzko probako puntuazioa, proba fisikoetakoa eta proba psikoteknikoetakoa baturik.

1.4. Deialdi honen bidez udaltzain izendatzen diren izangaiek Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legean eta lege hori garatzeko araudian ezarritako udaltzain-agenteen eginkizunak beteko dituzte, eta haietan aipatu eskubide eta betebeharrak izanen dituzte; gainera, C mailan sailkatuko dira, foru lege horretan ezarritako mailetatik.

1.5. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da.

2. oinarria.–Aplikatu beharreko araudia.

Prozedura hau honako arau hauen mende egonen da: Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legea; Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua onesten duen abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretua; Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua; aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta deialdi honen oinarriak.

3. oinarria.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

3.1. Txanda irekia.

Oposizio honetan txanda irekian onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) 18 urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina ez izatea.

c) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo horien baliokide den titulu bat edukitzea, edo edukitzeko moduan egotea (titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina).

d) Atzerrian eskuratutako titulua izanez gero, eskabideak aurkezteko epea betetzen den egunean eduki beharko da haren homologazioa frogatzen duen agiria.

e) Lanpostuak berezkoak dituen eginkizunak betetzeko behar diren gaitasun fisiko eta psikikoak izatea, eta ez sartzea deialdiaren IV. eranskinean ageri diren baztertzeko arrazoi medikoetan.

f) Kondenatua ez egotea dolozko delitu bat dela kausa, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ere, eta ez egotea eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.

g) A2 eta B motako ibilgailuak gidatzeko gidabaimenak izatea, indarrean.

h) Aldean armak eramateko eta, behar denean, erabiltzeko konpromisoa. Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpen baten bidez adieraziko da.

i) Haurrendako eta nerabeendako babes sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasun eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ez eta gizakien salerosketarengatik ere.

3.2. Igoera txanda.

Txanda irekiko izangaiei eskatutako baldintzez gain, igoera txandako izangaiek baldintza hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, halako administrazioetan zerbitzuak bost urtez benetan eman izana frogatzea, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian, salbu eta borondatezko eszedentzian den pertsona zerbitzu egiten ari bada Corellako Udaleko beste lanpostu batean, langile finko gisa edo aldi baterako.

b) Nafarroako polizietako kide izanez gero, edo Nafarroako tokiko beste polizia-zerbitzu batzuetako kide, zortzi urtez baino gehiagoz benetan aritu izana lanean Nafarroako polizietan.

c) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

3.3. Baldintza horiek guztiak bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean, 3.1.f) apartatukoa izan ezik; hari dagokionez, aski izanen da betetzea oinarrizko prestakuntza-ikastaroa (deialdiaren 7.3.5 apartatua) egiteko izangaien behin-behineko zerrenda jendaurrera ateratzen den egunerako.

4. oinarria.–Eskabideak.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak noiz eta non aurkeztu behar diren:

a) Eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Eskabideak Corellako Udalaren erregistroan aurkeztuko dira, bertara joanda edo egoitza elektronikoaren bitartez, edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen diren bitartekoetako bat erabiliz (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

c) Eskabidea posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten, ziurtatu aurretik eta Corellako Udalaren Erregistro Orokorrera igorri aurretik.

d) Eskabideak bat etorriko dira deialdiaren I. eranskineko ereduarekin; Corellako Udalaren bulegoetan emanen da, eta, orobat, Internet bidez eskuratzen ahalko da, Udalaren webgunean edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean, deialdiaren argitalpenarekin.

4.2. Parte hartzeko eskabidearekin batera izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa:

–Nortasun agiri nazionalaren bi aldeen fotokopia.

–Batxilergoko edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketako tituluaren fotokopia edo horien baliokide den titulu batena, bi aldeena.

–Igoera txandako izangaiek aurkeztu beharko dute abiaburuko lanpostua, maila eta bertan duten antzinatasuna frogatzen dituen agiria, zein administraziotakoak diren, hartan ziurtagiriak emateko eginkizuna esleitua duen organoak emana.

–Osasun ziurtagiri ofiziala, frogatzen duena egoera onean dagoela deialdian aipatutako proba fisikoak egiteko.

4.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

5. oinarria.–Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

5.1. Parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukaturik, alkateak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta aginduko da argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren webgunean eta iragarki-taulan. Horretarako, bi zerrenda eginen dira:

1. Txanda irekiko izangaiak.

2. Igoera txandako izangaiak.

5.2. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamar egun balioduneko epean, baztertuek erreklamazioak egiten ahalko dituzte eta, hala behar bada, egindako akatsak zuzendu.

5.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzi ondoren, Corellako Udaleko alkatearen ebazpen baten bidez, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsiko dira, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren webgunean eta iragarki-taulan argitaratuko.

Ebazpenak zehaztuko ditu oposizioa osatzen duten ariketak hasteko tokia, eguna eta ordua. Hautaprobak eginen dira, 718/2003 Foru Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik gutxienez bi hilabete iragan direnean.

6. oinarria.–Kalifikazio epaimahaia.

6.1. Osaera.

Hauek izanen dira kalifikazio epaimahaiko kideak:

–Epaimahaiburua: Gorka García Izal, Corellako Udaleko alkatea.

–Ordezkoa: Ignacio Sobejano Sesma, Corellako udaleko zinegotzia.

–Epaimahaikidea: Luis Pellejero Verdejo, Corellako udaltzainburua.

–Ordezkoa: Gorka Busto Hidalga, Azagrako udaltzainburua.

–Epaimahaikidea: Francisco Javier Enériz Villafranca, funtzionarioen ordezkaria.

–Ordezkoa: Francisco Javier Arellano Peinado, funtzionarioen ordezkaria.

–Epaimahaikidea: –David Carabantes Bernal, Nafarroako Gobernuko Segurtasunaren Koordinazio Ataleko burua.

–Ordezkoa: Enrique Chivite Ayala, Cintruenigoko udaltzainburua.

–Mahaikide-idazkaria: Milagrosa López Mendoza, Corellako Udaleko idazkari nagusia.

–Ordezkoa: Isidro López Bozal, San Adriango Udaleko idazkari nagusia.

6.2. Eraketa eta jarduna.

–Epaimahaiburuak deituta, probak hasi baino lehenago eratu behar da epaimahaia.

–Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertan ez badago.

–Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien legezko ordezkoek egon beharko dute bertan.

–Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sortzen diren arazo guztiak.

