256. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

38E/2023 FORU AGINDUA, urriaren 31koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Ziritzako Udal Plan Orokorraren aldaketa bat, 1. poligonoko 276. lurzatiaren zati batek duen lurzoru urbanizaezinaren kategoriari eragiten diona. Sustatzailea Ziritzako Udala da.

Ziritzako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen xedea da Ziritzako 1. poligonoko 276. lurzatiaren zati baten egungo kategoria aldatzea, natura aldetik ustiatzeko balioa izateagatik gorde beharreko lurzoru urbanizaezina izatetik ingurumen balioa izateagatik babestu beharreko lurzoru urbanizaezina izatera igarotzeko; hori guztia lurzati horretan kokatzen den iturburu baten inguruan 10 metroko diametroko babes-zirkulu bat ezartzeko.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urriaren 13ko 982E/2022 Ebazpenaren bidez, ingurumen txosten estrategikoa egin zen Ziritzako Udal Plan Orokorraren 1. poligonoko 276. lurzatian egin gogo den aldaketari buruz, ingurumenaren gainean ukipenik eragiten ez duela iritzita.

Ebazpen hori 2022ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 15ekoan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 69/2023 Foru Dekretuan xedatutakoaz baliatuz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Ziritzako Udal Plan Orokorraren aldaketa bat, 1. poligonoko 276. lurzatiaren zati batek duen lurzoru urbanizaezinaren kategoriari eragiten diona. Sustatzailea Ziritzako Udala da.

2. Foru agindu hau Ingurumen Eraginaren Atalera igortzea, bere ondorioak sor ditzan.

3. Foru agindu hau Ziritzako Udalari jakinaraztea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko urriaren 31n.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2315954