258. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko legelari izateko bi lanpostu huts, funtzionario-araubidekoak eta A mailakoak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2023ko azaroaren 27an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Zerbitzu Orokorretako buruak deialdi bat egitea proposatu du, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko legelari izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko (funtzionario-araubidekoak eta A mailakoak). Proposamen hori legelari nagusiak eskatuta egin du, Zerbitzu Juridikoetako bi lanpostu hutsak behin betiko betetzearren. Espedientea Zerbitzu Juridikoek eta Kontu-hartzailetzak egindako txostenarekin osatu da.

Aurkezturiko dokumentazioa ikusita eta Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 42. artikuluarekin bat, honako hau,

ERABAKI DUT:

1. Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko legelari izateko bi lanpostu huts, funtzionario-araubidekoak eta A mailakoak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak onestea.

2. Deialdia Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea, bai eta Parlamentuaren webgunean ere.

Iruñean, 2023ko azaroaren 27an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Honako hauek dira deialdi honen:

OINARRIAK

1. oinarria.–Xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko legelari izateko bi lanpostu huts, funtzionario-araubidekoak eta A mailakoak, oposizio-lehiaketa bidez betetzea: bat txanda irekian eta bestea Nafarroako Parlamentuko funtzionarioen arteko igoera-txandan.

Baldin eta oposizio-lehiaketa amaitzen den egunean lanpostu huts berriak badaude Nafarroako Parlamentuko plantillako Legelarien Kidegoan, zilegi izanen da lanpostu horiek gehitzea deialdi honen xede diren bi lanpostuei, horiek behin betikoz bete daitezen eta, hortaz, kalifikazio-epaimahaiaren izendapen-proposamenean sartuko dira.

Igoera-txandako lanpostu hutsa bete gabe gelditzen baldin bada izangaiek hautaprobak gainditzeko ezartzen den gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako, txanda irekikoari gehituko zaio.

Bestaldetik, baldin eta igoera-txandan hutsik dauden lanpostuak baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehia garbian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko aukera izanen dute, aurreko paragrafoan adierazitako moduan, deialdi honetako 8.3. apartatuak ezartzen duen agiri-aurkezpen epea bukatzen den unean deialdiko 2.2 apartatuko baldintza bereziak betetzen ez dituzten igoera-txandako izangaiek.

1.2. 1991ko martxoaren 21eko Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuan eta horrek gerora izandako aldaketetan xedatuari jarraikiz eginen da oposizio-lehiaketa; eta, osagarri modura, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta, hori garatu eta betearazteko, Sarrera-erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuan xedatuarekin bat.

1.3. Deialdi hau dela medio izendaturik suertatzen diren izangaiek Nafarroako Parlamentuko funtzionarioentzat eta, zehazki, legelarien kidegokoentzat ezarritako eginkizunak beteko dituzte eta horien eskubide eta betebeharrak edukiko dituzte. Haien eginkizunak dira 1991eko martxoaren 21eko Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuko 8. artikuluak eta Nafarroako Parlamentuko administrazioaren antolamenduari buruzko Erregelamenduko 14. artikuluak ezartzen dituztenak: besteak beste, Parlamentuko organoentzako aholkularitza juridiko eta teknikoa; ebazpenak, txostenak, irizpenak eta aktak idaztea; Nafarroako Parlamentua ordeztu eta defendatzea epai-organoen eta Konstituzio Auzitegiaren aurrean; eta goi mailako azterlanak eta proposamenak egiteko eginkizuna.

Legelarien kidegoko lanpostuak Nafarroako Parlamentuko Zerbitzu Juridikoei atxikirik daude.

1.4. Izendapenak Nafarroako Parlamentuaren nominako eta plantillako funtzionarioaren izaera emanen die hautatuei, indarreko xedapenetan adierazitako eskubide eta betebehar guztiekin. Zerbitzuak arduraldi esklusiboko araubidean emanen dituzte.

1.5. Lanpostuak A mailakoak dira eta lansariak maila horri dagozkionak izanen dira, eta Nafarroako Parlamentuko plantilla organiko indardunean zehazten diren osagarriak gehituko zaizkie.

1.6. Izendatuak suertatzen diren pertsonak Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatuak izanen dira eta alta emanen zaie bertan, araubide horren estalduraren abaroan, salbu eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan eta horren osagarri diren xedapenetan aipatzen den eskubide pasiboen eta osasun- eta gizarte-laguntzaren araubidean jadanik afiliatuta badaude, ezen kasu horretan aukera izanen dute araubide horretan segitzeko edo Gizarte Segurantzan afiliatzeko.

1.7. Lanaldia Nafarroako Parlamentuko Mahaiak erabakiko du, eta edozein unetan aldatu ahalko da, zerbitzuaren premien arabera.

2. oinarria.–Izangaien betekizunak.

2.1. Prozedura honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta lanpostua betetzeko prozedurak irauten duen denbora guztian, harik eta lanpostuaz jabetzeko unera arte:

a) Espainiar nazionalitatea, Europar Batasuneko kide den beste estatu batekoa edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitakoak izanik langile-zirkulazio askea aurreikusten duten nazioarteko itunen aplikazio-esparruan dagoen estatu batekoa edukitzea.

Espainiarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatu batzuetako herritarren edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek ere parte hartzen ahalko dute, baldin eta ez badaude zuzenbidez bereizita. Orobat, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez daudenean, hogeita bat urte baino adin txikiagokoak badira, edo haien kontura bizi diren adin horretatik gorakoak.

b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina ez gainditzea.

c) Zuzenbideko gradu edo lizentziatura titulu ofizialaren jabe izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea. Atzerrian lortutako tituluen kasuan, horien homologazioaren frogagiri ofiziala eduki beharko da aipatutako data horretan, edo, bestela, baliokidetasun-ziurtagiri ofizialarena.

d) Kasuan-kasuan bete beharreko eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa edukitzea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia izan ez izana, ezta diziplinako kaleratze bidez bidali izana ere.

2.2. Igoera-txandako izangaientzako berariazko baldintzak:

Txanda honetako izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, aurreko apartatuan adierazitakoez gain:

a) Nafarroako Parlamentuko funtzionario izatea eta igoerarako abiapuntu duten lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berean edo baxuagoan egotea eta Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuko 12. artikuluan ezarritako baldintzak betetzea.

2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan zehazten den unean beharko dute frogatu aurreko betekizun horiek betetzen dituztela.

Horren salbuespena izanen da, igoera-txandako izangaiei dagokienez, borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotearen baldintza, zeina bete beharko baita eskabideak aurkezteko epea amaitzen den unean eta deialdiko 8.3 apartatuan aipaturiko agiri-aurkezpen epea amaitzen den unetik postuaren jabetza hartzen den unera arte.

3. oinarria.–Eskabideak, dokumentazioa eta azterketa-eskubideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Parlamentuko lehendakariari zuzendu beharko zaizkio, eta Nafarroako Parlamentuaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Navas de Tolosa kalea, 1-Iruña), edo administrazio-araudi indardunaren araberako beste erregistro batzuetan.

Nafarroako Parlamentuaren Erregistro Orokorrean aurkeztuz gero, eskabidea eta haren kopia bat aurkeztu beharko dira. Kopia zigilatu eta interesdunari itzuliko zaio, izen-ematearen ziurtagiri gisa. Nafarroako Parlamentuaren Erregistroaren ordutegia honako hau da: astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 17:30era; ostiraletan, berriz, 09:00etatik 14:30era. Abenduaren 4tik 8ra eta 26tik 29ra, biak barne, ordutegia honako hau izanen da: 09:00etatik 14:30era. Eta 2024ko urtarrilaren 2tik 5era, biak barne, 09:00etatik 14:00era.

3.2. Eskabidea posta-bulego batean aurkeztea aukeratuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, posta-langileak eskabideari data eta zigilua jar diezazkion, ziurtapena egin aurretik.

3.3. Eskabidea I. eranskinean adierazitako ereduaren araberakoa izanen da, eta interesdunentzat eskuragarri egonen da Nafarroako Parlamentuko Erregistro Orokorrean eta Nafarroako Parlamentuaren webguneko (https://parlamentodenavarra.es/eu) "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2023ko ekitaldia" izeneko atalean.

3.4. Parte-hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute ezarrita dauden baldintza guztiak betetzen dituztela eskabide-aurkezpenerako zehaztutako epea amaitzen den egunean.

3.5. Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren, pasaportearen edo beste identifikazio-agiri ofizial baten fotokopia aurkeztu beharko dute. Era berean, deialdian parte hartzeko betekizun gisa exijitzen den titulazio ofizialaren fotokopia aurkeztu beharko da.

3.6. Espainiako nazionalitatea ez duten pertsonek beren identitatea eta nazionalitatea frogatzen dituzten agirien fotokopiak aurkeztu beharko dituzte, bai eta, kasua bada, 2.1.a) apartatuan ezarritako nazionalitate- eta ahaidetasun-baldintzei buruzkoena ere. Halaber aurkeztu beharko dute zinpeko edo hitzematezko aitorpena, beren jatorrizko herrialdean funtzio publikorako sarbidea eragozten dien inolako diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez izatearena.

3.7. Desgaitasun aitortua duten izangaiek zilegi izanen dute balizko denbora- edo baliabide-egokitzapenak eskatzea horiek beharrezkoak dituzten ariketarako. Kasu horretan, horren berri eman beharko dute eskabidean, aparteko orri batean adierazi beharko dute zer desgaitasun duten eta zein diren eskatzen dituzten egokitzapenak, eta legezko desgaitu-izaera frogatu beharko dute, organo eskudunak jaulkitako dokumentuaren kopia bat atxikiz.

3.8. Azterketa egiteko eta espedientea formalizatzeko eskubidea izateko 41,60 euro ordaindu beharko dira; hartara, transferentzia bat eginen da Nafarroako Parlamentuaren honako banku-kontu honetara ES47 3008 0218 843490314824 (Nafarroako Rural Kutxa), azalpenean honako hau jarrita: "Legelarien deialdiko azterketa-eskubideak", bai eta bidaltzailearen izen-abizenak ere. Diru-sarreraren frogagiria deialdian parte hartzeko eskabideari atxikiko zaio.

