1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
36E/2023 FORU AGINDUA, urriaren 31koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Martzillako Udal Planaren aldaketa, "El Campillo" industrialdea handitzeari buruzkoa. Aldaketaren sustatzailea Martzillako Udala da.
Martzillako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.
Espedientearen xedea da "El Campillo" industrialdea mendebalderantz handitzea.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 13ko 983E/2022 Ebazpenaren bidez, ingurumen txosten estrategikoa egin zen "Martzillako Udal Planaren aldaketa. El Campillo industrialdea handitzea" izeneko proiektuari buruz, ingurumenean ukipenik eragiten ez duela iritzita. Aldaketaren sustatzailea Martzillako Udala izan zen. Aldaketaren ingurumen integrazioa garatu beharko da ingurumen agiri estrategikoaren 8. atalean azaldutako prebentzio neurriei jarraikiz.
Ebazpen hori 2022ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 10ekoan.
Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.
Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 69/2023 Foru Dekretuan xedatutakoaz baliatuz,
AGINTZEN DUT:
1. Behin betiko onestea Martzillako Udal Planaren aldaketa, "El Campillo" industrialdea handitzeari buruzkoa. Aldaketaren sustatzailea Martzillako Udala da.
2. Foru agindu hau Ingurumen Eraginaren Atalera igortzea, bere ondorioak sor ditzan.
3. Foru agindu hau Martzillako Udalari jakinaraztea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.
4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Halaber, onetsitako hirigintza-araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2023ko urriaren 31n.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2315950