–Kalifikazio epaimahaiko kideak parte hartzetik abstenituko dira, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan jasotzen diren abstenitzeko arrazoietako bat badute.

–Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean (aipatutako urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikulua).

–Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza jasotzen ahalko du proba guztietan edo haietakoren batean. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

7. oinarria.–Oposizioaren nondik norakoa.

7.1. Oposizioak bi fase izanen ditu:

–Lehen fasea: ezagutzei buruzko probak, proba fisikoak, proba psikoteknikoak eta osasun probak eginen dira.

–Bigarren fasea: oinarrizko prestakuntza-ikastaro bat gainditu beharko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

7.2. Probetarako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala eraman beharko dute edo, bestela, pasaportea, gidabaimena edo, epaimahaiaren iritziz betiere, izangaia nor den frogatzen duen beste agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira iragarritako egun, ordu eta tokietan agertzen ez direnak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak.

Proba bakoitzaren kalifikazioa burututakoan, epaimahaiak behin-behineko kalifikazioak argitaratuko ditu Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, eta bost egun naturaleko epea emanen du izangaiek alegazioak aurkezteko. Epaimahaiak alegazioak ebatzi ondoren, behin betiko kalifikazioak onetsiko dira, eta horiek ere iragarki-taulan eta Udalaren webgunean argitaratuko dira; proba gainditu duten izangaiak eta baztertuak adieraziko dira, bai eta hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua ere, gutxienez berrogeita zortzi ordu lehenago.

7.3. Prozeduraren faseak, dokumentazioa, ikastarorako behin betiko onarpena, praktiketako funtzionarioen izendapena eta oinarrizko prestakuntza-ikastaroa.

7.3.1. Prozeduraren faseak:

Hautapen prozesuaren lehen fasean honako proba hauek izanen dira:

a) Proba teorikoa: test motako ariketa bat egin beharko da, II. eranskineko gai zerrendan azaltzen diren gaiei buruzkoa. 100 galdera teoriko-praktikoko sorta bati erantzun beharko zaio idatziz. Galdera guztietan hiru erantzun emanen dira aukeran, baina bat bakarra izanen da balioduna. Erantzun zuzen bakoitzak 1,50 puntuko balioa izanen du, eta erantzun okerrek 0,50 puntuko balio negatiboa izanen dute. Galdera guzti-guztiei balorazio bera emanen zaie.

Izangaiek ariketa hori egiteko bi ordu izanen dituzte gehienez ere. Proba honetan 150 puntu lortzen ahalko dira gehienez. Bazterturik geldituko dira ariketan gutxienez 75 puntu lortzen ez dituztenak.

Proban, erreserbako hamar galdera gehigarri izanen dira, azterketako galderaren bat kendu behar bada ere, akatsa izateagatik. Hala ere, epaimahaiaren ustez galdera oker gehiago badago, kendu eginen dira, eta ez dira kontuan hartuko azterketa zuzentzeko.

b) Gaitasun fisikoa neurtzeko proba: deialdiko III. eranskinean azaltzen diren ariketa fisikoak egin beharko dira, eta haietako bakoitzak balioko du izangaiak baztertzeko. Proba honetan 40 puntu lortzen ahalko dira gehienez. Epaimahaiak ezarriko du proba honetako ariketak egiteko ordena eta erabakiko du egun bakarrean ala gehiagotan egin beharko diren.

Gaitasun fisikoa neurtzeko proba hau egitera, gehienez txanda irekiko 30 izangairi deituko zaie. Hortaz, baldin txanda horretan proba teorikoan eskatzen den gutxieneko puntuazioa lortu dutenak kopuru hori baino gehiago badira, kalifikaziorik handienak lortutakoak baino ez dira iraganen aipaturiko probara. 30. postuan kalifikazio bera duten izangai bat baino gehiago badaude, berdinduta dauden guztiek egiten ahalko dute ariketa. Txanda irekiko gainerako izangaiak deialditik baztertuta geldituko dira. Proba teorikoa gainditu duten igoera txandako izangai guztiek eginen dituzte proba fisikoak.

Proba honetako ariketak honela kalifikatuko dira:

–Pisua jasotzeko proba (banku press-a), 5-10 puntu bitarte.

–Ur inguruneko trebetasun proba, 5-10 puntu bitarte.

–Zalutasun proba (Barrow testa), 5-10 puntu bitarte.

–Erresistentzia proba (Course Navette-ren testa), 5-10 puntu bitarte.

Epaimahaiak ezarriko du proba fisikoak egiteko hurrenkera.

Bazterturik geldituko dira proba guzti-guztietan eskatzen den gutxieneko puntuazioa lortzen ez duten izangaiak.

Izangai guztiak dopinaren kontrako kontrola egitera behartuta egonen dira, ariketak egin bitartean edo beste noiznahi, epaimahaiak hala eskatuz gero. Behar den organo espezializatuak eginen ditu jardunbide debekatuak detektatzeko edo egiaztatzeko analisiak. Horren ondorioetarako, debeku izanen dira Kirol Kontseilu Goreneko Lehendakaritzaren 2021eko azaroaren 25eko Ebazpenaren I. eranskinean jasoriko substantziak, gai farmakologikoak, dopin metodoak eta manipulazioak, ebazpen horren bidez onetsi baitzen kirolean debekatuta dauden substantzia eta metodoen zerrenda (2021eko 290. Estatuko Aldizkari Ofiziala, abenduaren 4koa).

Bazterturik geldituko dira kontrol horretan emaitza positiboa ateratzen duten izangaiak eta, orobat, kontrola egitea onartzen ez dutenak.

c) Proba psikoteknikoa: hainbat proba eginen dira, izangaiak lanpostuaren profil profesiografikoaren eskakizunetara zein neurritan egokitzen diren zehazteko. Proba hauek eginen dituzte Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Atalak edo erakunde horrek izendatzen dituen langileek, eta haren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarendako.

Gaitasun psikoteknikoaren proban 50 puntu lortzen ahalko dira gehienez. Bazterturik geldituko dira gutxienez 25 puntu lortzen ez dituztenak.

Proba fisikoak gehi proba teorikoa gainditzen dituzten izangai guztiek eginen dituzte gaitasun psikoteknikoaren probak.

d) Proba medikoak. Proba psikoteknikoak gainditzen dituzten izangaiei, deialdiko lanpostuak baino gehiago badira eta epaimahaiak zehazten duen kopuruan, osasun probak egitera dei eginen zaie, gaitasun psikofisikoa egiaztatu beharrez, deialdiaren 3.1 apartatuaren d) letran ezarritakoari jarraikiz. Corellako Udalaren Lan Osasunaren Zerbitzuak eginen du osasun azterketa.