Azterketa egiteko eta espedientea formalizatzeko eskubideak ordaindu ezean, izangaia deialditik at geldituko da. Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskabidea behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

Azterketa-eskubideak ordaintzetik salbuetsita egonen dira:

a) 100eko 33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonak, zeinek legezko desgaitu-izaera dutelako ziurtagiria aurkeztu beharko baitute.

b) Deialdia argitaratzen den egunerako, langabetu gisa gutxienez hilabete bat inskribaturik daramaten pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide-sustapen, -prestakuntza edo -birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik ez izatea, hilean zenbatuta.

Honela frogatu beharko da b) apartatuan aurreikusitako salbuespena:

–Langabetua dela frogatzeko, behar den enplegu-bulegoak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da. Bertan, langabe gisa inskribatu zeneko data agertuko da, eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ezta lanbide-sustapen, -prestakuntza edo -birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.

–Interesdunak erantzukizunpeko adierazpen baten bidez frogatuko du ez duela hilero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik; horretarako deialdi honen II. eranskineko ereduaren araberako agiria aurkeztuko du.

3.9. Halaber, baldin eta lehiaketaldia baloratzeko merezimendurik aurkeztu nahi bada, eskabideari merezimendu horien zerrenda erantsi beharko zaio nahitaez, III. eranskineko ereduaren arabera. Epaimahaiak merezimenduak baloratu ahal izan ditzan, nahitaezkoa izanen da dokumentu horri gehitzea merezimendu bakoitzari buruzko frogagiriak, 7.2.2 klausulan azaldutakoaren arabera.

Izendapenerako proposatzen diren izangaiek merezimendu horien frogagirien jatorrizkoak edo kopia kautotuak aurkeztu beharko dituzte, 8.3 apartatuan adierazitako beste dokumentuekin batera. Dokumentu horien zuzentasun ezak edo bat ez etortzeak aurretiaz aurkeztuak eta lehiaketa-fasean baloratuak izan direnekin, ondorio gisa ekarriko du haien aldeko izendapen-proposamenak automatikoki indarra galtzea eta kasuko izangaia deialditik kanporatua izatea.

4. oinarria.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

5. oinarria.–Izangai-onarpena. Behin-behineko eta behin betiko zerrendak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko du. Onartutako eta baztertutako izangaien izen-deiturak agertuko dira zerrenda horretan. Izangai bazterturik ez badago, zilegi izanen da zuzenean onestea behin betiko zerrenda. Orobat argitaratuko da https://parlamentodenavarra.es/eu webgunean, "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2023ko ekitaldia" atalean.

5.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzinako hamar egun balioduneko epean, interesdunek zilegi izanen dute egoki jotzen dituzten erreklamazioak aurkeztea zerrenda horren aurka eta haiek egindako balizko akatsak zuzentzea.

5.3. Erreklamazioak egiteko epea iraganik eta horiek ebatzirik, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, zeina honako hauetan argitaratuko baita: Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta https://parlamentodenavarra.es/eu webgunearen "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2023ko ekitaldia" atalean.

5.4. Ez da azterketa egiteko eta espedientea formalizatzeko eskubiderik itzuliko, baldin eta deialditik at gelditzeko arrazoia izangaiari egotz badakioke.

5.5. Onartuen zerrendetan agertzeak ez du esan nahi interesdunei aitortu egiten zaienik deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen dituztenik. Hautatze-prozedura gaindituz gero aurkeztu beharreko dokumentaziotik ondorioztatzen baldin bada interesdunak ez duela betekizunen bat betetzen, horrek galdu eginen du prozedura honetan parte hartzetik hel zitekeen eskubide oro, ezertan galarazi gabe faltsutasunagatik erator lekizkiokeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

6. oinarria.–Kalifikazio-epaimahaiaren osaera, eraketa eta jarduna.

6.1. Kalifikazio-epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Unai Hualde Iglesias jauna, Nafarroako Parlamentuko lehendakaria.

  • Ordezkoa: Ainhoa Unzu Garate andrea, Nafarroako Parlamentuko lehen lehendakariordea.

–Epaimahaikidea: Andoni Iturbe March jauna, Eusko Legebiltzarreko legelari nagusia.

  • Ordezkoa: Jorge Apellániz Barrio jauna, Errioxako Parlamentuko legelari nagusia.

–Epaimahaikidea: Carmen Agüeras Angulo andrea, Aragoiko Gorteetako legelaria.

  • Ordezkoa: Olga Herraiz Serrano andrea, Aragoiko Gorteetako legelaria.

–Epaimahaikidea: Langileen Batzordeak proposatuta izendatu beharrekoa.

  • Ordezkoa: Langileen Batzordeak proposatuta izendatu beharrekoa.

–Idazkaria: Silvia Doménech Alegre andrea, Nafarroako Parlamentuko legelari nagusia.

  • Ordezkoa: Isabel Cañas Palacios andrea, Nafarroako Parlamentuko legelaria.

6.2. Baldin eta, abstentziorako eta errefusatzeko legez ezarritako arrazoiak aplikatuz, epaimahaiaren osaketan aldaketarik balego, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendarekin batera argitaratuko litzateke aldaketa hori.

6.3. Kalifikazio-epaimahaia hautaprobak hasi aurretik eratu beharko da. Izendatu gabe geratzen diren epaimahaiko kideak izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzen denean izendatuko dira.

6.4. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, bertan kideen gehiengo osoa ez badago. Halaber, epaimahaiaren eraketa eta jarduna baliodunak izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan beharko dute egon.

6.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatzeaz eta aplikatzeaz sor daitezkeen ebazkizun guztiak.

6.6. Kalifikazio-epaimahaiko kideak esku hartzetik abstenitu egin beharko dira eta organo dei-egileari horren berri eman beharko diote, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean aipatzen diren abstentzio-kausetakoren bat beraiei aplikatzekoa bada. Halaber, izangaiek zilegi dute aipatu kausetakoren bat aplikatzekoa zaien epaimahaikideak errekusatzea.

6.7. Epaimahaiak aholkulari espezialistak beregana ditzake proba guztietarako nahiz probaren baterako. Aholkulari horiek lankidetzan arituko dira epaimahaiarekin, eta beren espezialitate teknikoetan jardutera mugatuko dira.

7. oinarria.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

7.1. Oposizio-lehiaketak bi fase izanen ditu, lehenik lehiaketaldia izanen da eta ondoren oposizioaldia.

7.2. Lehiaketaldia.

7.2.1. Lehiaketaldian 30 puntu eskuratzen ahalko dira gehienez. Fase hori 2024ko martxoaren 31 baino lehen ebatziko da eta ez da izanen izangaiak baztertzekoa. Merezimenduen balorazioari dagokionez, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte lortutakoak bakarrik hartuko dira kontuan, eta ez egun horren ondoren lortutakoak.

Lehiaketaldian, izangaiek alegatu eta justifikaturiko merezimenduak kalifikatuko dira, honako baremo honi jarraikiz:

a) Lanbide-esperientzia: deialdi honen argitalpen-datara arte Nafarroako Parlamentuan eta beste administrazio publiko batzuetan emandako zerbitzuak 18 puntura bitartean baloratuko dira, puntuazio honen arabera:

a.1) Nafarroako Parlamentuan nahiz beste parlamentu batean legelari lanpostuan emandako zerbitzuak: 2 puntu, zerbitzu-urte oso bakoitzeko.

a.2) Administrazio publikoetan A mailako edo taldeko lanpostuetan emandako zerbitzuak, lanpostu horietarako Zuzenbideko lizentziadunaren edo gradudunaren titulua eskatu bada: 1 puntu, lanean emandako urte bakoitzeko.

Urte-kopurua ez baldin bada kopuru oso bat, zerbitzuan emandako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa esleituko da.

Lanaldi partzialean emandako zerbitzuen kasuan, horren araberako zatia deskontatuko da.

Ez dira baloratuko aldi berean emandako zerbitzuak, salbu eta lanaldi partzialean emandakoak badira.

Izangaiak prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran edo jarduneko egoera berezian emandako aldiak zenbatuko dira benetan jardundako lanpostuan emandako zerbitzu gisa.

Izangaia zerbitzu berezietako egoeran beste arrazoi batzuengatik egon bada, edo eszedentzia berezian egon bada, edo burutza batean, horietan igarotako denbora zenbatuko da egoera horietara iritsi zen unean zeukan lanpostuan emandako zerbitzu gisa.

Aurreko azpiapartatuetan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Kasu bakoitzean, haietatik handiena den puntuazioa emanen da.

b) Beste merezimendu batzuk (gehienez ere, 12 puntu):

b.1) Deialdian eskatutako betekizuna betetzen duen titulazioaren osagarria den gradu, lizentzia, ingeniaritza edo arkitekturako unibertsitate-titulazio bakoitzeko: 1,5 puntu.

b.2) Deialdi honetan parte hartu ahal izateko eskatutako goi-mailako ikasketei buruzko doktorego bakoitzeko: 1,5 puntu.

b.3) Master unibertsitarioko titulazio ofizial bakoitzeko: 0,75 puntu.

b.4) A mailako lanpostu baterako Nafarroako Parlamentuan edo beste erakunde parlamentario batzuetan edo edozein administrazio publikotan oposizio edo oposizio-lehiaketa bat gainditu izateagatik: 2 puntu, gainditutako deialdi bakoitzeko.

b.5) Euskara jakitea: Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailaren baliokidea den jakite-maila frogatzen duen titulu edo ziurtagiri ofizial bat edukitzeagatik 1 puntu emanen da. Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko B2 mailaren baliokidea den jakite-maila frogatzen duen titulu edo ziurtagiri ofizial bat edukitzeagatik 0,5 puntu emanen dira.

b.6) Ingelesa, frantsesa eta alemana jakitea, Europar Batasuneko lan-hizkuntzak diren aldetik: Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailaren baliokidea den jakite-maila frogatzen duen titulu edo ziurtagiri ofizial bat edukitzeagatik 1 puntu emanen da. Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko B2 mailaren baliokidea den jakite-maila frogatzen duen titulu ofizial bat edukitzeagatik 0,5 puntu emanen dira.

