1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 6ko 269/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei. Ebazpen horren bidez, lekualdatze-lehiaketarako deialdia egiten da autonomia-erkidego osorako, kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat: maisu-maistrak, Bigarren Hezkuntzako katedradunak eta irakasleak, Lanbide Heziketako irakasle teknikoak (desagertzear dagoen kidegoa), Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunak eta irakasleak, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak eta irakasleak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunak, irakasleak eta lantegiko maisu-maistrak, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioak ere, atzerriko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetarako izendatuak.
Iragarki honen bidez jakitera ematen da Carmen Ochoa Sagüés andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 6ko 269/2023 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, lekualdatze-lehiaketarako deialdia egiten da autonomia-erkidego osorako, kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat: maisu-maistrak, Bigarren Hezkuntzako katedradunak eta irakasleak, Lanbide Heziketako irakasle teknikoak (desagertzear dagoen kidegoa), Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunak eta irakasleak, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak eta irakasleak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunak, irakasleak eta lantegiko maisu-maistrak, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioak ere, atzerriko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetarako izendatuak.
Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, prozeduran interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek aurkeztu den gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskatzen ahalko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroetan aurkeztu beharreko eskaera baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzenduko baitzaio. Eskaeran helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.
Iruñean, 2023ko azaroaren 21ean.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
Iragarkiaren kodea: F2316465