256. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

2/2023 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2023ko azaroaren 24an entitatearen bilkura aretoan egindako ohiko batzar orokorrean, eta legezko quoruma zuela, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea entitatearen 2023ko aurrekontu orokor eta bakarrean egindako 2. aldaketa.

Espediente administratiboa bizilagunen nahiz interesdunen eskura egonen da, Mankomunitatearen Idazkaritzan, 15 egunez, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, aukera izan dadin bidezko jotzen diren erreklamazioak, oharrak eta kexak aurkezteko, jarraikiz Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluari (aipatutako foru legea aldatu zen urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen bidez).

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira, aipatutako epea iraganda (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikulua).

Lizarran, 2023ko azaroaren 27an.–Mankomunitateko burua, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2316851