7.2.2. Izangaiek, beren eskabidearekin batera, alegaturiko merezimenduen zerrenda aurkeztu beharko dute nahitaez, II. eranskineko ereduaren arabera. Epaimahaiak baloratu ahal izan ditzan, nahitaezkoa izanen da dokumentu horri gehitzea merezimendu bakoitzari buruzko frogagiri hauek:

a) Lanbide-esperientzia: administrazio publikoetan emandako zerbitzuak kasuko administrazio publikoko organo arduradunak jaulkitako ziurtagirien bitartez frogatu beharko dira, non xeheki adierazi beharko baitira emandako zerbitzuak, berariaz jasota lanpostuak bertako plantilla organikoaren arabera duen izena, mailaketa, zein zentro edo unitatetan emandako zerbitzualdia den, zerbitzualdi bakoitzaren hasiera- eta amaiera-egunak, bai eta pertinentea den beste edozein datu ere.

b) Bestelako merezimenduak: izangaiak oposizioa edo lehiaketa-oposizioa gainditu izana frogatuko da horren berri ematen duten administrazio-ebazpenaren, argitalpen ofizialaren edo organo eskudunak jaulkitako ziurtagiri ofizialaren fotokopia bidez. Titulazioa frogatuko da horretarako aurkeztuz titulu ofizialaren fotokopia, edo eskabide-aurkezpenaren epea bukatzen den egunean hori lortzeko eskubideak ordainduta egoteari buruzko gordekinarena. Hizkuntzen jakitea frogatuko da Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberako titulu edo ziurtagiria aurkeztuz; hots, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean zerrendaturik daudenetako bat, edo ofizialki baliokidetzat aitorturiko titulu bat.

Merezimenduen balorazioari dagokionez, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte lortutakoak bakarrik hartuko dira kontuan, eta ez egun horren ondoren lortutakoak.

Agiriek baremoaren aplikaziorako beharrezkoa den informazio guztia jaso beharko dute. Ez da kontuan hartuko frogatu gabeko merezimendurik, ez eta baremoan jasota ez dagoenik ere. Izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko argibideak eta datu osagarriak edozein unetan eskatu ahalko ditu epaimahaiak.

Epaimahaiak izangai bakoitzari esleitzen dizkion merezimenduak arrazoituz baloratuko ditu, baremoko atal bakoitzari jarraikiz, eta ezin izanen du ezein kasutan aintzat hartu alegatu ez den edo agiri bidez frogatu ez den merezimendurik. Era berean, ez du zilegi izanen atal bakoitzagatik puntuazio handiagorik ematea baremoan aipatzen dena baino.

Aurkezturiko merezimenduen frogagiriak aztertzetik ondorioztatuko balitz izangaietakoren batek ez daukala halako merezimendurik, deskontatu eginen da aipatu merezimenduei emandako puntuazioa, ezertan galarazi gabe hari faltsutasunagatik erator lekizkiokeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

7.2.3. Lehiaketaldia amaituta, epaimahaiak izangai bakoitzaren merezimenduen balorazioaren emaitza jasotzen duen zerrenda argitaratuko du Parlamentuaren webgunean, izangaien balizko erreklamazioei begira, bost egun baliodunez.

Erreklamaziorik egonez gero, epaimahaiak ebatziko ditu, horren ondorioz prozedura eten gabe.

7.3. Oposizioaldia.

7.3.1. Oposizioaldia 2024ko apiriletik aitzina hasiko da, Nafarroako Parlamentuaren webgunean gutxienez ere hamabost egun natural lehenago iragarriko diren tokian, egunean eta orduan.

7.3.2. Oposizioaldian bi proba eginen dira, bata teorikoa eta bestea praktikoa, eta bakoitzaren barnean bi ariketa eginen dira. Guztira 70 puntu eskuratu ahalko dira. Lau ariketak baztergarriak izanen dira. Gainditzeko, puntuen erdiak lortu behar dira haietariko bakoitzean. Halaber, izangaia bazterturik geratuko da baldin eta lehen eta bigarren probetako edozein gai edo kasu praktikotan, hurrenez hurren, 0 puntuko kalifikazioa ematen bazaio.

7.3.3. Oposizioaldiko proba teorikoa eginen da lehendabizi. Gehienez ere 34 puntuko balorazioa lortuko da, eta egun ezberdinetan, epaimahaiak ezarritako datetan, izanen diren bi ariketa egin beharko dira:

a) Lehen ariketa teorikoa: gehienez ere 4 orduan, idatziz garatu beharko dira Zuzenbide Konstituzionaleko, Europar Batasuneko Zuzenbideko eta Hauteskunde-zuzenbideko gai bat (IV. eranskineko 1. multzoa) eta Zuzenbide Parlamentarioko gai bat (IV. eranskineko 2. multzoa). Gaiak zozketa bidez hautatuko dira. Ariketa hori gehienez ere 17 punturekin baloratuko da, eta gai bakoitzarengatik gehienez ere 8,5 puntu emanen dira. Gainditzeko, berriz, gutxienez ere 8,5 puntu lortu beharko dira.

b) Bigarren ariketa teorikoa: gehienez ere 4 orduan, idatziz garatu beharko dira Zuzenbide Administratiboko eta Prozesaleko gai bat (IV. eranskineko 3. multzoa) eta Nafarroako Zuzenbide Publikoko, Zuzenbide Finantzario eta Tributarioko, eta Lan Zuzenbideko, Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko eta Lan arloko Zuzenbide Prozesaleko gai bat (IV. eranskineko 4. multzoa). Gaiak zozketa bidez hautatuko dira. Bigarren ariketa hori gehienez ere 17 punturekin baloratuko da, eta gai bakoitzarengatik gehienez ere 8,5 puntu emanen dira. Proba gainditzeko, berriz, gutxienez ere 8,5 puntu lortu beharko dira.

Bi ariketa teorikoak idatziz eginen dira. Ariketa bakoitza bukatu ondoren, izangaiek kartazal batean sartuko dituzte idatziak dauzkaten folioak. Kartazal horren hegalean interesdunak eta epaimahaiko idazkariak izenpetuko dute, eta kartazala idazkariak gordeko du.

Epaimahaiak adierazitako egunean, izangaiek ariketen irakurketa publikoa eginen dute. Hurrenkera alfabetikoaren arabera, izangaiek beraiek izenpeturiko gutun-azalak irekiko dituzte epaimahaiaren aurrean, eta jendaurrean irakurriko dute ariketa. Epaimahaikideek, ariketak irakurri ondoren, argibideak edo azalpen zabalagoak eskatzen ahalko dizkiete izangaiei beren ariketen edukiaz. Ariketak jendaurrean irakurri ondoren, epaimahaiak ariketak kalifikatuko ditu, horiek aztertu eta analizatu ostean.

7.3.4. Proba teorikoa amaiturik, proba praktikoa eginen da. Gehienez ere 36 puntuko balorazioa lortuko da, eta egun ezberdinetan, epaimahaiak ezarritako datetan, izanen diren bi ariketa egin beharko dira:

a) Lehen ariketa: irizpen edo txosten juridiko bat garatu beharko da idatziz, gehienez ere bost orduan, Nafarroako Parlamentuko legelarien eginkizunez epaimahaiak proposatutako kasu bati edo kasu batzuei buruz.

b) Bigarren ariketa: gehienez ere 5 orduan, azterlan, proposamen, irizpen edo iruzkin juridiko bat taxutu beharko da idatziz, Nafarroako Parlamentuko legelarien eginkizunez epaimahaiak proposatutako kasu bati edo kasu batzuei buruz.

Ariketa praktiko bakoitzean 18 puntu lortzen ahalko dira gehienez, eta gutxienez 9 puntu atera beharko dira gainditzeko. Lehenbiziko ariketa nahitaez gainditu beharko da bigarrena egin ahal izateko. Ariketen edukia deialdiko III. eranskinean ageri diren gaiei loturik egonen da.

Proba hori egiteko, izangaiek lege-testuen eta jurisprudentziaren bildumak, beraiek eramandakoak, erabili ahalko dituzte.

Proba praktikoko ariketak plika itxien sistemaren bidez zuzenduko dira. Horretarako, izangaiek, ariketa bakoitza bukatutakoan, idatzitako orriak gutun-azal handi batean sartuko dituzte, izenik jarri gabe. Ondoren, izen-deiturak gutun-azal txiki batean jarriko dituzte, eta gutun-azal hori bestearekin batera aurkeztuko da. Bi gutun-azalak itxita aurkeztu beharko dituzte. Ariketak bukatutakoan, epaimahaiak zenbaki bera jarriko du bi gutun-azaletan. Ariketak zuzendu ondoren eta kasuan kasuko plika zenbakiari puntuak eman ondoren, jendaurrean irekiko da gutun-azal txikia, ariketa bakoitzaren egilea zehazteko.

Plikak jendaurreko ekitaldian irekiko dira, eta ekitaldi hori gutxienez hogeita lau ordu lehenago iragarriko da Nafarroako Parlamentuaren webgunean.

7.3.5. Ariketa bakoitzaren kalifikazioa amaitu ondoren, epaimahaiak proba hori gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du Nafarroako Parlamentuaren webgunean; halaber, hurrengo proba zein tokitan, egunetan eta ordutan eginen den adieraziko du, gutxienez 48 ordu lehenagotik. Kalifikazio hori batuko zaio izangaiek lehiaketaldian ateratakoari, eta horrela emanen da oposizio-lehiaketako puntuazio osoa.

7.3.6. Deialdi bakarra eginen da proba bakoitzerako. Izangaiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat. Azterketan azaltzen ez direnak edo haien nortasuna frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

7.3.7. Oposizioko probak egitean, denbora- eta baliabide-egokitzapen posibleak eginen dira aitorturiko desgaitasunen bat izanda propio eskatzen dituztenentzat, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

8. oinarria.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

8.1. Bi proben kalifikazioa bukatu eta lehiaketa-fasearen emaitza gehitu ondoren, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda argitaratuko du Nafarroako Parlamentuaren webgunean. Izangaiek oposizio-lehiaketan lortu dituzten kalifikazioak adieraziko dira zerrenda horretan, puntuazioaren araberako ordenari jarraikiz, lehiaketa-fasean, lehenbiziko proban eta bigarren proban lortutako emaitza zehaztuta.