Izangaiak "gai" edo "ez gai" kalifikatuko dira, Prebentzioak igorritako txosten medikoen arabera. "Gai" kalifikazioa lortzen ez dutenak bazterturik geldituko dira.

Dauden lanpostu guztiak zehaztu eta epaimahaiak osasun azterketaren balorazioak jaso ondoren, epaimahaiak izangai onartuen zerrenda prestatuko du, lanpostu hutsak adjudikatzeko ekitaldian parte hartzeko, betiere lortutako puntuazioaren hurrenkeran.

7.3.2. Lanpostuen adjudikazioa.

a) Adjudikazioen ekitaldia eginen da prestakuntza-ikastaroaren aurretik, zehazteko nork duten sarbidea bete beharreko postuetarako.

b) Ekitaldi horren helburua da dauden lanpostuak betetzea, hautaprobetan lortutako puntuazio handienaren arabera.

c) Epaimahaiak bi zerrenda eginen ditu horretarako, guztirako puntuazio handienetik txikienera ordenatuta: bat igoera txandako lanposturako izangaiena eta beste bat izangai guztiena. Dei egiten hasiko da, ordenaren arabera, lehenik igoera txandako zerrendan agertzen direnei, txanda horretako lanpostu hutsak adjudikatzeko. Lanpostu horiek bete ondoren, gauza bera eginen da izangai guztiak jasotzen dituen zerrendarekin, igoera txandako lanpostu hutsak adjudikatu zaizkienak kenduta, txanda irekiko lanpostuak betetzeko.

d) Ekitaldi honetan lanpostua lortzen duten izangaien zerrenda behin-behineko proposamena izanen da oinarrizko prestakuntza-ikastarorako. Proposatutakoen kopurua ez da inolaz ere izanen deialdiko lanpostu kopurua baino handiagoa. Epaimahaiak jendaurrean jarriko du zerrenda Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, bakoitzaren kalifikazio orokorrak zehaztuta.

7.3.3. Dokumentazioa eta ikastarorako behin betiko onarpena:

Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan parte hartu ahal izateko, behin-behinekoz onartutakoek frogatu beharko dute, zazpi egun balioduneko epean, aipatutako zerrenda Udalaren iragarki-taulan eta webgunean argitaratzen denetik hasita, betetzen dituztela deialdiaren 3.1 apartatuko e), f), g) eta h) baldintzak. Horretarako, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute Corellako Udaleko Erregistro Orokorrean, epaimahaiko idazkariari zuzendua:

–Deialdian eskatutako gidabaimenen fotokopia konpultsatua, bi aldeena.

–Erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko ez dela kondenatua dolozko delitu bat dela kausa, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ere, eta eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.

–Justizia Ministerioaren mendeko Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Zentralaren ziurtagiria, frogatzen duena ez dagoela izangaiaren aurrekari penalik, edo aurrekariak baliogabetuta daudela.

–Armak eramateko eta, behar denean, horiek erabiltzeko konpromisoa hartzeko erantzukizunpeko adierazpena.

–Gizarte Segurantzaren txartelaren fotokopia konpultsatua.

Hala behar denean, deialdiko 8.2 apartatuaren laugarren paragrafoan aipatzen den aukeraz baliatzeko agiria.

Aurreko izapideak eginik, epaimahaiak behin betiko zerrenda argitaratuko du, puntuazio handienetik txikienera, oinarrizko prestakuntza-ikastaroan onartutako izangaiak zein diren adierazita. Udaltzain izateko oinarrizko prestakuntza-ikastarora behin-behinekoz onartutako izangairen batek ez badu eskatutako dokumentazioa aurkezten, edo ez badu osasun azterketa gainditzen, probak gainditu eta eskatzen diren baldintzak betetzen dituen puntuazio handiena duen izangaiarekin ordeztuko da behin betiko zerrendan.

7.3.4. Praktiketako funtzionarioaren izendapena:

Udaltzain izateko oinarrizko prestakuntza-ikastaroan parte hartzen duten izangaiak Corellako Udaleko praktiketako funtzionario izendatuko dira Alkatetzaren ebazpen baten bidez, salbu eta aurretik Nafarroako administrazio publiko bateko funtzionarioak badira.

7.3.5. Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa:

–Oinarrizko prestakuntza ikastaroa Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du eta baztertzailea izanen da. Ikastaroa jarraikiko zaio Nafarroako Segurtasun Eskolaren Antolamendu eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuan eta aplikagarriak diren gainerako xedapenetan ezarrita dagoenari.

–Azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 34.3 eta 45.3 artikuluetan ezarritakoarekin bat, izangairen batek deialdian eskatutako ikastaroaren antzeko bat, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak antolatua, gainditu badu, aski izanen da Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak ikastaro hori baliozkotzea. Hori frogatzeko, egiaztagiri ofiziala aurkeztuko da, ikastaroetako edukien berdintasuna edo baliokidetasuna frogatzen duena, eta baliozkotutako ikastaroan edo ikastaroetan lortutako kalifikazioak. Egiaztagiri hori Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du, interesdunak eskatuta. Behin ikastaroaren edukia berdina edo baliokidea dela egiaztatuta, puntuazio proportzionala aterako da, bai ikastaroaren puntuazio orokorrarena, bai ikastaroaren barruko arlo bakoitzarena.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolaren eginkizunetako bat izanen da eginkizun berberak edo antzekoak dituzten erakunde publikoek emandako ikastaro eta diplomak osorik edo partez baliozkotzea, bai eta eskolak berak lehenago emandakoak ere, baldin eta eduki-baliokidetasuna badago. Horrelakoetan, behar den puntuazioa esleituko du.

–Izangaiek, prestakuntza ikastaroak dirauen bitartean, C mailaren hasierako soldatari dagokion lansaria jasoko dute, bai eta, hala badagokio, familia laguntza ere.

–Oinarrizko prestakuntza ikastarora sartzen diren langile finkoek jatorrizko lanpostuaren ordainsaria jasoko dute, hori handiagoa baldin bada praktiketako funtzionarioari dagokiona baino.

–Halaber, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko dira eta alta emanen zaie, salbu eta lehendik Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen eskubide pasiboen beste araubide batean afiliaturik badaude, horrexetan segituko baitute.

–Praktiketako funtzionario izateak ez ditu ematen eskuratu nahi den lanpostuari dagozkion eskubideak.

