3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
A/31/04647 (EG/--). Jendaurreko informazioa.
Ur aprobetxamendurako eskaera Iturenen
Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.
Eskatzailea: Alchu J., Ariztegui F., Bazterrica I., Goñi J., Jauregui J.A., Labayen A., Lasaga S., Milito U.
Ibaiaren edo errekaren izena: Aione lturria.
Eskatutako emaria: 0,24 l/s.
Tokia: Ameztia.
Udal mugartea eta probintzia: Ituren (Nafarroa).
Xedea: etxeko erabilerak eta abeltzaintzarako.
Obren azalpen laburra eta helburua:
Alchu J., Ariztegui F., Bazterrica I., Goñi J., Jauregui J.A., Labayen A., Lasaga S., Milito U. erabiltzaileen elkarteak ur aprobetxamendua eskatzen du Aioneko iturrian, etxeko erabileretarako eta abeltzaintzarako. Ura hartu eta banatzeko instalazioak aurreko aprobetxamendu batekoak dira, eta 0,24 l/s-ko emaria eskatzen da. Instalazio nagusiak honako hauek dira: hargunerako kutxatila, bi biltegi, bata 1.000 litrokoa eta bestea 10.000 litrokoa, buiadunak, 1,5 ZPko ponpa bat, eta banaketarako hodiak, polietilonozkoak eta 63 mm-ko diametrokoak.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Iturengo udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2023ko azaroaren 8an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua, Noemí López Fernández. (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua).
Iragarkiaren kodea: E2315915