Oposizio-lehiaketaren puntuazio osoan gertatzen diren berdinketak oposizioaldiaren bigarren proban puntuaziorik handiena lortu dutenen alde ebatziko dira, eta berdinketa mantentzen bada, lehen proban puntuaziorik handiena lortu dutenen alde. Horrela ere berdinketa mantentzen baldin bada, zozketa bidez ebatziko da, horretarako deitutako ekitaldi publiko batean.

8.2. Epaimahaiak puntuazio handienarekin gainditu duten izangaien aldeko izendapen-proposamena –deitutako lanpostu-kopuruan sartzen direnena– igorriko dio Nafarroako Parlamentuko Mahaiari, oposizio-lehiaketako aktekin eta gainerako dokumentazioarekin batera. Proposamena Parlamentuaren webgunean, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.3. Izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epearen barrenean, proposaturiko izangaiek ondoko dokumentuak aurkeztu beharko dizkiote Nafarroako Parlamentuari, guzti-guztiak jatorrizkoan eta fotokopian, konpultsatuak eta bueltatuak izateko:

a) Nortasun Agiri Nazionala edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokide bat.

b) Deialdiaren 2.1.c) apartatuan eskatzen den titulua, edo hori lortzeko eskubideak ordaindu izanaren frogagiria.

c) Lehiaketa-fasean alegaturiko merezimenduak egiaztatzen dituzten jatorrizko dokumentuak edo horien fotokopia konpultsatua. Dokumentu horien zuzentasun ezak edo bat ez etortzeak aurretiaz aurkeztuak eta lehiaketa-fasean baloratuak izan direnekin, ondorio gisa ekarriko du haien aldeko izendapen-proposamenak automatikoki indarra galtzea eta kasuko izangaia deialditik kanporatua izatea.

d) Txostena, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalak jaulkitakoa, frogatzen duena interesdunak ez duela eritasun edo akats fisikorik, lanpostuaren berezko eginkizunetan aritzea eragozten dionik. Ofizioz aurkeztua izanen da, horretarako osasun-azterketa egin ondoren.

Desgaitasunen bat alegatu duten izangaien kasuan, balorazio- eta orientazio-talde eskudunek ofizioz emanen dute desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria.

e) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezi ez izanaren zinpeko adierazpena.

f) Zin-egite edo hitz-ematea, Nafarroako foru araubidea errespetatzearena, Konstituzioari eta legeei men egitearena eta karguari dagozkion eginkizunak zintzoki betetzearena.

g) Nafarroako Administrazio Publikoren bateko langile finko izanez gero, gainera, izaera hori eta aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria, hots, sarrerari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboei eta abarri buruzkoa, aurkeztu beharko du.

8.4. Behar adina justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatu epearen barrenean arestiko agiriak aurkeztu ezean ezin izanen da izendatu, eta haren egintza guztiak deuseztaturik geldituko dira, bere eskabidearen faltsutasuna dela-eta legokiokeen erantzukizuna ezertan galarazi gabe.

8.5. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak hutsune hori beteko du 8.1 apartatuak aipatzen duen gaindituen zerrendan jarraian dagoen izangaiarekin, eta horrekiko prozedura izanen da aurreko apartatuek adierazten dutena.

9. oinarria.–Izendapena.

9.1. Deialdi honen 8.3 apartatuan aipatzen diren dokumentuak aurkeztu direnean, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak funtzionario izendatuko ditu proposatutako izangaiak. Izendapena Parlamentuaren webgunean, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.2. Izendapena jakinarazten denetik hilabeteko epean, izangaiak bere karguaren behin betiko jabetza hartu beharko du, Nafarroako Parlamentuko legelari nagusiaren aurrean.

9.3. Ulertuko da epe horretan lanpostuaz jabetzen ez den izangaiak oposiziotik eratortzen diren eskubideei uko egiten diela. Kasu horretan, deialdi honetako 8. oinarrian aipatzen den gaindituen zerrendan hurrengo tokian dagoen izangaiarekin beteko da lanpostua.

10. oinarria.–Jarduketak argitaratzea.

Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez argitaratu beharreko izapideak ezertan galarazi gabe, Nafarroako Parlamentuaren webguneko "Gardentasuna/Langile-zerrendak eta -deialdiak/Langile-deialdi publikoak/2023ko ekitaldia" atalean argitaratuko da deialdiko probak eta kalifikazioak direla-eta epaimahaiak egindako jarduketei buruzko informazioa, bai eta interesdunentzat baliagarria izan daitekeen informazio oro ere (https://parlamentodenavarra.es/eu).

11. oinarria.–Aldi baterako kontrataziorako izangai-zerrendak.

Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko langileak aldi baterako kontratatzeari buruzko Erregelamenduak xedatzen duenari jarraikiz, aldi baterako kontrataziorako izangai-zerrenda hauek eginen dira, hautapen prozesuan parte hartu eta bertan posturik lortu ez duten pertsonekin:

1) Lanposturik lortu gabe gainditu duten pertsonen zerrenda, hautaketa-prozeduran lortutako puntuazio handienaren arabera ordenatua.

2) Hautaprobaren bat gainditu duten izangaien zerrenda, honako lehentasun-ordenaren arabera antolatua:

a) Proba gaindituen kopuru handiena.

b) Proba gaindituetan lorturiko guztizko puntuaziorik handiena.

Azken emaitzan berdinketarik izanez gero, proba praktikoan puntu gehien lortu dituen izangaiaren alde ebatziko da. Eta, berdinketak irauten badu, proba teorikoan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan. Berdinketak irauten badu, lehiaketaldian puntu gehien lortu dituen izangaiaren alde ebatziko da. Eta horrela ere berdinketa mantentzen baldin bada, zozketa bidez ebatziko da.

12. oinarria.–Aurkeztutako agiriak.

12.1. Aurkeztutako dokumentazioa berreskuratzea zilegi izanen dute izangaiek, berariaz eskatuz gero eta erreklamazio edo errekurtsorik jarri ez bada. Berreskuratze-eskaera hiru hilabeteko epean aurkeztu ahalko da, aurretik beste hiru hilabete igaroak direnean izendapen-erabakia Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu denetik.

12.2. Aurreko atalean ezarritako epea bukatzen bada agiriak hartzeko eskaerarik egin gabe, izangaiek agiriak berreskuratzeari uko egin diotela ulertuko da, eta, beraz, horretarako eskubidea galduko dute eta agiriak suntsitu eginen dira.

13. oinarria.–Errekurtsoak.

13.1. Deialdi honen, bere oinarrien eta Nafarroako Parlamentuko Mahaiak deialdi hau dela-eta hartzen dituen gainerako erabakien aurka ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Aukerako berraztertze-errekurtsoa, Parlamentuko Mahaiari zuzendua, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitara eman eta biharamunean kontatzen hasita hilabeteko epean.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunean kontatzen hasita.

13.2. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak nahiz kalifikazio-epaimahaiak deialdi honen aplikazioan erabakitzen dituzten gainerako egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Parlamentuko Mahaiari zuzendua, egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunean kontatzen hasita hilabeteko epean.

I. ERANSKINA.–ESKABIDE-EREDUA

1) Datu pertsonalak.

Izen-abizenak: ...................................................................................................................................

Nortasun Agiri Nazionalaren, Atzerritarraren Identifikazio-zenbakiaren edo beste identifikazio-agiri ofizial baten zenbakia: .............................................. (honekin batera, horren fotokopia).

Jaioteguna: ..............................................................................................................................................

Helbidea: ...........................................................................................................................................

Herria: .....................................................................................................................................................

Probintzia: ................................................................................ Posta kodea: .........................................

Telefonoa(k): ...........................................................................................................................................

Helbide elektronikoa: ...............................................................................................................................

2) Igoera-txandako izangaiak.

[ ] 2.2 apartatuko baldintzak betetzen ditut eta igoera-txandara aurkeztu nahi dut.

3) Desgaitasunaren egiaztagiria (bidezkoa denean bakarrik).

[ ] Desgaitasun bat dut, zeina eskabidearekin batera frogatzen baitut (legezko desgaitu-izaeraren frogagiriaren fotokopia eransten da).

[ ] Desgaitasun hori dela-eta, azaltzen den egokitzapena eskatzen dut, adierazitako arrazoiengatik. (aparteko orri batean zehaztuko dira desgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak).

4) Azterketa egiteko eta espedientea formalizatzeko eskubidea.

[ ] Azterketa egiteko eta espedientea formalizatzeko eskubideen tasa ordaindu dut (honekin batera, diru-sarreraren egiaztagiria).

[ ] Tasa ordaintzetik salbuetsirik nago, honako arrazoi honengatik:

[ ] %33ko edo hortik gorako desgaitasuna izatea aitorturik.

[ ] Deialdi hau argitaratu den egunaren aurreko hilabetean (gutxienez ere) langabezian egotea, deialdiaren 3.8.b) oinarrian azaldutako baldintzetan, eta hilero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik ez izatea (honekin batera, enplegu-bulegoaren ziurtagiria, zeinean jasotzen baita noiz inskribatu zen langabe gisara, eta inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin eskainitako inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik, bai eta II. eranskineko ereduaren araberako erantzukizunpeko adierazpena).

5) Deialdian parte hartzeko eskatutako titulazioa

[ ] Erantsirik doa deialdian parte hartzeko betekizun gisa exijitzen den titulazio ofizialaren fotokopia.

6) Merezimendu-lehiaketa:

[ ] Alegatutako merezimenduen zerrenda ordenatua eransten da, III. eranskineko ereduaren araberakoa.

[ ] Aurreko zerrendan sartzen diren merezimendu alegatuetako bakoitzaren frogagiria eransten da.

7) Halaber adierazten dut:

–Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik, eta ez dudala xedapen indardunetan ezarritako ezintasunik.

–Ez naizela diziplina-espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan, eta ez naizela zigortua izan eginkizun publikoetan jarduteko ezgaitzearekin edo etendurarekin.