–Oinarrizko prestakuntza ikastaroan baja emateak berekin ekarriko du praktiketako funtzionarioaren izaera galtzea. Gertatzen denean, deialdia egin duen organoari jakinaraziko zaio. Epaimahaiak emanen dio baja horren berri Udalari.

–Oinarrizko prestakuntza ikastaroan onartuak izan baino lehen egindako osasun azterketaz gain, ikastaroa egin bitartean edo hura bukatutakoan izangaiek agintzen zaizkien proba mediko guztiak pasatu beharko dituzte, deialdiaren 3.1.d) apartatuan aipatzen den baldintza betetzen segitzen dutela egiaztatzeko. Proba horien bidez atzematen bada baztertzeko arrazoirik badela, epaimahaiak aginduko du izangai horiei baja emateko hautapen prozesutik, eta, ondorioz, praktiketako funtzionario izaera galduko dute.

–Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa gainditzen duten izangaiek, eta hautapen prozesuan gaitasun psikofisikoa galtzeagatik baja ematen ez bazaie, praktiketako funtzionarioak izaten segituko dute lanpostuaz jabetu arte.

–Oinarrizko prestakuntza ikastaroan, izangaiak "gai" edo "ez gai" kalifikatuko dira, ateratako puntuazioaren hurrenkeran. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak aipatu ikastaroan ematen dituen kalifikazioak lotesleak izanen dira kalifikazio epaimahaiarendako.

–Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa gainditzen ez duten izangaiak bazterturik geldituko dira deialditik.

7.3.6. Azken kalifikazioa. Izangai bakoitzaren azken kalifikazioa ateratzeko, batuko dira hautapen prozesu osoko puntuazioak, hau da, hautapen fasean lorturiko puntuazioak.

8. oinarria.–Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Izendapena.

–Oinarrizko prestakuntza ikastaroa bukaturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta, eta gainditu dutenak izendatzeko proposamena igorriko du.

–Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa bukatu, eta izangaiek zin egin edo hitzeman beharko dute Nafarroako Foru Eraentza errespetatu eta defendatuko dutela, Konstituzioari eta legeei men eginen dietela eta karguari dagozkion betebeharrak zintzo beteko dituztela.

–Eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondotik, alkatearen ebazpen baten bidez, Corellako Udaleko udaltzain eta funtzionario izendatuko dira oposizioa gainditu duten izangaiak, txanden eta lortutako azken puntuazioaren hurrenkeraren arabera, aurreko apartatuan ezarritakoa bete badute.

–Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

–Behin prestakuntza-ikastaroa bukatu ondoren, eta ikastaroa baliozkotu zaion izangaiak hautatutako polizian sartu ondoren, jabetza hartzeak berekin ekarriko du berariaz uko egitea une horretara arte edukitako lanpostuari, eta lanpostua gelditzea erreserbarik gabeko borondatezko eszedentziaren egoeran.

8.2. Jabetza hartzea.

–Izangaiek izendapenean zehazten den egunean jabetu beharko dute lanpostuaz.

–Lanpostuaz jabetzeak berekin ekarriko du praktiketako funtzionario izateari uztea.

–Ezarritako egunean lanpostua hartzen ez dutenek Corellako Udalean sartzeko eskubide guztiak galduko dituzte, ezinbesteko kasuetan izan ezik.

–Hautaprobak gainditu eta deialdiaren xede diren lanpostuetarako izendatuak izan ondoren, Udalean sartu eta funtzionario bihurtzen diren izangaiak Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie araubide horren babesean, salbu eta lehendik afiliaturik badaude Nafarroako Administrazio Publikoetako Eskubide Pasiboen eta Osasun eta Gizarte Laguntzaren beste araubide batean; orduan, eta izendatu aurretik, aukeratzen ahalko dute babes araubide horretan segitzea ala Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatzea.

9. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Jarritako errekurtso guztiak eta horien ebazpena argitaratuko dira Udalaren webgunean, hautapen prozesu honetan interesdun direnei jakinarazteko ondorioetarako.

10. oinarria.–Datu pertsonalen babesa.

Corellako Udala da datuen tratamenduaren arduraduna, enplegu deialdiak kudeatzeko helburuz eta botere publikoak baliatuz erabiliko diren datu pertsonalei dagokienez.

–Oinarri juridikoa: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, hizpide duena Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, eta interesdunak eskabidea aurkeztean emaniko adostasuna.

–Datuak zenbat denboraz gordeko diren: datuak aipatu helburua betetzeko behar den denboran edukiko dira, eta Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean gordeko dira. Bestalde, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).

–Datuen hartzaileak: datuak organo judizialei eta ordezkari sindikalei lagatzen ahalko zaizkie, indarreko legedia betez, eta Udalaren webgunean eta iragarki-taulan emanen dira argitara, deialdian adierazi bezala.

–Eskubideak: jakinarazten dizugu badituzula datuetara irispidea izateko eskubidea, datu horiek zuzentzeko eskubidea, zuzenak ez badira, eta datuak ezerezteko eskubidea, bai eta beste eskubide batzuk ere. Horiek erabiltzeko, jo beharko duzu Erregistro Orokorrera (España plaza z.g., 31591 Corella), edo egoitza elektronikora (www.corella.es). Halaber, interesdunek erreklamazioa aurkez dezakete Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera-idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001, Madril), edo egoitza-elektroniko honetara: www.agpd.es.

I. ERANSKINA.–ONARTUA IZATEKO ESKABIDE-ORRIA

IZEN-DEITURAK __________________________________________________________________

NAN __________________________________________________________________________

JAIOTEGUNA __________________________________________________________________

NAZIONALITATEA _________________________________________________________________

ORAINGO HELBIDEA ______________________________________________________________

POSTA KODEA _________________________________________________________________

HERRIA _______________________________________________________________________

TEL. MUGIKORRA _________________________________________________________________

HELBIDE ELEKTRONIKOA __________________________________________________________

AZALTZEN DUT:

–Ez dudala eritasunik nahiz akats fisiko edo psikikorik, galarazten didanik karguan aritzea, eta ez dudala indarreko xedapenetan ezarritako ezintasunik.

–Ez naizela izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik kendua diziplinazko espediente baten bidez, eta ez nagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoak betetzeko.

–Baditudala deialdian eskatzen diren tituluak eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

ESKATZEN DUT:

Onartua izatea Udaltzaingoko udaltzain-agentearen hiru lanpostu betetzeko deialdian, Corellako Udalaren zerbitzura aritzeko, honako txanda honetan: ______________________________________ Deialdia argitaratu zen ______________________ zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2023ko _____________________________________ (e)(a)n.

