256. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

32E/2023 FORU AGINDUA, urriaren 26koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Obanosko Udal Plan Orokorraren aldaketa 1. poligonoko 361. lurzatian eta 359. lurzatiaren zati batean, Suescun Almacén de Sal SAk sustatuta.

Obanosko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen xedea da Obanosko Udal Plan Orokorra aldatzea, Obanosko 1. poligonoko 361. lurzatiarekin eta 359. lurzatiko 10.000m²-ko lursail batekin industriako lurzoru urbanizagarriko sektore berri bat osatzeko.

Espedientearen barruan Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 22ko 645E/2022 Ebazpena dago, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egin baitzen Obanosko Udal Plan Orokorra 1. poligonoko 361. eta 359. lurzatietan aldatzeari buruz, ingurumen ondorio esanguratsurik ez duela iritzita eta sektoreko arau-fitxan jada txertatu diren baldintzak ezarrita. Aldaketaren sustatzailea Suescun Almacén de Sal SA da.

Ebazpen hori 2022ko uztailaren 20ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 69/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Obanosko Udal Plan Orokorraren aldaketa 1. poligonoko 361. lurzatian eta 359. lurzatiaren zati batean, Suescun Almacén de Sal SAk sustatuta.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari jakinaraztea eta Ingurumen Eraginaren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Obanosko Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko urriaren 26an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2315568