–Badauzkadala deialdian eskatzen diren tituluak, eta bertan parte hartzeko ezarrita dauden baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala eskabideak aurkezteko ezarritako epea bukatzen den egunean.

–Konpromisoa hartzen dudala, izendatua izanez gero, deialdiaren 8. oinarrian aipatzen diren agiriak aurreikusten den epean aurkezteko, bai eta lanpostuaren jabetza hartzeko ere nire izendapena jakinarazten denetik hilabeteko epean.

ESKATZEN DUT onartua izatea deialdi horretan, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko bi legelari lanpostu huts, funtzionario-araubidekoak eta A mailakoak. Deialdia .............................................. datako ............... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua da.

.....................................................(e)n, 2023ko .......................................ren ........................(e)(a)n.

(Sinadura)

OHARRA: Nafarroako Parlamentuaren Erregistro Orokorrean aurkeztuz gero, eskabidea eta haren kopia bat aurkeztu beharko dira. Kopia zigilatu eta interesdunari itzuliko zaio, izen ematearen ziurtagiri gisa.

Datu Pertsonalen Babeserako 2016/679 Europako Erregelamenduari (DPBE) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz, honako honen berri ematen dizugu, emandako datu pertsonalak direla-eta:

Arduraduna eta helburua: Nafarroako Parlamentuak tratatuko ditu izaera pertsonaleko datuak, eta "Giza Baliabideak" tratamendu-sisteman sartuko ditu, zeinaren xedea baita Nafarroako Parlamentuko giza baliabideen erregistratze eta kudeaketarako beharrezkoak diren datuak lortzea. Datu horiek erabiliko dira langile-hautaketako eta lanpostu-betetzeetako prozesuetan, langileen prestakuntzan, bateraezintasunen gaineko kontrolean, lan-arriskuen prebentzioan, alta- eta baja-zereginetan, eta Gizarte Segurantzari eta, kasua bada, mutualitateei, gizarte-aurreikuspeneko entitateei eta aseguru-enpresari eginiko komunikazioetan, bai eta kontrol presentzialean ere.

Legitimazioa: helburua oinarritzen da Nafarroako Parlamentuaren ahal publikoen egikaritzean eta legezko betebehar baten betetzean. Funts juridikoa honako hau du:

DPBEren 6.1.e) artikulua eta Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutua, Erregelamendu Batzordeak 1991ko martxoaren 20an egindako bilkuran onetsia. (19. NPAO, 1991ko martxoaren 26koa).

Eskubideak: orobat jakinarazten dizugu zure eskubidea dela Nafarroako Parlamentuari eskatzea zure datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta eraman ahal izatea, bai eta datu horien tratamendua mugatzea eta ukatzea ere, bidezkoa denean, Nafarroako Parlamentuari eskaria eginez Navas de Tolosa kalea, 1, 31002 Iruña helbidean edo posta elektronikoko dpd@parlamentodenavarra.es helbidean.

Kontserbazioa: datuak kontserbatuko dira Nafarroako Parlamentuko Artxiboaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko Arauek xedatzen dutenari jarraituz. Arau horiek 2000ko maiatzaren 15ean onetsi zituen Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, eta 2000ko ekainaren 8ko 48. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren.

NAFARROAKO PARLAMENTUKO LEHENDAKARIARI.

II. ERANSKINA.–ERRENTA JASOTZEARI BURUZKO ADIERAZPENA

Izen-abizenak: ...................................................................................................................................

NAN zenbakia: ........................................................................................................................................

Helbidea: ...........................................................................................................................................

Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko legelari bi lanpostu –funtzionario-araubidekoak eta A mailakoak– betetzeko deialdiko azterketak egiteko eta espedientea formalizatzeko eskubideak ordaintzetik salbuetsita egotearen ondorioetarako, honako hau ADIERAZTEN DUT nire ardurapean: ez dut lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik jaso, hilean zenbatuta, enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egon naizen bitartean, kasuko enplegu zerbitzuak emandako agirian, zeina honekin batera baitoa, jasota ageri denez. Aipatu deialdia ..............................................ko ............... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

.....................................................(e)n, 2023ko .......................................ren .....................(e)(a)n.

(Sinadura)

III. ERANSKINA.–ALEGATUTAKO MEREZIMENDUEN ZERRENDATZE-EREDUA

................................................................................................................................... jaunak/andreak, ......................................................... zenbakiko NANa duenak, deklaratzen du, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko A mailako bi legelari postu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko 7.2 oinarrian ezarritako balorazio-irizpideei dagokienez, honako hauek direla baloraziorako aurkezten diren merezimenduak:

a) LANBIDE-ESPERIENTZIA:

ADMINISTRAZIO
PUBLIKOA

EPEA

a.1)

Nafarroako Parlamentuan edo beste erakunde parlamentario batzuetan emandako zerbitzuak A mailako legelari lanpostuan

a.2)

Administrazio publikoetan A mailako edo taldeko lanpostuetan emandako zerbitzuak, lanpostu horietarako zuzenbideko lizentziadunaren edo gradudunaren titulua eskatu bada.

b) BESTE MEREZIMENDU BATZUK:

b.1)

Deialdian eskatutako betekizuna betetzen duen titulazioaren osagarria den gradu, lizentzia, ingeniaritza edo arkitekturako unibertsitate-titulazioa.

TITULAZIO OFIZIALA

b.2)

Deialdi honetan parte hartu ahal izateko eskatutako goi-mailako ikasketei buruzko doktoregoa.

TITULAZIO OFIZIALA

b.3)

Unibertsitate Masterraren titulu ofiziala.

TITULAZIO OFIZIALA

b.4)

A mailako lanpostu baterako Nafarroako Parlamentuan edo beste erakunde parlamentario batzuetan edo edozein administrazio publikotan gainditutako oposizioaren edo oposizio-lehiaketaren izena.

EBAZPENA /
ARGITALPEN OFIZIALA /
ZIURTAGIRI OFIZIALA

b.5)

Euskararen ezagutza

MAILA

TITULAZIO OFIZIALA

b.6)

Ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren ezagutzak

MAILA

TITULAZIO OFIZIALA

[ ] Honekin batera doa(z) aurreko apartatuetan alegaturiko merezimenduen frogagiria(k).

.....................................................(e)n, 2023ko .......................................ren ..........................(e)(a)n.

(Sinadura)

IV. ERANSKINA

1. Multzoa.–Zuzenbide Konstituzionala, Europar Batasuneko Zuzenbidea eta Hauteskunde-Zuzenbidea

1. gaia.–1978ko Espainiako Konstituzioa. Egitura eta ezaugarriak. Konstituzioaren balio gorenak eta printzipioak. Konstituzioaren erreforma.

2. gaia.–Konstituzioa eta iturrien sistema. Jurisprudentzia. Ohitura. Nazioarteko itunak eta iturrien sisteman betetzen duten tokia.

3. gaia.–Legea. Kontzeptua eta motak. Lege-erreserbaren printzipioa. Lege organikoak eta lege arruntak; lege-dekretuak eta legegintzako dekretuak. Autonomia-erkidegoen legeak.

4. gaia.–Lege-lerruneko iturriak I. Lege-dekretuak: izaera juridikoa eta mugak. Lege-dekretuen kontrola.

5. gaia.–Lege-lerruneko iturriak II. Legegintzako dekretuak: izaera juridikoa eta motak. Legegintza eskuordetuaren mugak. Legegintzako dekretuen kontrol jurisdikzional eta parlamentarioa.

6. gaia.–Autonomia-estatutuak. Autonomia-erkidegoetako ordenamendu juridikoak. Epaileek autonomia-erkidegoetako ordenamendua aplikatzea. Estatuko ordenamenduaren eta autonomia-erkidegoetako ordenamenduen arteko harremanak.

7. gaia.–Espainiako Konstituzioko I. titulua. Gizabanakoaren duintasuna. Gizabanakoari loturiko eskubideak eta oinarrizko eskubideak. Konstituzioaren 10.2 artikuluaren interpretazio-irizpide berezia, oinarrizko eskubideak direla-eta. Oinarrizko eskubideen eraginkortasuna, bereziki, partikularren arteko harremanetan. Oinarrizko eskubideen mugak.

8. gaia.–Berdintasun printzipioa eta berdintasunerako eskubidea eta diskriminazioaren debekua. Bizitzeko eskubidea eta osotasun fisiko eta moralerako eskubidea. Ideologia-, erlijio- eta kultu-askatasunerako eskubidea. Espainian dauden atzerritarren eskubide eta askatasunak: edukiaren azalpen laburra.

9. gaia.–Askatasunerako eta segurtasunerako eskubidea. Pribatutasunerako eskubideak: ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako, eta bakoitzaren irudirako eskubidea, bizilekuaren bortxaezintasuna, komunikazioen sekretua eta datuen babesa. Zirkulatzeko eta bizilekua hartzeko askatasuna.

10. gaia.–Adierazpen- eta informazio-askatasuna. Biltzeko eskubidea. Elkartzeko eskubidea. Sindikatzeko eskubidea eta askatasun sindikala. Greba egiteko eskubidea. Arazo publikoetan parte hartzeko eskubidea eta eskaera-eskubidea. Hezkuntzarako eta irakaskuntza-askatasunerako eskubidea.

11. gaia.–Parte-hartze politikorako oinarrizko eskubidea.

12. gaia.–Espainiako Konstituzioko 24. eta 25. artikuluetan aitortutako eskubideak. Benetako babes judizialerako eskubidearen aipamen berezia. Zigorren legezkotasunaren printzipioa eta Administrazio Publikoaren zehapen-ahalmena Konstituzioan.

13. gaia.–Herritarren eskubide eta betebeharrak: edukiaren azalpen laburra. Gizarte eta ekonomia arloko politikaren printzipio gidariak: edukiaren azalpen laburra.

14. gaia.–Oinarrizko eskubide eta askatasunen babesa eta bermea. Araugintzako bermeak. Erakunde-bermeak. Jurisdikzio-bermeak. Eskubide eta askatasunak etetea.