Corellan, 2023ko ________________________________aren _______(e)(a)n.

(Sinadura)

II. ERANSKINA.–GAI ZERRENDA

1.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Hitzaurrea. Aitzin titulua. I. titulua: Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. III. titulua: Gorte Nagusiak. IV. titulua: Gobernua eta Administrazioa. VI. titulua: Botere Judiziala.

2.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Udalerria. V. titulua: Toki-erakundeei buruzko xedapen orokorrak. VII. titulua: Nafarroako toki-erakundeen zerbitzurako langileak. X. titulua: Biztanleria handiko udalak antolatzeko araubidea. XI. titulua: Zenbait arlotako arau-hauste eta zehapenen tipifikazioa toki-erakundeetan.

3.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. I. tituluaren barnean: Toki-erakundeen antolaketa eta administrazioa, I. kapitulua: Udalerriak. III. tituluaren barnean: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrendako informazioa eta haien parte-hartzea, 1. kapituluko 1. atala eta 2. atala: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamendua.

4.–2/1986 Lege Organikoa, martxoaren 13koa, Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzkoa. I. titulua: Segurtasun indar eta kidegoak. II. titulua: Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak. III. titulua: Autonomia erkidegoetako poliziak. IV. titulua: Estatuaren eta autonomia erkidegoen arteko lankidetza eta koordinazioa. V. titulua: Udaltzaingoak. Bosgarren xedapen gehigarria. Azken xedapenetan hirugarrena.

5–Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina. I. titulua. Xedapen orokorrak. II. titulua. Funtzionario publikoak. I. kapitulua. Hautaketa. II. kapitulua. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. III. kapitulua. Mailak eta graduak. IV. kapitulua. Administrazio karrera. V. kapitulua. Plantilla organikoak, funtzionarioen zerrendak eta espediente pertsonalak. VI. kapitulua. Egoera administratiboak.

6.–10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa: Atariko titulua: Zigor bermeak eta zigor legearen aplikazioa. I. titulua: Arau-hauste penala. II. titulua: Delituen erantzukizun kriminala duten pertsonak. III. titulua. Zigorrak.

7.–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoa. I. titulua. Xedapen orokorrak. IV. titulua. Emakumeen kontrako indarkeriaren detekzioa eta arreta. VII. titulua. Poliziaren arreta eta babes eraginkorra.

8.–3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa. I. eta II. tituluak.

9.–1882ko irailaren 14ko Errege Dekretua, onesten duena Prozedura Kriminalaren Legea: II. liburua: I. titulua: Salaketa, III. titulua: Polizia judiziala, VI. titulua: Zitazioa, atxiloketa eta behin-behineko espetxeratzea. VIII. titulua: I. kapitulua: Toki itxian sartu eta hori miatzea. IV. liburua: Prozedura bereziak, II. titulua: Prozedura laburtua, II. kapitulua: Polizia judizialaren eta Fiskaltzaren jarduketak. III. titulua: Delitu jakin batzuk azkar epaitzeko prozedura.

10.–6/1984 Lege Organikoa, maiatzaren 24koa, «Habeas Corpus» prozedura arautzen duena.

11.–23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziari buruzkoa.

12.–4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzkoa. Atarikoa: I. kapitulua: Xedapen orokorrak, II. kapitulua: Dokumentazio eta identifikazio pertsonala, III. kapitulua: Herritarren segurtasuna mantentzeko eta berrezartzeko jarduerak, eta V. kapitulua: Zehapen araubidea.

13.–8/2006 Foru Legea, ekainaren 20koa, Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzkoa.

14.–6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onesten duena.

15.–1428/2003 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa, Zirkulazio Erregelamendu Orokorra onesten duena, aplikatuz eta garatuz Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna –zeina onetsi baitzen martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez–.

16.–Corellako Udalaren erregelamendu eta udal ordenantza ez-fiskalak.

–Corellako Udalaren ordenantza, gizalegezko jokaeren sustapenaren eta espazio publikoen babesaren gainekoa (2007ko 52. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 27koa).

–Udal ordenantza, kuadrilla gelak arautzen dituena (2015eko 12. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 20koa).

–1. udal ordenantza, jabari publikoko ondasunak babestearen gainekoa (1996ko 57. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 10ekoa).

–Corellako Udalaren kirol eremuak erabiltzeko erregelamendua: VIII. kapitulua. Zehapen eta diziplina araubidea. (2013ko 184. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 24koa).

17.–Etika eta deontologia poliziala:

–Jokabide kodea, legea betearazi behar duten funtzionarioendako (34/169 Ebazpena, 1979ko abenduaren 17koa, Nazio Batuen Batzar Nagusiak emana).

–690/1979 Ebazpena, Europako Kontseiluaren Parlamentu Biltzarrak emana, poliziaren gaineko deklarazioa egiten duena.

–Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak Europar Batasuneko estatuei emandako 2001/10 Gomendioa, Poliziaren Etikaren Europako Kodeari buruzkoa. (Ministroen Kontseiluak emana 2001eko irailaren 19an, Ministroen Delegatuen 765. bilkuran).

18.–5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duena. Atariko titulua. I. titulua: Legearen aplikazio eremua. II. titulua: Neurriak. III. titulua: Prozeduraren instrukzioa.

19.–2/1989 Foru Legea, martxoaren 13koa, Ikuskizun Publikoak eta Josteta Jarduerak arautzen dituena.

20.–201/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, Ikuskizun publikoen eta josteta jardueren ordutegi orokorra arautzen duena.

21.–202/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, Establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoa onetsi eta enpresen eta lokalen erregistroak arautzen dituena.

22.–33/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 2koa, aisiako jardueretan sartzeko eta haietan egoteko baldintzak arautzen dituena eta sarrera kontrolatzen duten langileen gaikuntza irizpideak eta eginkizunak ezartzen dituena.

23.–94/2022 Foru Dekretua, urriaren 26koa, zeinaren bidez onesten baita Lagun egiteko animaliak Nafarroan babesteari buruzko apirilaren 4ko 19/2019 Foru Legea garatzeko erregelamendua.

24.–Corellako geografia eta historia.

25.–Corellako kale-izendegia.

26.–Corellako udal-mugarteko toponimia eta kartografia.

27.–Gaztelaniaren oinarrizko ortografia.

