2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
23-01668 gora jotzeko errekurtsoa, 2023ko plantilla organikoa behin betiko onesteari buruz
Honen bidez, aditzera ematen da 23-01668 gora jotzeko errekurtsoa jarri dela Nafarroako Administrazio Auzitegian, Uharteko eta Esteribarko Udalen Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak hartutako erabaki baten kontra. 2023ko plantilla organikoa behin betiko onesteari buruzkoa zen erabaki hura, eta argitaratu zen 2023ko uztailaren 31ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Beraz, interesdunak epatzen dira, baldin komeni zaiela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 10 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aitzina.
Uharten, 2023ko azaroaren 4an.–Mankomunitateko burua, Edorta Beltzunegi López.
Iragarkiaren kodea: L2316332