15. gaia.–Jurisdikzio konstituzionala Espainian. Konstituzio Auzitegia: osaera eta kideen estatutua. Antolaketa eta eginkizunak. Konstituzio Auzitegiaren epaiak eta boto partikularrak.

16. gaia.–Legeen konstituzionaltasun-kontrola: konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa eta konstituzio-kontrakotasuneko arazoa. Nazioarteko itunen konstituzionaltasunaren gaineko aurretiazko kontrola. Konstituzio-kontrakotasuneko aurretiazko errekurtsoa autonomia-estatutuen edo haien aldaketen proiektuetan.

17. gaia.–Eskubideen babes judiziala Konstituzioan. Prozedura sumarioa eta lehentasunezkoa. Babes-errekurtsoa. Loturiko egintzak. Legitimazioa. Prozedura. Babes-errekurtsoaren epaia.

18. gaia.–Eskumen-gatazkak eta autonomia-erkidegoetako xedapen eta ebazpenak aurkaratzea. Estatuko organoen arteko konstituzio gatazkak. Tokiko autonomia aldezteko gatazkak. Foru autonomia aldezteko gatazkak.

19. gaia.–Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala. Giza Eskubideen Batzordea. Giza Eskubideen Europako Hitzarmena. Giza Eskubideen Europako Auzitegia: eraketa, eskumenak eta prozedura. Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epaien eraginkortasuna: bereziki, Botere Judizialaren Lege Organikoko 5bis artikulua.

20. gaia.–Zuzenbide-estatu sozial eta demokratikoa. Parlamentuzko monarkia, Estatuaren forma politikoa. Koroaren erakundea. Erregearen eginkizunak. Erregearen egintzak berrestea.

21. gaia.–Parlamentua: ganbera bakarreko eta bi ganberako sistemak. Gorte Nagusiak: osaera, egitura eta eginkizunak.

22. gaia.–Arartekoa. Eskumenak eta jarduteko moduak.

23. gaia.–Kontuen Auzitegia. Izaera. Osaera eta antolamendua. Fiskalizatzeko eginkizuna. Eginkizun jurisdikzionala.

24. gaia.–Gobernua. Osaera, eginkizunak eta kideen estatutua. Zuzendaritza politikoaren eginkizuna. Gobernuaren kontrol politikoa. Gobernua eta Administrazioa.

25. gaia.–Konstituzio ekonomikoa. Ahalmen finantzarioa. Estatuko aurrekontu orokorrak. Zerga-zuzenbidearen printzipio konstituzionalak.

26. gaia.–Estatu autonomikoa. Estatuaren eta autonomia-erkidegoen artean eskumenak banatzeko irizpide orokorrak. Estatuak autonomia-erkidegoen gainean egiten duen kontrola. Autonomia-erkidegoen erakundeen antolaketa. Tokiko autonomia.

27. gaia.–Alderdi politikoak. Alderdi politikoaren kontzeptua. Eratzea. Estatutuak. Antolaketa eta funtzionamendua. Alderdi politikoen gaineko kontrola. Desegitea. Pluralismo sindikala eta sindikatuak.

28. gaia.–Botere Judiziala. Printzipio konstituzionalak eta, bereziki, epailea legearen mende egotea eta independentzia judiziala; mugiezintasuna. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia: egitura eta eginkizunak. Ministerio Fiskala.

29. gaia.–Europar Batasuneko Zuzenbidea: printzipio gidariak. Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutuna: edukia, aplikazio esparrua eta eraginkortasuna. Europar Batasuneko Zuzenbidearen iturriak. Europar Batasuneko Zuzenbidearen eta barne-zuzenbideen arteko harremanak arautzen dituzten printzipioak: zuzeneko eraginaren printzipioa, lehentasunarena, ardura printzipioa, subsidiariotasunarena, baliokidetasunarena eta eraginkortasuna.

30. gaia.–Europar Batasunaren erakunde-antolamendua.

31. gaia.–Europar Batasuneko Justizia Auzitegia: osaera eta eskumenak. Epaile espainiarra eta Europar Batasuneko Zuzenbidea: Botere Judizialaren Lege Organikoko 4bis artikulua. Arazo prejudiziala. Justizia Auzitegiaren aurreko bestelako prozedurak.

32. gaia.–Parte-hartze politikoa: demokrazia ordezkatzailea eta zuzeneko demokrazia.

33. gaia.–Erreferenduma eta legegintzako herri-ekimena.

34. gaia.–Sufragio aktiboko eskubidea. Hautesle-errolda.

35. gaia.–Sufragio pasiboko eskubidea. Hautaezintasunak. Hauteskunde-zerrendak. Alderdi politikoen araubide juridikoa.

36. gaia.–Hauteskunde-sistemen osagaiak.

37. gaia.–Espainiako hauteskunde-sistemak.

38. gaia.–Hauteskundeen antolamendua. Hauteskunde administrazioa. Hauteskunde-prozesuaren antolaketan eta gauzatzean parte hartzen duten subjektuak.

39. gaia.–Hauteskunde-prozedura I. Deialdia. Hautagaitzen antolaketa. Hauteskunde kanpaina.

40. gaia.–Hauteskunde-prozedura II. Bozketaren nondik norakoa. Boto-kontaketa. Hautetsiak aldarrikatzea.

41. gaia.–Alderdien finantzaketa: finantzaketa arrunta eta kontrola. Hauteskundeen finantzaketa eta kontrola.

42. gaia.–Hauteskunde prozeduraren amaiera. Hauteskunde-errekurtsoak. Hauteskundeen alorreko delitu eta arau-hausteak.

43. gaia.–Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak. Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak arautzen dituen 16/1986 Foru Legearen aipamena.

2. Multzoa.–Zuzenbide Parlamentarioa

1. gaia.–Zuzenbide parlamentarioaren kontzeptua eta iturriak. Parlamentuetako erregelamenduak: izaera juridikoa. Parlamentuetako erregelamenduen konstituzionaltasuna eta konstituzionaltasun-blokean txertatzea.

2. gaia.–Legebiltzarren prerrogatibak eta egintza parlamentarioen gaineko kontrola. Autonomia parlamentarioa Nafarroako Parlamentuan.

3. gaia.–Nafarroako Parlamentuaren erregelamendua: taxuketa eta erreforma. Nafarroako Parlamentuaren erregelamenduak. Nafarroako Parlamentuaren beste arau batzuk.

4. gaia.–Legegintzaldia Espainiako zuzenbidean. Ganberak eratzea. Zin egitea edo agintzea. Bilkuraldiak. Bilkura bereziak. Agindu parlamentarioa. Agindu parlamentarioaren iraungitzea. Ganberak desegitea. Gai horien nondik norakoak Gorte Nagusietan eta Nafarroako Parlamentuan.

5. gaia.–Pribilegio parlamentarioak. Parlamentarien bortxaezintasuna, immunitatea eta forua. Gai horien nondik norakoak Gorte Nagusietan eta Nafarroako Parlamentuan.

6. gaia.–Parlamentari izaera eskuratu, eten eta galtzea Espainiako zuzenbide parlamentarioan. Gai horien nondik norakoak Nafarroako Parlamentuan.

7. gaia.–Diputatuen eskubideak eta betebeharrak. Gai horien nondik norakoak Gorte Nagusietan eta Nafarroako Parlamentuan.

8. gaia.–Atxiki gabeko diputatua. Gai horren nondik norakoak zuzenbide espainiarrean eta Nafarroako Parlamentuan.

9. gaia.–Talde parlamentarioen izaera juridikoa. Talde parlamentarioa, eskubide eta betebeharren titularra.

10. gaia.–Talde parlamentario mistoa. Foru parlamentarien elkarteak Nafarroako Parlamentuan.

11. gaia.–Talde parlamentarioen finantzaketaren araubide juridikoa. Dirulaguntzak eta lokalak eta baliabide materialak uztea.

12. gaia.–Talde parlamentarioak Parlamentuaren antolamenduan eta funtzionamenduan. Gai horren nondik norakoak Gorte Nagusietan eta Nafarroako Parlamentuan.

13. gaia.–Talde parlamentarioen eraketa eta desegitea. Gai horien nondik norakoak Gorte Nagusietan eta Nafarroako Parlamentuan.

14. gaia.–Diputatuen Kongresuko eta Senatuko gobernu organoak: Lehendakaritza, Mahaia, Eledunen Batzarra eta Diputazio Iraunkorra. Idazkaritza Nagusia.

15. gaia.–Diputatuen Kongresuko eta Senatuko organo funtzionalak: Osoko Bilkura, batzordeak eta ponentziak. Baterako bilkurak eta batzorde mistoak.

16. gaia.–Nafarroako Parlamentuko gobernu organoak: Lehendakaritza, Mahaia, Eledunen Batzarra eta Batzorde Iraunkorra. Idazkaritza Nagusia.

17. gaia.–Nafarroako Parlamentuko organo funtzionalak: Osoko Bilkura, batzordeak eta ponentziak.

18. gaia.–Ganberen funtzionamendu orokorra I: deialdia eta gai-zerrenda. Bilkuren jendaurrekotasuna. Gai horien nondik norakoak Gorte Nagusietan eta Nafarroako Parlamentuan.

19. gaia.–Ganberen funtzionamendu orokorra II: Eztabaida. Hitza izatea. Hizkuntza ofizialak parlamentuetan. Gai horien nondik norakoak Gorte Nagusietan eta Nafarroako Parlamentuan.

20. gaia.–Ganberen funtzionamendu orokorra III: quoruma. Bozketak. Gai horien nondik norakoak Gorte Nagusietan eta Nafarroako Parlamentuan.

21. gaia.–Diziplina parlamentarioa Gorte Nagusietan eta Nafarroako Parlamentuan.

22. gaia.–Eginkizun parlamentarioak.

23. gaia.–Legegintzako eginkizuna Gorte Nagusietan I: legegintza-ekimena. Legegintza-prozedura arrunta izapidetzea Diputatuen Kongresuan. Prozedura legegintza-eskumen osoa duten batzordeetan.

24. gaia.–Legegintzako eginkizuna Gorte Nagusietan II: izapidetzea Senatuan. Legeak berrestea eta aldarrikatzea.