Oharra: Gai guztiak baloratuko dira jarraikiz deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean indarrean dagoen legediari; nolanahi ere, egun horren ondoren onesten diren arau aldaketen ekarpenak baloratzen ahal ditu epaimahaiak.

III. ERANSKINA.– BIGARREN PROBARI (GAITASUN FISIKOA)
DAGOZKION ARIKETAK

1.–Uretako trebetasun proba (50 metro estilo librean).

Azalpena: joan-etorria egin behar da igerian, estilo librean, 25 metroko igeri-ontzi batean. Proba hau egiteko gehieneko denbora hau da: 42 segundo gizonendako eta 45 segundo emakumeendako.

Ezin izanen da erabili urpeko betaurrekorik, ez eta urpean ibiltzeko beste tresnarik ere, baina bai igeriketa-betaurrekoak. Saio bakarra eginen da.

Ibilbidea hasiko da epaile kronometratzaileak seinale hau ematean: "a sus puestos" (zuen postuetara) esan eta txilibitu-soinua jo.

Saioa baliogabetzat joko da, eta baztertzeko arrazoi izanen da, baldin eta izangaiak:

–Kortxo-ilarak edo igerilekuaren alboko kaleak edo ertza euskarritzat edo abiada hartzeko erabiltzen baditu.

–Igerilekuaren hondoan bermatzen bada edo hura erabiliz abiada hartzen badu.

–Kalez aldatzen bada.

Puntuazioa: eskala honen arabera emanen da (denbora segundotan neurtua, segundo-ehunenak ez baitira kontuan hartuko).

Denbora eta puntuazioak. Ikus taula osoa:

DENBORA (GIZONAK)

DENBORA (EMAKUMEAK)

NOTA

42"tik gora

45"tik gora

Baztertua

41"9tik 41"era bitarte

44"9tik 44"ra bitarte

5,0

40"9tik 40"ra bitarte

43"9tik 43"ra bitarte

5,5

39"9tik 39"ra bitarte

42"9tik 42"ra bitarte

6,0

38"9tik 38"ra bitarte

41"9tik 41"era bitarte

6,5

37"9tik 37"ra bitarte

40"9tik 40"ra bitarte

7,0

36"9tik 36"ra bitarte

39"9tik 39"ra bitarte

7,5

35"9tik 35"ra bitarte

38"9tik 38"ra bitarte

8,0

34"9tik 34"ra bitarte

37"9tik 37"ra bitarte

8,5

33"9tik 33"ra bitarte

36"9tik 36"ra bitarte

9,0

32"9tik 32"ra bitarte

35"9tik 35"era bitarte

9,5

31"9 edo gutxiago

34"9 edo gutxiago

10,0

2.–Banku press-a, edo pisua jasotzeko proba, 38 kg (gizonezkoak) eta 25 kg (emakumezkoak).

Azalpena: Banku batean etzanda, ahoz gora, izangaiak 38 edo 25 kiloko pisua goratu behar du 60 segundoz, ahal duen aldi guztietan. Bi eskuekin goratuko du pisua, barrari ahurraz heldu eta hatzak itxirik (eskuen arteko distantzia 80 cm izanen da gehienez, barrarekin kontaktuan dauden hatz erakusleen arteko tartea neurtuta). Ariketa honela eginen da: hasieran barrak bularra ukitzen du, ukondoak flexionaturik, eta gero ukondoak erabat luzatzen dira bertikalean jarri arte. Proba hau egiteko saio bakarra izanen dute izangaiek.

Ariketaren hasieran ukondoak flexionatuak egonen dira, eta barrak bularra ukituko du.

Oinak lehenbiziko goratzean nola dauden, horrelaxe mantenduko dira ariketa osoan, aldatu gabe.

Ukondoak erabat luzatu ezean edo ukondoen flexio bakoitzean barrarekin bularra ukitu ezean, jasoaldia baliogabetu eginen da, eta, beraz, ez da kontatuko. Honelakoetan, ariketa bukatutzat emanen da:

Izangaiak, ukondoak flexionaturik dauzkala, ariketa gelditzen badu barra bularrean bermatuz.

Puntuazioa: egindako errepikapenen araberakoa izanen da, ondotik ageri den eskalari jarraikiz.

Ikus taula osoa:

ERREPIKAPENAK (GIZONAK)

ERREPIKAPENAK (EMAKUMEAK)

NOTA

30 baino gutxiago

30 baino gutxiago

Baztertua

30 eta 35 artean

30 eta 35 artean

5,0

36 eta 41 artean

36 eta 41 artean

5,5

42 eta 46 artean

42 eta 46 artean

6,0

47 eta 50 artean

47 eta 50 artean

6,5

51 eta 54 artean

51 eta 54 artean

7,0

55 eta 57 artean

55 eta 57 artean

7,5

58 eta 60 artean

58 eta 60 artean

8,0

61 eta 62 artean

61 eta 62 artean

8,5

63 eta 64 artean

63 eta 64 artean

9,0

65

65

9,5

66 edo gehiago

66 edo gehiago

10,0

3.–Zalutasun proba. (Barrow testa).

Abiapuntuko jarrera: zutik zutoinaren ondoan, irteera marraren atzean.

Gauzatzeko modua: probaren helburua da ahalik eta lasterren egitea "zortzi" baten itxurako zirkuitu bat, bost zutoinez mugatua. Horietako lauk 8,66 bider 5 metroko laukizuzen baten erpinak seinalatzen dituzte eta bosgarrena erdi-erdian dago (ikus grafikoa). Izangaiek bi aldiz egin behar dute zirkuitua, behin alde batera eta beste behin bestera (A eta B ibilbideak grafikoan). Izangai bakoitzari bigarren aukera emanen zaio ibilbide bakoitzean, lehenengo saioa baliogabetzat hartzen bada.

Proba hau egiteko gehieneko denbora hau da: 24" segundo gizonendako, eta 26" segundo emakumeendako.

Saio baliogabea izanen da honako hau gertatzen denean:

a) Izangaiak zutoin bat botatzen duenean.

b) Izangaia ibilbidetik ateratzen denean.

Honako hauek dira kanporatzeko arrazoiak:

a) Ibilbideetako batean (A edo B) bi saio baliogabe egitea. b) Probarako aurreikusitako gehieneko denbora gainditzea.

Puntuazioa: izangaiek bi ibilbideetan (A + B) emandako denbora batuko da, fotozelulak irakurri bezala, ehunenetan, kontuan hartuz ariketa bukatzen dela izangaiak irteera marra berriz gurutzatzen duenean. Fotozelula sistemak huts egiten badu, erreserbako eskuzko kronometrajea aplikatuko da.