25. gaia.–Legegintzako eginkizuna Nafarroako Parlamentuan: Foru-legeak, foru lege-dekretuak, legegintzako foru dekretuak eta tributu-harmonizaziorako legegintzako foru dekretuak. Motak. Nafarroako Parlamentuaren legegintza-ekimena.

26. gaia.–Nafarroako Parlamentuaren legegintzazko prozedura arrunta. Lege-proiektu eta -proposamenak erretiratzea.

27. gaia.–Nafarroako Parlamentuaren legegintzazko prozedura bereziak.

28. gaia.–Legegintza eskuordetua eta haren gaineko kontrola Nafarroako Parlamentuan. Gorte Nagusietan aurkezteko lege proposamenak. Foruaren Hobekuntzaren eta Hitzarmen Ekonomikoaren erreforma. Estatuaren eskumenak eskualdatzea edo eskuordetzan ematea.

29. gaia.–Zuzendaritza politikoaren eginkizuna. Gobernuko lehendakariaren inbestidura. Mozioak. Kargudunen hautaketaren aipamen laburra. Gai horien nondik norakoak Gorte Nagusietan eta Nafarroako Parlamentuan.

30. gaia.–Kontrol eginkizuna. Konfiantza-arazoa eta zentsura-mozioa. Gai horien nondik norakoak Gorte Nagusietan eta Nafarroako Parlamentuan.

31. gaia.–Kontrolerako berariazko tresnak. Galdera parlamentarioak. Interpelazioak. Gai horien nondik norakoak Gorte Nagusietan eta Nafarroako Parlamentuan.

32. gaia.–Ikerketa-batzordeak. Agerraldi informatiboak. Gai horien nondik norakoak Gorte Nagusietan eta Nafarroako Parlamentuan.

33. gaia.–Informazio-tresnak. Izaera juridikoa. Informazio eskarien azterketa eta araubidea Nafarroako Parlamentuan.

34. gaia.–Gobernuaren komunikazioak. Programen eta planen azterketa. Gobernuak igorritako informazioak. Lankidetza-hitzarmenak eta kontrol finantzarioa Nafarroako Parlamentuan. Nazioaren egoerari buruzko eztabaida, autonomia-erkidegoen egoerari buruzkoa eta foru-erkidegoaren egoerari buruzkoa.

35. gaia.–Nafarroako Parlamentuaren beste eginkizun batzuk: Konstituzio Auzitegiaren aurreko prozedurak. Nafarroako Parlamentua eta Europar Batasuna. Foru Eraentza aldeztea. Harremanak Nafarroako Kontseiluarekin, Arartekoarekin eta Kontuen Ganberarekin.

36. gaia.–Transfugismoa: gai horren nondik norakoak Estatuan eta Nafarroako Parlamentuko araudia.

37. gaia.–Gardentasuna eta parte-hartzea: Nafarroako Parlamentuko araudia.

38. gaia.–Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutua. Nafarroako Parlamentuko zerbitzuak.

39. gaia.–Nafarroako Parlamentuko ondare-kudeaketa eta kudeaketa ekonomikoa. Parlamentua eta teknologia berriak.

3. Multzoa.–Zuzenbide Administratibo eta Prozesala

Zuzenbide administratiboa.

1. gaia.–Zuzenbide administratiboa eta Administrazio Publikoa. Administrazio publikoen nortasun juridikoa.

2. gaia.–Administrazio Publikoa Espainiako 1978ko Konstituzioan. Gobernua eta Administrazio Publikoa.

3. gaia.–Antolamenduko eta funtzionamenduko printzipio konstituzionalak. Legezkotasun-printzipioa: administrazio publikoa eta zuzenbidea; legezkotasuna eta autotutoretza.

4. gaia.–Ahal arautuak eta diskrezionalak. Administrazio-jarduera diskrezionala eta haren mugak. Diskrezionalitatea kontrolatzeko bideak. Kontzeptu juridiko zehaztugabeak.

5. gaia.–Administrazio Publikoaren erregelamendu-ahalmena. Erregelamendua. Kontzeptua eta motak. Legearen eta erregelamenduaren arteko loturak. Erregelamenduak eta gisako figurak bereiztea.

6. gaia.–Erregelamendu-ahalmenaren mugak. Legez kanpoko erregelamenduen aurkako defentsa juridikoa. Erregelamenduak taxutzeko prozedura arrunta.

7. gaia.–Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legea: legearen esparru objektiboa eta subjektiboa. Jarduketaren oinarri orokorrak. Administrazioen arteko harremanen printzipio orokorrak. Lankidetzan aritzeko betebeharra eta horretarako teknikak. Lankidetzako harremanak.

8. gaia.–Administrazio publikoetako organoak: administrazio-organoak eta -unitateak; administrazio-organoak sortzea eta administrazio publikoetako kide anitzeko organoen funtzionamendua. Organoen eskumena.

9. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Esparru objektiboa eta subjektiboa. Herritarra administratu gisa. Administrazio prozedurako interesdunak. Jarduteko gaitasuna. Ordezkaritza. Interesdunen identifikazioa eta sinadura.

10. gaia.–Herritarrek administrazio publikoekiko harremanetan dituzten eskubideak. Administrazio publikoekin harreman elektronikoak izateko eskubidea eta betebeharra. Prozeduretako hizkuntza. Pertsonen lankidetza eta agertzea. Interesatuek prozeduran aurkeztutako dokumentuak.

11. gaia.–Izapidearen erantzukizuna. Ebatzi beharra. Ebazteko gehieneko epea etetea. Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea luzatzea.

12. gaia.–Administrazio-isiltasuna interesdunak eskaturik hasitako prozeduretan. Ebazpen adierazirik eza, administrazioaren kabuz hasitako prozeduretan. Administrazio publikoek dokumentuak jaulkitzea.

13. gaia.–Administrazio-egintzak. Kontzeptua eta motak. Administrazio egintzen osagaiak eta betebeharrak.

14. gaia.–Administrazio egintzen eraginkortasuna. Efektuak. Jakinarazpena. Argitalpena.

15. gaia.–Administrazio prozedura erkidea: kontzeptua eta izaera. Prozeduraren bermeak. Abstentzioa eta errekusazioa.

16. gaia.–Administrazio prozedura erkideari hasiera ematea: xedapen orokorrak. Motak.

17. gaia.–Administrazio prozedura erkidearen antolamendu eta instrukzioa.

18. gaia.–Prozedurari amaiera ematea. Itundutako amaiera. Ebazpena. Atzera egitea eta uko egitea. Iraungitzea.

19. gaia.–Administrazio egintzen exekuzioa.

20. gaia.–Egintza administratiboaren baliogabetasunaren teoria: deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Administrazioak bere kabuz berrikustea. Kaltegarritzat jotzea. Egintzak errebokatzea eta hutsen zuzenketa.

21. gaia.–Administrazio-errekurtsoak. Printzipio orokorrak. Gora jotzeko errekurtsoa. Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea. Berrikuspeneko errekurtso berezia.

22. gaia.–Administrazio Publikoaren zehapen-ahalmena. Printzipio orokorrak. Zehapen-prozedura.

23. gaia.–Administrazio Publikoaren ondare-erantzukizuna: ezaugarriak eta prozedura. Herri-administrazioetako agintari eta langileen erantzukizuna. Estatu legegilearen erantzukizuna. Justizia Administrazioaren egintzengatiko erantzukizuna. Kontratu publikoen exekuzioagatiko kalteetatik eratorritako erantzukizuna.

24. gaia.–Espainiarren eskubideen gaineko administrazio-baldintzak. Herritarren Segurtasunari buruzko Lege Organikoa: xedapen orokorrak. Dokumentazio eta identifikazio pertsonala. Eskubideen etendura eta salbuespen egoerak.

25. gaia.–Nahitaezko desjabetzea. Kontzeptua. Elementuak. Desjabetzeko prozedura. Partikularren bermeak.

26. gaia.–Datu pertsonalen babesa Europan eta Espainian. Datu pertsonalak babestu eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko Lege Organikoa.

Zuzenbide Prozesala.

27. gaia.–Prozesua: kontzeptua, izaera, oinarria eta motak. Konstituzioak jasotzen dituen printzipio prozesalak. Doakotasunaren, publizitatearen eta ahozkotasunaren printzipioen aipamen berezia.

28. gaia.–Babes judizial efektiboaren eskubidea. Epaile eta magistratuen abstentzioa eta errekusazioa. Ebazpen judizialak.

29. gaia.–Administrazioarekiko auzien prozesua: bilakaera historikoa Espainian. Administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren izaera. Esparru objektiboa eta subjektiboa. Arazo prejudizialak. Administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organoak: administrazioarekiko auzien epaitegien, justizia auzitegi nagusien salen eta Auzitegi Gorenaren eskumena.

30. gaia.–Alderdiak: alderdien ahalmena, legitimazioa, ordezkaritza eta defentsa. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren xedea; aurkatzeko moduko jarduera administratiboa. Alderdien uziak. Metatzea. Errekurtsoaren zenbatekoa.

31. gaia.–Administrazioarekiko auzi-prozedura: epeei buruzko xedapen orokorrak: Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 128. artikulua. Kautela-neurriak. Lehen auzialdiko edo auzialdi bakarreko atariko eginbideak: kaltegarritasun aitorpena eta aurretiazko errekerimendua administrazio publikoen arteko auzietan. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea. Errekurtsoa iragartzea eta espedientea erreklamatzea.

32. gaia.–Administrazioarekiko auzi-prozedura: interesdunen epatzea eta pertsonatzea. Demanda eta erantzuna: betekizunak, edukia eta eraginak. Dokumentuak eranstea. Administrazio espedientea osatzeko aurrekarien erreklamazioa. Ez onartzeko izapideak eta aldez aurreko alegazioak.

33. gaia.–Frogaldiari buruzko xedapen orokorrak: frogaren xedea, froga proposatzea, onartzea, gauzatzea, aurreratzea eta ziurtatzea. Frogabideen tipologia. Alderdien eta lekukoen galdeketa. Administrazio publikoei aplikatzekoak zaizkien berezitasunak.

34. gaia.–Agiri bidezko froga: agiri publikoak, agiri pribatuak eta bientzako xedapenak. Peritu-txostena, azterketa judiziala eta beste frogabide batzuk. Presuntzioak.

35. gaia.–Administrazioarekiko auzi-prozedura. ikustaldia eta ondorioak; gai berrien planteamendua. Epaia: edukia. Prozedura amaitzeko beste modu batzuk. Legezkontrakotasun-arazoa. Kostuak.

36. gaia.–Prozedura laburtua: Administrazioak berak erabakiak aldez aurretik etenda uzten ditueneko prozedura. Hauteskundeei buruzko auzia. Pertsonaren funtsezko eskubideak babesteko auzia. Alderdi politikoen azkentzeari buruzko adierazpen judiziala.

37. gaia.–Errekurtsoak administrazioarekiko auzi-prozeduran: probidentzien eta autoen aurkako errekurtsoak. Apelazioko errekurtsoa. Zein erabakiren aurka den bidezkoa. Prozedura. Edukia eta epaiaren efektuak. Justizia-administrazioko legelarien ebazpenen aurkako errekurtsoak. Berrikusteko errekurtsoa.

38. gaia.–Administrazioarekiko auzien prozesuko errekurtsoak: kasazio-errekurtsoa. Zein erabakiren aurka den bidezkoa eta errekurtsoaren zioak. Prozedura. Edukia eta epaiaren efektuak.

39. gaia.–Epaiak betearaztea administrazioarekiko auzien prozesuan: xedapen orokorrak. Betearazteko ezintasuna eta epai irmoek administrazioaren aurrean aitortutako eskubideak desjabetzea. Betearazteko modalitate berariazkoak. Epaien efektuen hedapena. Intzidenteak eta egintza prozesalaren baliogabetasuna administrazio-prozesuan.

4. Multzoa.–Nafarroako Zuzenbide Publikoa, Zuzenbide Finantzario eta Tributarioa, Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea eta Lan Arloko Zuzenbide Prozesala

Nafarroako Zuzenbide Publikoa.

1. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza. Bilakaera (1512-1982): Nafarroa, erresuma izatetik foru-erkidegoa izatera. Foruak berretsi zituen 1839ko Legearen eta 1841eko Lege Itunduaren aipamen berezia.

2. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa. Legea egiteko prozesua. Izaera eta esanahia. Atariko titulua. Erreforma.

3. gaia.–Nafarroako Justizia Administrazioa. Antolamendua. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusia. Nafarroako Foru Komunitateak Estatuarekin eta autonomia-erkidegoekin dituen harremanak.

4. gaia.–Nafarroako Kontuen Ganbera. Antolaketa eta eskumenak. Erresumako Kontuen Auzitegiarekin dituen harremanak.

5. gaia.–Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Konpilazioa edo Nafarroako Foru Berria. Elaborazioa eta erreformatzeko prozedura. Nafarroako Zuzenbide Zibilaren iturriak. Foru izaera zibila.

6. gaia.–Euskara Nafarroako Foru Komunitatean. Euskararen Foru Legea eta haren erregelamenduzko garapena.

7. gaia.–Nafarroako Gobernua. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Laguntza-organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Nafarroako Parlamentua desegitea.

8 gaia.–Nafarroako Gobernuko Lehendakaria. Hautatzea, izendatzea, ordeztea, kargu-uztea eta aldatzea. Eskudantziak. Lehendakariordeak eta kontseilariak.

9. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa I: 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa: I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Foru Administrazio Publikoaren araubide orokorra.

10. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa II: III. titulua. Foru Administrazio Publikoaren eta foru-sektore publiko instituzionalaren antolaketa.

11. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa III: V. titulua. Administrazioen arteko harremanak. VI. titulua. Administrazio jarduketaren arau orokorrak herritarrekiko harremanetan: pertsonen eskubideak eta Administrazioaren betebeharrak.

12. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko organo aholku-emaileak: izaera, motak, ezaugarriak eta eginkizunak. Nafarroako Kontseilua: osaera, antolaketa, eskumenak eta funtzionamendua.

13. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa. Sorrera eta justifikazioa. Erakundearen izaera. Hautatzea, kargu-uztea eta ordezkatzea. Prerrogatibak eta bateraezintasunak. Eskumenak. Erakundearen funtzionamendua. Parlamentuarekin eta Gorte Nagusiek izendatutako arartekoarekin dituen harremanak.

14. gaia.–Nafarroaren eskumenak. Haien ordenamendua Foruaren Hobekuntzan: sailkapena eta printzipioak. Estatuko Administrazioarekiko harremanak. Hitzarmen eta lankidetza akordioak autonomia-erkidegoekin. Transferentzien Batzarra.

15. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta erakunde autonomoen dirulaguntzei buruzko araubide orokorra.

16. gaia.–Funtzio publikoa. Printzipio konstituzionalak. Nafarroako Foru Komunitateak arlo horretan duen eskumen historikoa. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileriaren Estatutua.

17. gaia.–Nafarroako toki entitateak. Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenak toki administrazioari dagokionez. Toki entitateen antolaketa eta administrazioa. Ondasunak. Udal zergak. Toki entitateen parte-hartzea Nafarroako zergetan.

18. gaia.–Nafarroako Toki Entitateen funtzionamendu araubidea. Herritarren informazioa eta parte-hartzea. Nafarroako toki entitateen jarduketen prozedura eta araubide juridikoa. Toki entitateen jarduketen inpugnazioa eta kontrola. Nafarroako Administrazio Auzitegia.

19. gaia.–Kontratu publikoei buruzko Foru Legea I: aplikazio eremua eta arau orokorrak. Adjudikazio botereak Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa.

20. gaia.–Kontratu publikoei buruzko Foru Legea II: kontratuak kudeatzeko printzipioak eta arauak. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak.

21. gaia.–Kontratu publikoei buruzko Foru Legea III: kontratuak gauzatzea. Erreklamazioak eta lizitazioen kontrolerako beste neurri batzuk.

22. gaia.–Kontratu publikoei buruzko Foru Legea IV: administrazio publikoek egiten dituzten kontratuen arau berariazkoak.

23. gaia.–Nafarroako ondarea. Kontzeptua eta sailkapena. Ondarea kudeatzeko printzipioak. Eskuratzea, besterentzea eta lagatzea. Ondarea babestu eta defendatzea. Afektazioa, aldaketa demaniala eta atxikipena. Jabari publikoa. Jabari pribatua. Enpresen ondare publikoa.

Lan Zuzenbidea, Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea eta Lan arloko Zuzenbide Prozesala.

24. gaia.–Lan arloko zuzenbidea. Izaera eta ezaugarriak. Lan harremana arautzen duten oinarrizko printzipioak.

25. gaia.–Lan arloko zuzenbidearen iturriak. Langileen Estatutua.

Lan Hitzarmen Kolektiboak.

26. gaia.–Lan kontratua: kontzeptua, izaera eta motak. Lan kontratazioa administrazio publikoetan.

27. gaia.–Lan kontratua etetea eta amaitzea: arrazoiak. Kaleratzea.

28. gaia.–Gizarte Segurantza: arau orokorrak eta aplikazio-eremua. Entitate kudeatzaileak, zerbitzu komunak eta entitate laguntzaileak.

29. gaia.–Gizarte Segurantzaren araubide orokorra. Aplikazio eremua. Afiliazioa eta kotizazioa. Ekintza babeslearen alderdi komunak. Prestazioen araubide orokorra.

30. gaia.–Lan arloko prozesua. Lan arloko prozesuaren printzipio informatzaileak. Arlo sozialeko jurisdikzioa. Lurralde-eskumenari, eskumen funtzionalari eta hierarkikoari buruzko arauak; eskumen-arazoak. Jurisdikzio- eta eskumen-gatazkak.

31. gaia.–Prozesuko alderdiak: gaitasuna, legitimazioa, ordezkaritza eta postulatua. Errefusatzeak eta abstentzioak. Egintza prozesalak. Epaiketa aurretik konpontzeko ahaleginak: prozesuz kanpoko adiskidetze-ahalegina eta aurretiazko bide administratiboa. Prestaketa-egintzak, froga aurreratzea eta kautelazko neurriak.

32. gaia.–Lan arloko prozesu arrunta. Demanda. Akzio-metaketa. Alderdien zitazioa. Justizia Administrazioko legelariaren aurreko kontziliazioa. Epaiketa. Azken eginbideak. Epaia eta haren behin-behineko exekuzioa.

33. gaia.–Errekurtsoak. Kasazio-errekurtsoa. Doktrina bateratzeko kasazio-errekurtsoa. Erregutze-errekurtsoa. Probidentzia, auto, eginbide eta dekretuen aurkako errekurtsoak. Epaiak berrikustea eta akats judiziala. Jarduerak deuseztzat jotzea.

Finantza eta Tributu Zuzenbidea.

34. gaia.–Hitzarmen ekonomikoaren araubidea. Hitzarmen ekonomikoak: historia eta izaera juridikoa. Nafarroako zerga autonomiaren printzipioak. Egun Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean dagoen hitzarmen ekonomikoa.

35. gaia.–Nafarroako Ogasun Publikoa. Araubide juridikoa. Eskubideak eta betebeharrak. Kontrola: kontu-hartzailetza eta kontrol finantzarioa. Erantzukizunen araubidea.

36. gaia.–Nafarroako aurrekontu orokorrak. Printzipio orokorrak. Edukia, prestatzea eta onespena. Kredituak eta haien aldaketak. Aurrekontuen exekuzioa eta likidazioa. Nafarroako Parlamentuaren aurrekontu-kontrola eta kontrol finantzarioa.

37. gaia.–Gastu publikoa: gaiari buruzko printzipio konstituzionalak. Diru-sarrera publikoak: sailkapena. Zor publikoa: kontzeptua, motak eta araubide juridikoa.

38. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko tributuen arloko ordenamendua. Printzipio orokorrak. Tributu arauak: printzipio orokorrak eta aplikazioa. Tributuak: motak eta osagaiak (zerga-egitatea, tributudunak, zerga-oinarria eta tributu-zorra).

Oharra: deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean dagoen araudiarekin bat exijituko da araudia.

Iragarkiaren kodea: F2317005