Denborak eta puntuazioak. Ikus taula osoa:

DENBORA (GIZONAK)

DENBORA (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

24"tik gora

26"tik gora

Baztertua

24"tik 23"9ra bitarte

26"tik 25"9ra bitarte

5,0

23"8tik 23"7ra bitarte

25"8tik 25"7ra bitarte

5,5

23"6tik 23"5era bitarte

25"6tik 25"5era bitarte

6,0

23"4tik 23"3ra bitarte

25"4tik 25"3ra bitarte

6,5

23"2tik 23"1era bitarte

25"2tik 25"1era bitarte

7,0

23"0tik 22"9ra bitarte

25"0tik 24"9ra bitarte

7,5

22"8tik 22"7ra bitarte

24"8tik 24"7ra bitarte

8,0

22"6tik 22"5era bitarte

24"6tik 24"5era bitarte

8,5

22"4tik 22"3ra bitarte

24"4tik 24"3ra bitarte

9,0

22"2tik 22"1era bitarte

24"2tik 24"1era bitarte

9,5

22" edo gutxiago

24" edo gutxiago

10,0

4.–Erresistentzia-proba (Course Navette-ren testa).

Gauzatzeko modua: izangaiek 20 metroko luzera duen joan-etorriko ibilbide bat egin behar dute emandako seinale akustikoen bidez markatutako erritmoari jarraikiz, ahalik eta joan-etorri gehien eginez. Izangaiek, seinalea entzutearekin batera, ibilbidearen bi muturrak seinalatzen dituzten marrak zapaldu beharko dituzte, lehenik bat eta gero bestea. Hortaz, izangai guztiek erritmo berean egin beharko dute lasterketa, eta ez da onartuko inork ere ez lasterketaren erritmoa gainditzea. Buelta emanen da oin baten gainean bermatuz eta marra zapalduz. Soinua tarte erregularren arabera emanen da. Probaren hasieran abiadura motela izanen da, baina gero eta azkarrago eginen da. Izangaiek saio bakarra izanen dute proba hau egiteko.

Testaren helburua da zinta magnetofonikoak markatzen duen erritmoari eustea eskatzen diren tarteak bete arte. Izangaia seinalea entzun baino lehentxeago abiatzen bada, behin baino gehiagotan, abisu bat emanen zaio. Izangaia seinalea baino lehen ateratzen bada, metro bateko tartea gaindituz, probari bukaera emanen zaio besterik gabe.

Izangai bakoitzaren proba bukatuko da une honetan (eta ordura arte egin dituen tarteak kontatutako dira):

–Izangaia gelditzea, salbu eta soilik une batez gelditzen bada 20 metroko marraren gainean pibotatzen ari denean, seinale akustikoaren zain.

–Izangaia bere kaletik ateratzea.

–Izangaiak ez zapaltzea ibilbide oso bat bukatzeko dagoen muturreko marra.

–Seinale akustikoa entzuten denean, izangaia ez iristea 20 metroko marratik metro bateko eremura.

–Izangaia hiru aldiz jarraian ez iristea muturreko marra edo harago zapaltzera, seinale akustikoak agintzen dionean. Marratik metro bateko tartera egotea onartuko da, seinaleak jotzen duen unean. Segurtasun metroaren barrenean egonda, izangaiak ez badu lortzen marra zapaltzea seinale akustikoak jo baino lehen, abisu bat emanen zaio, kontrolatzailearen ezker-eskuin jarriko den kono baten bidez. Abisu hori kendu eginen zaio baldin eta lortzen badu 20 metroko beste marra ukitzea seinale akustikoak jotzean. Marra ukitzen ez badu, bigarren abisua emanen zaio. Bi abisu dituela, izangaia 20 metroko beste marrara iristen bada seinale akustikoarekin batera, bi abisuak kenduko zaizkio; garaiz iristen ez bada, berriz, hirugarren abisua emanen zaio, eta proba bukatutzat joko da.

Puntuazioa: izangai bakoitzak proba bukatzen duen arte pasatako tarteen araberakoa izanen da (tarte bakoitza minutu batekoa da gutxi gorabehera), honako eskala honi jarraikiz:

TARTEAK (GIZONAK)

TARTEAK (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

10 baino gutxiago

9,0 baino gutxiago

Baztertua

10,0

9,0

5,0

10,5

9,5

5,5

11,0

10,0

6,0

11,5

10,5

6,5

12,0

11,0

7,0

12,5

11,5

7,5

13,0

12,0

8,0

13,5

12,5

8,5

14,0

13,0

9,0

14,5

13,5

9,5

15,0 edo gehiago

14,0 edo gehiago

10,0

IV. ERANSKINA.–BAZTERTZEKO ARRAZOI MEDIKOEN TAULA

1.–Ikusmena. Begien sistema:

–Zuzendu gabeko ikusmen zolitasuna:

  • 4/10 bi begietan, edo
  • 3/10 begirik okerrenean eta 5/10 hoberenean, edo
  • 2/10 begirik okerrenean eta 6/10 hoberenean.

–Ikuseremu monokularra: plano horizontalean, ez da 120°-tik beherakoa izanen, eta ez da murrizketa nabarmenik izanen ikuseremuaren ezein meridianotan.

–Diplopia.

–Diskromatopsia larriak.

–Estereopsi falta.

–Keratotomia erradiala.

2.–Entzumena. Entzumen sistema:

–500 eta 3.000 Hz bitarteko frekuentzietan 45 dB edo gehiagoko galera monoaurala izatea entzumen-zolitasunean.

–Orekari loturiko nahasmenduak, edozein etiologiatakoak.

3.–Mintzamena:

–Afasiak, disfoniak, disfemiak (hitz-moteltasuna), disartria eta disglosia iraunkorrak, polizia lanetan aritzea zaildu edo galarazteko modukoak.

4.–Hezur eta muskulu-sistema:

–Giltzaduraren baten ankilosia edo galera anatomikoa, eragin funtzionalaren arabera.

–Prozesu artikularrak, eragin funtzionalaren arabera, zeinahi etiologiaren ondorio direla ere.

–Eskoliosiak, 20° baino handiagoak.

–Zifosiak, 30° baino handiagoak.

–Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen bat-egiteak eta ornoarteko diskoaren nahasmenduak.

–Espondilitis ankilosatzailea.

–Paget-en eritasuna.

–Osteoporosia eta osteomalazia (eragin funtzionalaren arabera).

–Fibromialgia.

–Deformazio anatomikoak, eragin funtzionalaren arabera.

5.–Digestio aparatua:

–Crohn-en eritasuna eta kolitis ultzeraduna.

–B eta C hepatitis aktiboak edo eramaile-egoerak.

–Gibeleko gutxiegitasuna, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

–Gibeleko zirrosia.

–Behazun-zirrosi primarioa.

–Pankreatitis kronikoa.

–Fibrosi kistikoa.

–Abdomeneko paretako herniak, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoak.

–Uzki-esfinterraren ihesa.

6.–Sistema kardiobaskularra:

–Bihotzeko gutxiegitasuna, maila guztietan.

–Arritmiak eta blokeoak: eszitazio aurreko sindromeak eta erritmo edo kondukzio kardiakoaren edozein nahasmendu, honako hauek salbu: arritmia sinusala, estrasistole suprabentrikular edo estrasistole bentrikular isolatuak, lehen mailako blokeo aurikulobentrikularra, eskuineko adarreko blokeo osoa eta ezkerreko adarraren hemiblokeoak.

–Kardiopatia iskemikoa, maila guztietan.

–Balbulopatiak.

–Miokardiopatiak.

–Perikardiopatia kronikoak.

–Biriketako hipertentsio primarioa eta sekundarioa.

–Arterietako iskemia kronikoaren sindromea.

–Hipertentsio arteriala (TASa > 140 eta TADa > 90).

–Hipotentsioa (TASa < 90 eta TADa < 45).

–Gutxiegitasun benoso eta linfatikoa.

7.–Arnas aparatua:

–Arnas aparatuko gaitz kronikoak (bronkitis kronikoa, buxadurazko arnas gaixotasun kronikoa, enfisema, bronkiektasiak).

–Pleurako isuri errepikatuak.

–Berezko pneumotorax errepikatuak.

–Eritasun interstizialak eta/edo biriketako fibrosia.

–Asma eta bronkioetako hiperreaktibotasuna.

8.–Nerbio-sistema:

–Epilepsia.

–Esklerosi anizkoitza eta bestelako eritasun desmielinizatzaileak.

–Neurona motorraren eritasunak.

–Ataxiak.

–Buruko eta integrazioko funtzioen nahasmenduak (arrazoitze abstraktua, oroimena, adimena eta funtzio betearazleak).

–Parkinson-en eritasuna eta bestelako nahasmendu estrapiramidalak.

–Odol-hodien gaitz iskemikoak, hemorragikoak edo malformazioren baten ondoriozkoak.

–Miastenia larria eta lotura neuromuskularraren bestelako nahasmenduak.

–Bertigoak.

–Siringomielia.

–Hidrozefalia.

–Miopatiak.

–Nerbio-sistema zentraleko lesioaren ondoriozko paralisia.

–Paralisi periferikoak, eragin funtzionalaren arabera.

–Nerbio-sistema periferikoko eritasunak, eragin funtzionalaren arabera.

–Neke kronikoaren sindromea.

–Anosmia.

–Beste nahasmendu motor batzuk (tikak, estereotipia motorrak, loaren nahasmenduak), giza harremanetan eta lanean duten eraginaren arabera.

9.–Nahasmendu psikiatrikoak:

–Nahasmendu mental organikoak, salbu eta prozesu automugatuak eta itzulgarriak.

–Substantzia psikotropikoak (alkohola barne) kontsumitzearen ondoriozko nahasmendu mentalak eta portaeraren nahasmenduak.

–Eskizofrenia eta beste nahasmendu psikotiko batzuk.

–Gogo-aldartearen nahasmenduak (nahasmendu bipolarrak, depresio-nahasmendu errepikatuak, depresio-nahasmendu larria, nahasmendu distimikoak).

–Antsietate-nahasmenduak, baldin ondorio kliniko nabarmena baldin badute.

–Nortasunaren nahasmenduak eta bulkaden kontrolari loturikoak, gizarte harremanetan eta lanean eragina dutenak.

10.–Aparatu genitourinarioa:

–Giltzurrun-gutxiegitasuna, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Gernu-ihesa.

–Giltzurrun-polikistosia.

11.–Sistema endokrinologikoa:

–Hipotalamo-hipofisi ardatzaren nahasmenduak.

–Hipertiroidismoa eta hipotiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Addison, Cushing, feokromozitoma eta giltzurrun gaineko guruinetako bestelako nahasmenduak.

–Hipoaldosteronismo primarioa eta sekundarioa.

–Diabetes mellitusa.

–Adenomatosi endokrino anizkoitza.

–Hipoparatiroidismoa eta hiperparatiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

12.–Larruazala, fanerak eta guruin exokrinoak:

–Orbainak eta larruazaleko prozesu kronikoak, baldin eta, haien hedadura, eragin funtzionala eta kokapena dela kausa, polizia lanetan aritzea eragozten badute.

13.–Odola eta organo hematopoietikoak.

–Aplasia medularra, gaueko hemoglobinuria paroxistikoa, sindrome mieloproliferatiboak, anemia hemolitiko kronikoak, b-talasemiak anemiarekin.

–Linfomak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Sindrome linfoproliferatibo kronikoak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Mieloma anizkoitzak eta Waldeström-en eritasuna.

–Hemofiliak eta hemostasiaren beste nahasmendu batzuk.

–Immunoeskasiak.

–Esplenektomia.

–Antikoagulatzaileak (Heparinak, Sintrom), Interferon, kortikoideak edo eritropoietina erabiltzen dituzten tratamendu kronikoak.

14.–Beste batzuk:

–GIB birusaren antigorputzen eramailea.

–Amiloidosia.

–Kolagenosia.

–Lupus eritematoso sistemikoa.

–Artritis erreumatoidea.

–Esklerodermia.

–Sjögren-en sindromea.

–Baskulitisa, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

–Obesitatea (gorputz-masaren indizea > 25).

15.–Azalpen orokorrak:

–Patologia baztertzaileak ebaluazio mahaiak baloratuko ditu eragin funtzionalaren arabera eta polizia lanetan aritzeari begira eginen den pronostikoaren arabera.

–Prozesu neoplasikoetan eta organoen transplanteen kasuetan, ebaluazio mahaiak gaitasuna baloratuko du, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Eragin funtzionala duten bestelako gaitzak, zeinahi aparatu edo sistematakoak, ebaluazio mahaiaren iritziz polizia lanetan aritzea eragozten baldin badute.

Corellan, 2023ko azaroaren 6an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2315920